JOANEN LEHEN GUTUNA
Begizko testiguaren iragarpena
1
1 Hasieratik zen biziaren hitza, entzun eta geure begiz ikusi duguna, begiratu eta geure eskuz ukitu duguna, iragartzen dizuegu. 1,1 Hasieratik zena 2,13-14; Jn 1,1-2. // biziaren hitza Jn 1,1.4.14.
2 Izan ere, bizia agertu egin zen, ikusi egin dugu 1,2 ikusi egin dugu 4,14; Jn 1,14; 20,25. // Aitarekin zegoen Jn 1,1. eta beronen lekuko gara 1,2 lekuko gara: Lekuko izateak Jesusekin berarekin topo egin eta bizi izana eskatzen du. Esperientzia fisikoa –entzun, ikusi, ukitu– dago, beraz, fede-testigantzaren oinarrian. ; Aitarekin zegoen eta guri agertu zitzaigun betiko bizia iragartzen dizuegu.
3 Ikusi eta entzun duguna dizuegu zuei ere iragartzen, zuek ere gurekin elkartasunean 1,3 elkartasun: Kontzeptu honek Jesusengan sinesten dutenen arteko batasun sakona adierazten du; elkartasun honek batu egiten baititu bizitzan, ondasunetan, sentipenetan, Jn 17,21-23 atalaren arabera. bizi zaitezten. Eta gure elkartasuna Aitarekin eta honen seme Jesu Kristorekin da.
4 Eta gauzok idatzi, gure poza 1,4 gure poza: Zenbait eskuizkribuk zuen poza dio. 1,4 poza bete-betea Jn 15,11+. bete-betea izan dadin idazten ditugu.
Jainkoa argia da
5 Hona hemen Jesu Kristogandik entzuna dugun mezua eta zuei iragartzen dizueguna: Jainkoa argia da, eta berarengan ez da inolako ilunik.
6 Berarekin elkartasunean bizi garela esan eta ilunpetan baldin bagabiltza, gezurra diogu eta ez gara egiaren arabera ari. 1,6 ilunpetan 2,9; Jn 8,12; 12,35. // gezurra 2,4.9. // egiaren arabera Jn 3,21.
7 Baina argitan bagabiltza, Jainkoa ere argitan dagoen bezala, elkartasuna dugu geure artean, eta haren Seme Jesusen odolak bekatu guztitik garbitzen gaitu. 1,7 argitan bagabiltza Is 2,5; Ef 5,8. // bekatu guztitik garbitu Heb 9,14; Ap 1,5; 7,14.
Bekatuari uko egin
8 Bekaturik ez dugula esaten badugu, geure burua engainatzen dugu, eta egia ez dago gure baitan.
9 Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu. 1,9 bekatuak aitortzen Sal 32,5; Es 28,13; St 5,16.
10 Bekaturik ez dugula egin esaten badugu, gezurti egiten dugu bera, eta haren mezua ez dugu geuregan.
|