Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

1 Kronikak 16

1 Kronikak :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

16
1 Ekarri zuten, bada, Jainkoaren kutxa eta Davidek harentzat jasoa zuen oihal-etxolaren erdi-erdian ezarri. Ondoren, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaini zizkioten Jainkoari. 2 Oparien eskaintza bukatzean, Davidek bedeinkatu egin zuen herria Jaunaren izenean, 3 eta israeldar guztiei, gizaseme nahiz emakume, ogia eta okela-zati
16,3 okela-zati: Honela ere itzul daiteke: datil-opila.
bana eta mahaspasa-opil bana eman zizkien.
Lebitarrek Jauna goretsi
(Sal 105,1-15; 96,1-13; 106,47-48)
4 Lebitar batzuk izendatu zituen Davidek Jaunaren kutxa aurrean zerbitzaldia egin eta Jauna, Israelen Jainkoa, ohora, ospa eta gorets zezaten. 5 Asaf zen zuzendaria, Zakarias laguntzailea; Jeielek, Xemiramotek, Jehielek, Matitiasek, Eliabek, Benaiasek, Obed-Edomek eta Jeielek musika-tresnak, harpak eta zitarak jotzen zituzten, eta Asafek berak jotzen zituen txilinak.
16,5 Asaf Sal 50,1. // lebitarren musika-tresnak Esd 3,10.
6 Benaias eta Jahaziel apaizek etengabe jotzen zuten turuta Jainkoaren itun-kutxaren aitzinean.
16,6 apaizek turuta jo Esd 3,10.
7 Egun hartan agindu zien lehen aldiz Davidek Asafi eta beronen ahaideei kanta ziezaiotela Jaunari gorespen kantu hau:

8 «Goretsazue Jauna, dei egin berari,
jakinarazi herrien artean
haren egintza bikainak.
16,8-22 Sal 105,1-15.
9 Kanta iezaiozue,
jo soinua berarentzat,
kontatu haren egintza mirariak.
10 Harro zaitezte hartaz,
Jainko santuaz,
poztu, Jaunaren bila zabiltzatenok!
11 Jo ezazue Jaunarengana,
indartsuagana,
bila etengabe haren aurpegia.
12 Izan gogoan
hark egindako miragarriak,
haren egintza harrigarriak
eta agindu zuzenak,
13 zuek, haren zerbitzari
Israelen jatorrikook,
Jakoben ondorengook,
haren aukeratuok!

14 «Bera da Jauna, gure Jainkoa,
lur osoaren gobernaria.
15 Gogoan du etengabe bere ituna,
mila gizalditarako hitzemana:
16 Abrahamekin eginiko ituna,
Isaaki emaniko zin-hitza.
17 Jakobi legetzat ziurtatua,
Israeli betiko ituntzat emana,
18 hau esatean:
“Zuei dizuet emango
Kanaan lurraldea,
hauxe da zuen ondare-zatia”.

19 «Gutxi batzuk besterik ez ziren,
etorkin-taldetxo bat besterik ez;
20 nazio batetik bestera ibili ziren,
erreinuz erreinu.
21 Baina Jainkoak ez zuen utzi
inork zapal zitzan,
haiengatik erregeak
mehatxatu zituen:
22 “Ez ukitu nire aukeratuak,
ez egin kalterik nire profetei”.

23 «Kanta Jaunari, lurtar guztiok,
hots egin egunez egun salbatzaile dela.
16,23-33 Sal 96.
24 Zabaldu haren ospea atzerrietan,
haren mirariak herri guztietan!
25 Handia baita Jauna,
guztiz goresgarria,
jainko guztien aldean beldurgarria.
26 Huts dira
atzerritarren jainko guztiak;
Jaunak, ordea, zeruak egin ditu.
27 Distira eta handitasuna
ditu inguruan,
indarra eta poza bere bizilekuan.
28 Goretsi Jauna, munduko herriok,
goretsi Jaunaren ospea eta indarra,
29 goretsi Jaunaren izen ospetsua!
Sartu haren aurrera
eskaintzak eramanez,
adora Jauna,
bere santutasunez agertzean.

30 «Ikara zaitezte haren aitzinean,
lurtar guztiok!
Sendo ezarri du mundua,
ez du koloka egingo.
31 Poz bedi zerua, alaitu lurra,
esan atzerrietan: “Errege da Jauna”!
32 Egin beza burrunba itsasoak
eta bertako guztiak,
egin festa landa zabalak
eta bertan dagoenak,
33 poz-oihu basoko zuhaitzek oro,
lurra gobernatzera datorren
Jaunaren aurrean.
34 Goretsazue Jauna, ona baita,
haren maitasuna betikoa baita.
16,34 Sal 106,1.
35 Esaiozue: “Salba gaitzazu,
Jainko salbatzaile horrek.
Aska gaitzazu
eta bildu nazioen artetik,
zure izen santuari eskerrak emanez,
zure gorespena harro abes dezagun.
16,35-36 Sal 106,47-48.
36 Bedeinkatua Jauna,
Israelen Jainkoa,
betidanik betidaino!”»

Orduan herri osoak esan zuen: «Amen! Gora Jauna!»
Kultua Jerusalemen eta Gabaonen
37 Jaunaren itun-kutxa aurrean zerbitzua etengabe egiteko agindu zien Davidek Asafi eta honen ahaideei, egunero txandak eginez. 38 Obed-Edom eta honen hirurogeita zortzi ahaideak, Jedutunen seme Obed-Edom eta Hosa atezain ziren. 39 Tzadok apaizari eta honen ahaideei, Gabaongo
16,39 Gabaon: Ik. 14,9 eta 1 Erg 3,4 tx.etako oh.ak.
kultu-lekuan, Jaunaren egoitzan, egoteko agindu zien. 40 Etengabe, goiz eta arratsalde, erre-opariak eskaini behar zituzten aldarean, eta Jaunak Israeli emandako legean idatzia dagoen guztia bete. 41 Laguntzaile zituzten Heman eta Jedutun, baita Jauna goretsiz «Haren maitasuna betikoa baita» kantatzeko aukeratu eta izendatu zituzten beste haiek ere.
16,41 Heman 15,17+. // Jedutun Sal 39,1.
42 Jainkoaren gorespen-kantuei laguntzeko, musika-jotzaileek erabiltzen zituzten turuta, txilin eta gainerako musika-tresnez Heman eta Jedutun arduratzen ziren. Jedutunen semeak atezain ziren.
43 Dena bukatzean, jendea nor bere etxera joan zen, eta David ere bere etxea bedeinkatzera itzuli zen.
16,43 2 Sm 6,19-20.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7