Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

1 Joan 2

1 Joan :Sarrera 1 2 3 4 5

2
1 Seme-alabatxook, bekaturik egin ez dezazuen idazten dizuet hau. Baina, norbaitek bekatu egiten badu, badugu Laguntzailea
2,1 Laguntzailea: Ik. Jn 14,16 oh. Joanen Ebanjelioan Espirituari ematen zaion izena, hemen Kristori ematen zaio, Jainkoaren aurrean gure alde laguntzaile bezala diharduela adieraziz.
2,1 Jesus Laguntzailea Erm 8,34; Heb 7,25; 9,24. Ik. Jn 14,16+.
Aitaren aurrean: zuzena den Jesu Kristo. 2 Hark bere burua eskaini zuen gure bekatuak barkatzeko, eta ez gureak bakarrik, baita mundu osoarenak ere.
2,2 gure bekatuak barkatzeko 4,10; Jn 1,29; Erm 3,25; Kol 1,20.
Bete aginduak, maitasunarena batez ere
3 Jainkoaren aginduak betetzen baditugu, ziur dakigu bera ezagutzen dugula.
2,3 haren aginduak bete 3,22-24; 4,21; 5,2-3; 2 J 1,6. // Jainkoa ezagutu 2,13; 3,6; 4,7; Jr 31,34; Jn 14,7; 17,3.
4 «Ezagutzen dut Jainkoa» esan eta haren aginduak betetzen ez dituena gezurti da, eta egia ez du beregan.
2,4 gezurti 1,6; 4,20.
5 Haren mezua onartzen duenarengan, berriz, Jainkoaren maitasuna
2,5 Jainkoaren maitasuna: Jainkoak digun maitasunaz ari da, Jainkoari diogun maitasunaz baino gehiago.
bere betera iritsi da: horrela dakigu berarekin bat eginik gaudena.
2,5 Haren mezua onartu 5,3; Jn 14,21. // maitasuna bere betera 4,12. // berarekin bat eginik 3,24+.
6 Jainkoarekin bat eginda dagoela dioenak Jesusek jokatu zuen bezalaxe jokatu behar du.
2,6 Jesusek jokatu zuen bezala Jn 13,15; 1 P 2,21.
7 Ene maiteok, ez dizuet agindu berririk adierazten, antzinakoa baizik, hasieratik izan duzuena. Entzun zenuten mezua da antzinako agindu hau.
2,7-8 agindu berria, antzinakoa Jn 13,34+. // Entzun zenuten mezua 2,24. // iluna eta argia Jn 1,5+, Jn 1,6+.
8 Hala ere, adierazten dizuedan agindua berria da; hori egia dela Kristorengan eta zuengan agertzen da, desagertzen ari baita iluna eta argi egiten du jadanik egiazko argiak. 9 Argitan dagoela esan eta senideari gorroto diona ilunpetan dago oraindik.
2,9 senideari gorroto 2,11; 3,10; 4,20. // esan eta… 1,6; 2,4.
10 Senidea maite duena argitan dago eta ez du ezerk eroraraziko
2,10 ez du ezerk eroraraziko: H.h., ez da harengan eskandalurik. Bi eratara irakur daiteke: ez du eskandalurik jasaten (testuko aukera) edo eragiten (besteak erorarazteko).
2,10 ez du ezerk eroraraziko Sal 119,165; Erm 14,13.
. 11 Bere senideari gorroto diona, berriz, ilunpetan dago, ilunpetan dabil eta ez daki nora doan, ilunak itsutu egin baitizkio begiak
2,11 ilunpetan 1,6+.
Sinestedunak munduaren aurrean
12 Zuei, seme-alabatxooi, diotsuet: Barkatu zaizkizue bekatuak
2,12 diotsuet: H.h., idazten dizuet. // Barkatu zaizkizue bekatuak: Honela ere itzul daiteke: Bekatuak barkatu zaizkizuelako; gauza bera 2,13-14 tx.etan ere.
2,12 Barkatu zaizkizue bekatuak Sal 25,11; Mt 9,2; Lk 24,47; Jn 20,23; 1 Ko 6,11.
Jesusen bitartez.
13 Zuei, gurasooi, diotsuet: Ezagutzen duzue hasieratik zen hura.
Zuei, gazteoi, diotsuet: Garaitu duzue gaiztoa.
2,13 Jainkoa ezagutu 2,3+. // Garaitu duzue gaiztoa 5,4.18; Jn 16,33; 17,15; 1 P 5,8-9; Ap 12,10-11.
14 Zuei, seme-alaboi, diotsuet: Ezagutzen duzue Aita.
Zuei, gurasooi, diotsuet: Ezagutzen duzue hasieratik zen hura.
Zuei, gazteoi, diotsuet: Indartsu zarete eta Jainkoaren mezua zuengan tinko dago eta garaitu duzue gaiztoa.
15 Ez maitatu mundua, ezta munduko gauzak ere. Mundua maite duenak ez du bere baitan Aitarenganako maitasunik.
2,15 mundua Jn 12,31; 17,14; St 4,4.
