Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

1 Erregeak 9

1 Erregeak :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22

Jauna berriro agertu Salomoni
(2 Kro 7,11-22)
9
1 Salomonek Jaunaren etxea, errege-jauregia eta berak nahi izan zuen guztia eraiki zuenean, 2 bigarren aldiz agertu zitzaion Jauna, Gabaonen
9,2 Gabaon: Ik. 3,5-15.
agertu zitzaion bezala. 3 Jaunak esan zion: «Entzun dut egin didazun otoitza eta eskaria. Sagaratu dut eraiki didazun tenplua, betikotasunean nire bizileku izan dadin. Hemen izango ditut beti neure begi-bihotzak.
9,3 Sagaratu dut… tenplua 8,29+.
4 Eta zu nire aurrean zuen aita David bezala ibiltzen bazara, bihotz osoz eta zuzenbidez, nik agindu dizudan guztiaren arabera, nire lege eta erabakiak betez, 5 betikotasunean iraunaraziko dut zure erregetza Israelen gainean. Hala hitzeman bainion zuen aita Davidi: “Beti izanen duzu zeure ondorengoetako bat Israelgo errege-aulkian jartzeko”.
9,5 zeure ondorengoetako bat 2,4+.
6 Baina zuek eta zuen seme-alabak niregandik urruntzen bazarete, nik eman dizkizuedan agindu eta legeak betetzen ez badituzue, beste jainko batzuk zerbitzatzera jo eta haien aurrean ahuspezten bazarete, 7 suntsiarazi eginen dut Israel herria eman diodan lurrazaletik. Arbuiatu eginen dut neuretzat sagaratu dudan etxe hau. Koplak atera eta barre egingo diote Israeli herri guztiek.
9,7 Koplak atera eta barre egin Dt 28,37; Jr 18,16; 19,8; 24,9; 29,18.
8 Erabat hondatuko dut tenplu hau, eta tenplu honen aurretik igaroko diren guztiek, harriturik eta txistuka, galdetuko dute: “Zergatik egin ote die hau Jaunak lurralde honi eta tenplu honi?” 9 Eta erantzungo diete: “Beren gurasoek Egiptotik atera zituen Jauna, beren Jainkoa, utzi eta jainko arrotzengana jo dutelako, haien aurrean ahuspeztuz eta haiei kultua emanez. Horregatik ekarri die Jaunak halako zoritxarra”».
Hiramen eta Salomonen arteko hitzarmena
(2 Kro 8,1-2)
10 Hogei urte behar izan zituen Salomonek bi etxeak, hau da, Jaunaren etxea eta bere jauregia, eraikitzeko. 11 Tiroko errege Hiramek eskuratu zion Salomoni nahi bezainbat zedro- eta zipres-zur eta urre. Salomonek, ordainetan, Galilea aldeko hogei herrixka eman zizkion Hirami. 12 Atera zen, bada, Tirotik Hiram Salomonek eman zizkion herrixkak ikusteko; baina ez zituen atsegin izan. 13 Orduan, honela esan zuen: «Hauek herrixkak eman dizkidazunak, ene anaia!» Eta «Kabul»
9,13 Kabul: Ez da ziurra hitz honen esanahia; ezer ez izan daiteke.
deitu zion lurralde hari. Hala deritza gaurdaino. 14 Hiramek emanak zizkion Salomoni lau tona inguru urre.
Salomonen beste zenbait lan
(2 Kro 8,13-18)
15 Jaunaren etxea, bere jauregia, Milo-ko lubeta
9,15 Milo-ko lubeta: Jerusalem hegoaldean dagoen Daviden Hiria eta iparraldean dagoen tenplua bitarteko aldapa da; Salomonek betelana edo malda eginarazi zuen; hebreeraz Milo hitzak, hain zuzen, betelana edo lubeta esan nahi du.
, Jerusalemgo harresia, Hatzor, Megido eta Gezer egiteko, lan behartuak antolatu zituen Salomon erregeak.
9,15 lan behartuak 5,27-32+. // Milo-ko betelana 2 Sm 5,9+.
16 Izan ere, Egiptoko errege faraoiak eraso eta hartu egin zuen Gezer hiria, su eman eta hirian bizi ziren kanaandarrak hil egin zituen; gero, bere alabari, Salomonen emazteari, eman zion ezkonsari. 17 Horregatik, Salomonek berreraiki egin zuen Gezer; baita Bet-Horon azpikoa, 18 Baalat eta Tamar ere, Judako basamortukoa. 19 Era berean, janari-biltegi izateko herrixkak berreraiki zituen Salomonek, baita guda-gurdiak eta zaldiak gordetzekoak ere. Nahi izan zuen guztia eraiki zuen Salomonek, nola Jerusalemen hala Libanon eta bere menpeko lurralde osoan. 20 Israeldar ez ziren amortar, hitita, periztar, hibiar eta jebustar jende haietatik bizirik gelditu zirenak,
9,20 bizirik gelditu zirenak Ep 3,3-5.
21 hau da, israeldarrek xehatu
9,21 xehatu: Ik. Dt 2,34.
ezinik lurraldean gelditu ziren haien ondorengoak, lan behartuetarako bildu zituen Salomonek, gaurdaino.
9,21 xehatu Dt 2,34+.
22 Israeldarren artetik, ordea, ez zuen inor
9,22 Israeldarren artetik, ordea, ez zuen inor: Hala ere, ik. 5,27.
ere esklabo izatera behartu; baizik eta bere gudari, ofizial, gudalburu, ezkutari eta bere gurditeria eta zalditeriaren arduradun egin zituen. 23 Salomonek antolatu zituen lanen arduradun-buruak bostehun eta berrogeita hamar ziren; haiek gainbegiratzen zituzten jendeak egindako lanak.
24 Faraoiaren alaba Daviden Hiritik Salomonek eraiki zion jauregira igo zenean, erregeak Milo-ko betelana eginarazi zuen.
25 Urtean hiru bider Salomonek erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaini ohi zituen Jaunarentzat eraikia zuen aldarearen gainean, eta intsentsua erre ohi zuen Jaunaren aitzinean zegoen aldarean. Horrela bukatu zuen tenpluaren eraikuntza.
26 Bestalde, Salomonek itsas ontziteria eginarazi zuen Etzion-Geberren; hiri hau Elat
9,26 Etzion-Geber, Elat: Hiriok Akaba itsas golkoaren ipar-muturrean zeuden. Hemendik abiatzen ziren Ofir-era zihoazen itsasontziak (28. tx.). Ofir hau Itsaso Gorria baino harantzago zegoen, noski.
ondoan zegoen, Itsaso Gorriaren ertzean, Edom lurraldean.
9,26 itsas ontziteria 22,49-50.
27 Hiramek bere zerbitzari batzuk, itsasgizon trebeak, bidali zituen ontzietara, Salomonen zerbitzariekin batera ibil zitezen. 28 Ofir-era joan eta hamalau tona urre hartu zuten handik, Salomon erregeari ekartzeko.
9,28 Ofir 10,11; 22,49; Has 10,29; Is 13,12; Sal 45,10; Jb 22,24; 1 Kro 1,23; 29,4; 2 Kro 8,18; 9,10; Tb 13,17; Si 7,18.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7