Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|

Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
| 853. | Jr 14,9 | | |
|
Zergatik zabiltza ezkutuka
gizon izutuaren antzera,
garaipena lortzeko gauza ez den
gudaria bezala?
Baina ez,
zu gure artean zaitugu, Jauna!
Zuretzat sagaraturiko herri gara:
ez gaitzazula utz zapuzturik!»
|
|
| 854. | Jr 15,1 | | |
|
Jaunak esan zidan: «Moises eta Samuel nire aurrera erregutzera etorriko balira ere, ez nuke izango herri honen errukirik. Kanpora! Doazela nire begi-bistatik!
|
|
| 855. | Jr 15,5 | | |
|
Jaunak dio:
«Nor izango da zutaz erruki,
Jerusalem?
Nor hurbilduko zaizu?
Nork izango
zure berri jakiteko ardura?
|
|
| 856. | Jr 15,15 | | |
|
Jauna, zuk dena dakizu;
gogora nazazu, ardura zaitez nitaz,
mendeka nazazu etsaien lepotik.
Luzatzen baduzu, nireak egin du.
Kontu egin
zuregatik iraintzen nautela.
|
|
| 857. | Jr 16,14 | | |
|
Jaunak dio: «Garai berria dator. Garai horretan, jendeak ez du honela zin egingo: “Ala Jauna, israeldarrak Egiptotik atera zituena!”;
|
|
| 858. | Jr 16,15 | | |
|
baizik eta beste era honetan: “Ala Jauna, israeldarrak iparraldetik eta sakabanatu zituen herrialde guztietatik atera dituena!” Bai, berriro itzularaziko ditut beraien gurasoei eman nien lurraldera».
|
|
| 859. | Jr 17,22 | | |
|
Larunbatean, ez atera zamarik zeuen etxetik, ez egin inolako lanik. Larunbata niri behar didazue sagaratu, zuen gurasoei agindu nien bezala.
|
|
| 860. | Jr 18,12 | | |
|
Baina honela erantzungo dizute: “Alferrik ari zara! Nahi duguna egingo dugu, nork bere joera gaiztoen arabera jokatuko dugu”».
|
|
| 861. | Jr 18,19 | | |
|
Orduan, honela egin nuen otoitz:
«Ardura nitaz, Jauna!
Entzun nire salatzaileek diotena!
|
|
| 862. | Jr 19,2 | | |
|
Irten, gero, Ben-Hinom haranera, Ontzi-pusken ate aurrera, eta aldarrikatu bertan orain emango dizudan mezua.
|
|
| 863. | Jr 20,18 | | |
|
Zergatik atera nintzen sabeletik
neke eta nahigabeak ikusteko,
neure egunak
porrot eginik emateko?
|
|
| 864. | Jr 21,12 | | |
|
Daviden ondorengook!
Hau dio Jaunak:
Ardura zaitezte egunero
justizia egiten;
askatu zapaldua
zapaltzailearen eskutik.
Bestela,
sua bezala piztuko da nire haserrea,
erre egingo zaituzte
zeuen egintza gaiztoengatik
eta ezin izango du inork itzali.
|
|
| 865. | Jr 22,15 | | |
|
Zer uste duzu?
Zeure erregetza sendotuko duzula
zeure jauregia zedroz janzteagatik?
Zure aita bizitzaz gozatu bazen,
jokatu ere
zuzenbidez eta justiziaz jokatu zuen,
eta horregatik atera zitzaion
dena ongi.
|
|
| 866. | Jr 23,7 | | |
|
Jaunak dio: «Garai berria dator. Garai horretan, jendeak ez du honela zin egingo: “Ala Jauna, israeldarrak Egiptotik atera zituena!”;
|
|
| 867. | Jr 23,8 | | |
|
baizik eta beste era honetan: “Ala Jauna, israeldarrak iparraldetik eta sakabanatu zituen herrialde guztietatik atera eta beraien lurraldera bizitzera ekarri dituena!”»
|
|
| 868. | Jr 23,9 | | |
|
Profetei buruz.
Lehertzen daukat bihotza barnean,
hezurretaraino dagit dardara.
Mozkor baten antzera sentitzen naiz,
ardoak menderatutakoaren antzera,
Jaunarengatik
eta beronen hitz santuarengatik.
|
|
| 869. | Jr 23,27 | | |
|
Elkarri kontatzen dizkioten ametsez, nire herria nitaz ahaztera bultzatu dute, beraien arbasoek, Baalengana joz, ahaztu ninduten bezala.
|
|
| 870. | Jr 25,3 | | |
|
«Amonen seme eta Judako errege Josiasen hamahirugarren urtetik gaur arte, hogeita hiru urtetan hain zuzen, Jaunak bere mezua eman dit aditzera eta nik lehiaz iragarri dizuet; baina zuek ez didazue aditu.
|
|
| 871. | Jr 25,5 | | |
|
Profetek, nor bere jokabide okerretik eta egite gaiztoetatik bihurtzeko eskatzen zizueten, horrela Jaunak zuei eta zuen gurasoei betidanik eta betiko emandako lurraldean bizitzen jarraitzeko aukera izango zenutela esanez;
|
|
| 872. | Jr 25,30 | | |
|
«Zuk, Jeremias, hitz egiezu nire izenean, esanez:
«Jaunak orro dagi goitik,
deiadar bere egoitza santutik.
Orroka dihardu
bere herrialdearen aurka,
deiadarka
mahats-zapaltzaileen antzera
munduko bizilagun guztien aurka.
|
| |
|
Programaren azken eguneratzea:
2009-12-17
|