16 Izan ere, munduan dagoen guztia –grina txarrak, begietatik sartzen denaren gutizia eta aberastasunen harrokeria
2,16 grina txarrak… harrokeria: Honela adierazten ditu jatorrizkoak joera gaizto hauek h.h.: haragiaren irritsa eta begien irritsa eta bizitzako harrokeria.
2,16 grina txarrak Erm 13,14; Ef 2,3; 1 P 2,11. // begietatik… gutizia Es 27,20. // aberastasunen harrokeria St 4,16.
– ez dator Aitarengandik, mundutik baizik. 17 Mundua eta beronen grinak iragan egiten dira; Jainkoaren nahia betetzen duenak, berriz, betiko irauten du.
2,17 Mundua iragan egiten 1 Ko 7,31. // Jainkoaren nahia bete Jkd 5,15; Mt 7,21.
Kontuz Kristoren etsaiekin
18 Seme-alabok, azken ordua da. Entzuna duzue antikristoak etorri behar duela. Hara bada, antikristo asko agertu da dagoeneko, eta hori da azken orduaren seinalea.
2,18 antikristoa 2,22; 4,1-3; Mt 24,5; 2 Ts 2,7-8; 2 J 1,7.
19 Gure artetik atera dira, baina ez ziren benetan gutarrak. Gutarrak izan balira, gurekin jarraituko zuketen. Alabaina, argi gelditu behar zuen guztiak ez zirela gutarrak.
2,19 Gure artetik atera Eg 20,30. // argi gelditu 1 Ko 11,19.
20 Zuek, ordea, Kristok emandako Espiritu Santua duzue zeuen baitan eta denok ezagutzen duzue egia
2,20 Kristok… egia: H.h., Santuarengandiko gantzudura daukazue eta denok ezagutzen duzue. 2,27 tx.ean berriro agertuko den gantzudurak –oliozko igurtziak, alegia– Espiritu Santua adierazten du; honen eginkizun da Jesusen hitza fededunari ulertaraztea eta berarengan barneratzea (ik. Jn 14,26; 16,12-15). Ezagutu hitza objekturik gabe dator jatorrizkoan, baina hurrengo tx.etik atera daiteke egia ulertu behar dela. Zenbait eskuizkribu zaharrek honela dakarte azken zati hau: eta dena ulertzen duzue.
.
2,20 Espiritua 2,27.
21 Idazten badizuet, ez da egia ez dakizuelako, badakizuelako baizik, eta badakizue egiatik gezurrik batere ez datorrela.
2,21 egia jakin Jn 8,32; 2 J 1,1.
22 Nor da gezurtia Jesus Mesias dela ukatzen duena baizik? Horixe da antikristoa, Aita eta Semea ukatzen dituena.
2,22 Jesus Mesias ukatu 4,3; 2 J 1,7. // antikristoa 2,18+.
23 Semea ukatzen duenak Aita ere ukatu egiten du. Semea aitortzen duenak Aita ere berekin du.
2,23 Aita eta Semea Jn 5,23+.
24 Zuek eutsi tinko hasieratik entzun duzuen mezuari. Hasieratik entzun duzuenari eusten badiozue, Aitarekin eta Semearekin bat eginda egongo zarete.
2,24 hasieratik entzun duzuen mezua 2,7; 3,11; 2 J 1,6. // Aitarekin eta Semearekin bat eginda 3,24+.
25 Eta hau da Kristok egin zigun agintzaria: betiko bizia.
2,25 betiko bizia Jn 3,15; 6,40.
26 Engainatu nahi zaituztetenei buruz idatzi dizuet hau.
2,26 Engainatu nahi zaituztetenei Mt 24,5; Erm 16,18; 2 Tm 3,13; Ap 2,20.
27 Baina zuei dagokizuenez, Jesusengandik hartu duzuen Espirituak zuengan irauten du eta ez duzue inork irakatsi beharrik, zeren haren Espirituak dena irakasten baitizue, eta irakaspen hau egiazkoa da eta ez gezurrezkoa. Beraz, hark irakatsiaren arabera, zaudete Kristorekin bat eginda.
2,27 inork irakatsi beharrik Jr 31,34; Heb 8,11. // Espirituak irakasten 2,20.
Sinestedunen itxaropena
28 Beraz, semetxook, zaudete Kristorekin bat eginda, bera agertzean konfiantza osoa izan dezagun, eta etorriko denean, lotsaturik, harengandik urrun geldi ez gaitezen.
2,28 bera agertzean 3,2. // konfiantza osoa 4,17.
29 Hark Jainkoaren nahia egiten duela baldin badakizue, jakizue halaber Jainkoaren nahia egiten duen oro harengandik jaioa dela.
2,29 Jainkoaren nahia egin 3,10. // Jainkoarengandik jaioa 3,9; 4,7; 5,4; Jn 1,13; 3,6.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7