Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

1 Kronikak 12

1 Kronikak :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

Daviden lehen lagunak
12
1 Davidi, Kixen seme Saulengandik urruti ibili behar izan zuen aldi haietan, zenbait gizon bildu zitzaion Tziklagen
12,1 Tziklag: Ik. 1 Sm 27,6 oh.
. Haren gudari adoretsuen artekoak ziren eta guduan lagun zituen. 2 Arkulariak ziren, geziak nahiz harriak jaurtitzen trebeak, nola eskuinez hala ezkerrez.
Hona hemen, Saul bezala, Benjaminen leinuko ziren gudariak: 3 Ahiezer, buruzagia, eta honen anaia Joax, Gibako Xemaaren semeak; Jeziel eta Pelet, Azmabeten semeak; Beraka eta Anatoteko Jehu; 4 Gabaongo Ixmaias, hogeita hamar gudari haietakoa eta beraien buruzagia; 5 Jeremias, Jahaziel, Johanan eta Gederako Jozabad; 6 Eluzai, Jerimot, Bealias, Xemarias eta Harufeko Xefatias; 7 Elkana, Ixias, Azarel, Joezer, Jaxobeam, Korahen ondorengoetarikoak; 8 Joela eta Zebadias, Gedorko Jerohamen semeak.
9 Gaden leinuko batzuk ere, beren leinua utzirik, Davidi bildu zitzaizkion basamortuko gordelekuan. Gizon ausartak ziren, gudari trebeak, babeski eta lantzaz armatuak; lehoiak bezain beldurgarriak eta mendiko gazelak bezain bizkorrak. 10 Buruzagia Ezer zen, hurrengoa Obadias, hirugarrena Eliab, 11 laugarrena Mixmana, bosgarrena Jeremias, 12 seigarrena Atai, zazpigarrena Eliel, 13 zortzigarrena Johanan, bederatzigarrena Elzabad, 14 hamargarrena Jeremias eta hamaikagarrena Makbanai. 15 Hauek ziren Gaden leinutik etorritako gudalburuak; haietarik txikienak ehunek adina balio zuen, eta handienak milak adina
12,15 haietarik… milak adina: Honela ere itzul daiteke: zailduena mila gizonen buruzagi zen eta gazteena ehun gizonen buruzagi.
. 16 Behin batez, Jordan ibaia igaro zuten gudari hauek urteko lehen hilabetean, ibaiak alde guztietatik gainez egiten duen garaian, eta ihes eragin zieten ekialdera nahiz mendebaldera dauden haranetako bizilagunei.
17 Beste batean, Benjamin eta Judaren leinuetako gizon batzuk etorri zitzaizkion Davidi bere gordelekura. 18 Atera zitzaien David bidera eta esan zien: «Adiskide gisa baldin bazatozkidate eta niri laguntzeko asmoz, bihotz-bihotzez hartuko zaituztet; baina, nik inolako gogorkeriarik egin gabe, ni etsaiari saltzeko asmoz bazatozte, ikus dezala gure arbasoen Jainkoak eta zigor zaitzatela».
19 Amasaik, hogeita hamar gudarien buruzagiak, espirituaren eraginez, esan zuen:

«Zeurekin gaituzu, David,
zeurekin, Jeseren seme!
Bakea, bakea zuretzat,
bakea laguntzen dizunarentzat,
zeure Jainkoa baituzu laguntzaile».

