KONKLUSIOA (16,1-24)
Diru-bilketa Jerusalemgo kristauen alde
16
1 Jerusalemgo fededunentzat 16,1 fededunentzat: H.h., santuentzat; ik. 2 Ko 8,4 oh. egin beharreko diru-bilketari dagokionez, egin zuek ere Galaziako eliz elkarteei agindu niena. 16,1 diru-bilketa Erm 15,26+.
2 Igandero 16,2 Igande: H.h., Asteko lehen egun; Kristoren piztuerari sagaraturiko eguna, juduen larunbataren ordez kristauek batzar santuz ospatzen zutena. , eman dezala bakoitzak bere borondatez aurreratu ahal izan duena; horrela, ni joango naizenean, ez dugu diru-bilketa egiten ibili beharrik izango.
3 Ni heltzean, ziurtagiriak eman eta Jerusalemera bidaliko ditut zuek aukeratuak, zuen erregalua eramatera.
4 Eta ni joatea on bada, elkarrekin joango gara.
Pauloren ibilaldi-asmoak
5 Mazedoniatik igaro ondoren joango naiz zuenera, Mazedonian barrena egin behar baitut bidaia. 16,5 Mazedoniatik igaro ondoren Eg 19,21.
6 Badaiteke zuekin gelditzea eta, beharbada, negu osoan; gero, noranahi joango naizela ere, bidaiari jarraitzeko laguntza eman ahal izango didazue. 16,6 negua igaro Tt 3,12. // Paulori lagundu Erm 15,24.
7 Oraingo honetan ez zaituztet bidenabar bakarrik ikusi nahi. Badut itxaropen luzaroxeago egongo naizela zuekin, Jaunak hala nahi badu. 16,7 Jaunak hala nahi badu Eg 18,21; St 4,15.
8 Baina Efeson geldituko naiz Mendekoste arte, 16,8 Efeson gelditu Eg 19,1. // Mendekoste Eg 2,1+.
9 lan handia egiteko aukera ederra egokitu baitzait, nahiz eta asko izan aurka jarri direnak.
10 Timoteo joango balitz, hartzazue ongi, zuen artean uzkurtua egon ez dadin, bera ere ni bezala Jaunaren lanean ari baita.
11 Ez dezala inork gutxiets. Emaiozue laguntza niregana etortzeko bidaiari bakean jarrai diezaion, haren zain bainago senideekin 16,11 senideekin: Hitz hau jatorrizkoan Paulorekin zein Timoteorekin lot daiteke. batera. 16,11 Ez gutxietsi hura 1 Tm 4,12.
12 Apolo anaiari dagokionez, behin eta berriz eskatu nion senideekin zuengana joateko, baina oraingoz ez du joan nahi izan. Joango da, egokiera izango duenean. 16,12 Apolo 1,12; 3,5-6; Eg 18,24.
Eskabideak
13 Egon erne, iraun sendo sinesmenean, joka gizonki eta izan indartsu. 16,13 joka gizonki Sal 31,25; Ef 6,10.
14 Egin dezazuen guztia egin maitasunez.
15 Senideok, eskabide bat egin behar dizuet: badakizue Estebanen etxekoak izan direla Akaiako 16,15 Akaia: Ik. Erm 15,26 oh. lehen kristauak, eta fededunen zerbitzura eman dituztela beren buruak. 16,15 Estebanen etxekoak 1,16. // Akaiako lehen kristauak Erm 16,5.
16 Jar zaitezte horrelako pertsonen gidaritzapean eta horiena bezalako lanean saiatzen diren guztienean.
17 Pozik nago Esteban, Fortunato eta Akaiko etorri direlako, haiek bete baitute zuen hutsunea,
18 eta lasaitu egin gaituzte, bai neu eta bai zuek. Izan, beraz, esker oneko horrelako horiekin. 16,18 esker onekoak horrelakoekin Flp 2,29; 1 Ts 5,12.
Azken agurra
19 Asia probintziako eliz elkarteek agurtzen zaituztete. Agur beroa Jaunaren izenean Akila eta Priska eta hauen etxean biltzen den eliz elkartearen partetik. 16,19 Akila eta Priska Erm 16,3. // hauen etxean biltzen den eliz elkartea Erm 16,5.
20 Goraintziak, azkenik, senide guztien partetik. Agur ezazue elkar besarkada santuaz. 16,20 besarkada santua Erm 16,16+.
21 Azken agurra neure eskuz idazten dizuet: Paulok. 16,21 Azken agurra Paulok bere eskuz Ga 6,11; Kol 4,18; 2 Ts 3,17.
22 Madarikatua Jauna maite ez duena! Marana tha 16,22 Marana tha: Arameerazko hitzak dira, eukaristi otoitzean erabiltzen zirenak. Maran atha ere irakur daitezke, eta honela itzuli: Jauna badator! ! (Zatoz, Jauna!). 16,22 Madarikatua Jauna maite ez duena Ga 1,8.9.
23 Jesus Jaunaren grazia izan bedi zuekin.
24 Denok maite zaituztet Jesu Kristoren baitan.
|