Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|

Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
| 873. | Jr 26,4 | | |
|
Adierazi nire, Jaun honen, mezu hau: Ez badidazue aditu nahi, nik emaniko legearen arabera jokatuz,
|
|
| 874. | Jr 26,12 | | |
|
Jeremiasek buruzagiei eta herriari esan zien: «Jaunak bidali nau, entzun didazuen guztia tenplu honen eta hiri honen aurka beraren izenean aldarrikatzera.
|
|
| 875. | Jr 26,23 | | |
|
Atera zuen Urias Egiptotik eta Joiakim erregeagana ekarri. Honek ezpataz hilarazi eta hilobi arruntera bota zuen.
|
|
| 876. | Jr 31,17 | | |
|
Baduzu itxaropenik etorkizunerako:
zure seme-alabak
aberrira itzuliko dira.
Hala diot nik, Jaunak.
|
|
| 877. | Jr 31,39 | | |
|
Hemendik Gareb muinorantz zuzen zabalduko da hiria, gero Goa aldera biratuz.
|
|
| 878. | Jr 32,7 | | |
|
«Hanamel, zeure osaba Xalumen semea, etorriko zaizu eskabide hau egitera: “Eros iezadazu Anatoten daukadan alorra; zeuri dagokizu horretarako eskubidea, ahaiderik hurbilekoena zaitudanez”».
|
|
| 879. | Jr 32,8 | | |
|
Jaunak iragarri bezala, Hanamel etorri zitzaidan presondegiko atarira, eta esan zidan: «Eros iezadazu Anatoten, Benjaminen lurraldean, daukadan alorra; zurea da erosteko eskubidea, ahaiderik hurbilekoena zaitudanez». Garbi jakin nuen orduan Jaunak hitz egin zidala.
|
|
| 880. | Jr 32,9 | | |
|
Horrela, erosi nion Anatoteko alorra neure lehengusu Hanameli. Zilarrezko hamazazpi txanpon ordaindu nizkion.
|
|
| 881. | Jr 32,21 | | |
|
Mirariak eta egintza harrigarriak eginez atera zenuen Israel zeure herria Egiptotik, ahalmen handiz eta esku bizkorrez atera ere, mundu guztia izutuz.
|
|
| 882. | Jr 32,23 | | |
|
Baina jabe izateko bertara sartu zirenean, ez ziren zure esaneko izan, ez zituzten zure legeak bete, ez zuten zuk aginduaren arabera jokatu. Horregatik bidali diezu zoritxar handi hau.
|
|
| 883. | Jr 32,25 | | |
|
Zeuk agindu didazu, ordea, Jainko Jauna, alorra erosi eta lekukoen aurrean ordaintzeko. Eta hiria babiloniarren menpe erortzear dago… ».
|
|
| 884. | Jr 34,2 | | |
|
Jaunak, Israelen Jainkoak, Judako errege Sedekiasi bere mezua adieraztera bidali zuen Jeremias: «Honela dio Jaunak: Hara, hiri hau Babiloniako erregearen esku uzten dut, erre dezan.
|
|
| 885. | Jr 34,11 | | |
|
Baina atzera egin zuten gero, eta libre utzitako esklaboak, gizonezko nahiz emakumezko, berreskuratu egin zituzten, berriro esklabo-lanetara behartuz.
|
|
| 886. | Jr 34,13 | | |
|
«Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Hitzarmen hau egin nuen nik zuen arbasoekin, Egiptotik, esklabotzatik, atera nituenean:
|
|
| 887. | Jr 34,16 | | |
|
Baina atzera egin duzue gero, nire izena profanatuz, eta libre utzitako esklaboak, gizonezko nahiz emakumezko, berreskuratu egin dituzue, berriro esklabo-lanetara behartuz.
|
|
| 888. | Jr 35,13 | | |
|
beraren mezu hau Judako eta Jerusalemgo jendeari adieraztera joateko agindu zion: «Nik, Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, galdetzen dizuet: Ez al duzue rekabetarren ikasbidea jaso behar eta nire esanak aditu?
|
|
| 889. | Jr 36,29 | | |
|
Gero, hau esango diozu nire izenean Judako errege Joiakimi: Erre egin duzu liburua, eta Babiloniako erregea lurralde hau eta bertako gizaki eta abereak suntsitzera egiaz etorriko dela idatzi izana aurpegira bota didazu.
|
|
| 890. | Jr 37,5 | | |
|
Bitartean, faraoiaren gudarostea Egiptotik atera zen. Hori jakitean, Jerusalem inguraturik zeukaten gudari babiloniarrak, erasoari utzirik, urrundu egin ziren hiritik.
|
|
| 891. | Jr 37,13 | | |
|
Baina Benjaminen atera iritsi zenean, han zegoen Ierias guardiaburua, Xelemiasen seme eta Hananiasen biloba, eta Jeremias profetari alto eman eta esan zion:
–Babiloniarrengana igarotzeko asmotan zabiltza zu.
|
|
| 892. | Jr 38,10 | | |
|
Orduan, agindu hau eman zion erregeak Ebed-Melek etiopiarrari:
–Joan hiru gizonekin eta atera Jeremias putzutik, hil baino lehen.
|
| |
|
Programaren azken eguneratzea:
2009-12-17
|