Orduan, Davidek onartu egin zituen eta gudalburuen artean hartu.
20 Manasesen leinuko batzuk ere Daviden aldera igaro ziren, filistearrekin batera Saulen kontra borrokatzera zihoanean. Baina Davidek eta bere gizonek ezin izan zieten filistearrei lagundu; izan ere, hizketatu ondoren, filistearren buruzagiek bidali egin zuten David, beraien kontra jarri eta bere lehengo jaun Saulengana igaroko zela pentsatuz
12,20 1 Sm 29,1-5 pasartean kontatua aipatzen da hemen.
. 21 David Tziklagera itzuli zenean, berarekin joan ziren Manasesen leinuko hauek: Adnah, Jozabad, Jediael, Mikael, Jozabad, Elihu eta Tziletai; milana gizonen buru ziren hauek Manasesen leinuan. 22 Asko lagundu zieten Davidi eta gudari-taldeari
12,22 gudari-taldeari: Honela ere itzul daiteke: lapur-taldeen aurka.
, gizon adoretsuak baitziren denak; horregatik, gudalburu izatera heldu ziren.
23 Egunero laguntzaile berriak zetozen Davidengana, eta honen gudarostea ezin konta ahalakoa
12,23 haren gudarostea ezin konta ahalakoa: H.h., Jainkoaren gudarostea; batzuetan, Jainkoarena esanez, oso handi eta indartsua adierazi nahi izaten da Biblian (ik. Has 1,2 oh.).
egin zen.
Davidengana bildutakoen zerrenda
24 Anitz gudari bildu zen Davidengana Hebronen, borrokarako trebatuak, Saulen erregetza Davidi emateko, Jaunak agindu bezala. Hona hemen gizon haien kopurua:
25 Judaren leinuko sei mila eta zortziehun gizon, babeski eta lantzaz hornituak eta gudurako trebatuak; 26 Simeonen leinuko zazpi mila eta ehun gizon, borrokarako adoretsu; 27 Lebiren leinuko lau mila eta seiehun gizon eta, 28 gainera, Joiada, Aaronen ondorengoen buru zena, bere hiru mila eta zazpiehun gizonekin; 29 baita Tzadok ere, gizon gazte eta adoretsua bera, bere senitarteko hogeita bi buruzagirekin; 30 Benjaminen leinuko, hau da, Saulen beraren leinuko, hiru mila gizon, hauetarik gehienak ordu arte Saulen etxearen zerbitzura egonak ziren arren
12,30 Saulen etxearen… arren: Honela ere itzul daiteke: gehienak ordu arte Saulekiko leial izanak ziren arren.
; 31 Efraimen leinuko hogei mila eta zortziehun gizon adoretsu, eta izen handiko nor bere senitartean; 32 mendebaldean bizi ziren Manasesen leinu erdiko hemezortzi mila gizon; hauek izendatu zituzten, David errege ezartzera etor zitezen; 33 Isakarren leinuko berrehun buruzagi, beren menpe zituzten ahaide guztiekin; aldian aldiko gorabeherak aztertzen iaioak ziren hauek, Israelek zer egin behar zuen jakiteko; 34 Zabulonen leinuko berrogeita hamar mila gudari trebe, era guztietako armez eta, denek elkar harturik, ausarki borrokatzeko prest; 35 Neftaliren leinuko mila gudalburu eta hogeita hamazazpi mila gizon, babeskiz eta lantzaz armatuak; 36 Danen leinuko hogeita zortzi mila eta seiehun gizon, gudurako prest; 37 Axerren leinuko berrogei mila gizon, borrokara ateratzeko prest; 38 Jordan ibaiaz ekialdera bizi ziren Rubenen eta Gaden leinuetako eta Manasesen beste leinu erdiko ehun eta hogei mila gizon, era guztietako armez gudukatzeko prest.
David, Israel osoaren errege izendatua
39 Gudari hauek guztiak, guda-lerrotan antolatu eta erabaki sendoa harturik, Hebronera etorri ziren, David Israel osoaren errege izendatzera. Gainerako israeldarrak ere bat zetozen David errege izendatzeko. 40 Hiru egun eman zituzten Davidekin, beren ahaideek prestatua zieten janaritik harekin jan eta edanez. 41 Inguruetako jendeak, baita urrutiago bizi ziren Isakar, Zabulon eta Neftaliren leinuetakoek ere, janaria ekarri zieten asto, gamelu, mando eta idiz: irina, piku-opilak, mahaspasak, ardoa, olioa, behi eta ardi ugari, israeldarrak bozkarioz beterik baitzeuden.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7