JOKABIDE OKERRAK ELKARTEAN (5,1–6,20)
Lizunkeri arazoa
5
1 Leku guztietan zabaldua dago, zuen artean lizunkeri arazo 5,1 lizunkeri arazoa: Nola judu-legeak (ik. Lb 18,8) hala erromatarrak debekaturik zeukaten gizon bat bere amaordearekin ezkontzea. 5,1 lizunkeri arazoa Lb 18,7-8; Dt 23,1; 27,20. bat dagoela, eta ez nolanahikoa, jentilen artean ere gertatzen ez direnetakoa baizik: zuetako batek amaordea omen du emazte.
2 Eta zuek, negar egin beharrean, harro jarraitzen duzue, eta ez duzue bota zeuen artetik horrela jokatu duena.
3 Bada, nik, gorputzez urruti 5,3 gorputzez urruti Kol 2,5. baina espirituz hor bertan nagoen honek, erabakia dut dagoeneko hori egin duenarentzat epaia, bertan banengo bezalaxe:
4 Jesus gure Jaunaren izenean 5,4 Jesusen izenean Mt 16,19; 18,18; 2 Ko 13,10. bilduko zarete –eta han izango naiz ni ere espirituz– eta, Jesus gure Jaunaren ahalmenez,
5 Satanasen esku utziko duzue 5,5 Satanasen esku utzi: Paulok kristau-elkartetik kanpora botatzen du intzestugilea, eta hau Satanasen esku geratzen da, hau da, gaitzaren indarraren esku; zigorraren helburua ez da bekatariaren hondamena, bihozberritzea eta azken egunean salbatua gertatzea baizik. hori, ea horrela, beraren bekatuzko izaera suntsiturik, Jaunaren egunean salbatzen den. 5,5 Satanasen esku utzi 1 Tm 1,20. // Jaunaren egunean salbatu 1 P 4,6.
6 Ez duzue batere arrazoirik harrotzeko. Ez al dakizue legamia pixka batek ore guztia altxatzen duela? 5,6 legamia eta orea Ga 5,9.
7 Bazter ezazue legamia zaharra 5,7 Baztertu legamia zaharra Ir 13,7. // Kristo opari eskainia Ir 12,21; Is 53,7; 1 P 1,19. eta izan ore berri, legamia gabeko pazko-ogiak bezala; izan ere, horixe zarete, Kristo gure Pazko-bildotsa opari eskainia izan denez gero.
8 Ospa dezagun, beraz, Pazko-jaia, baina ez legamia zaharrarekin, bekatu eta gaiztakeriazko legamiarekin, legamia gabeko pazko-ogiekin 5,8 legamia gabeko pazko-ogiak: Juduen Pazko-jaiaren ohikunean finkatzen da Paulo pasarte honetan (ik. Ir 12,15-20). Legamia zaharra baztertu eta legamia gabeko ogiz ospatu behar zen Jaia. Kristok Pazko berria eta betikoa inauguratu duenez, kristauaren bizitza etengabeko pazkoa da; beraz, legamia zaharra –gaiztakeria– baztertu egin behar du eta santutasunean bizi. 5,8 legamia gabeko pazko-ogiekin Ir 12,3-20; Dt 16,3. baizik, hau da, bihotz-garbitasunez eta egiaz.
9 Beste gutunean 5,9 Beste gutunean: Lehenagoko gutun bat –guretzat ezezaguna– aipatzen du, korintoarrek gaizki ulertu zutena. jende lizunekin ez elkartzeko esaten nizuen.
10 Ez nintzen mundu honetako lizunez mintzo, edo hemengo diruzale, lapur eta sasijainkozaleez; bestela, mundutik atera egin beharko zenukete.
11 Hau da esan nahi nizuena: kristau direla esan eta lizun, diruzale, sasijainkozale, izen onaren kentzaile, mozkor edo lapur direnekin ez elkartzeko. Horrelakoekin, ezta otordu bat egin ere!
12-13 Ez dagokit niri kanpokoak epaitzea; horiek Jainkoak epaituko 5,12-13 kanpokoak ez epaitu Mk 4,11. // Bota… Dt 17,7; 19,19. ditu. Zuek elkartekideak epaitu behar dituzue. Liburu Santuak dio: Bota gaiztoa zeuen artetik.
|