Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

1 Kronikak 6

1 Kronikak :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

Lebiren beste ondorengo batzuk
(Zen 3,17-20; 26,57-61)
6
1 Lebiren semeak: Gerxom, Kehat eta Merari.
6,1-4 Zen 3,17-20.
2 Hona hemen Gerxomen semeen izenak: Libni eta Ximei. 3 Kehaten semeak: Amram, Itzhar, Hebron eta Uziel. 4 Merariren semeak: Mahli eta Muxi. Hauek dira Lebiren leinuko senitarteak, beren arbasoengandik hasirik.
5 Gerxomen semea Libni izan zen; honena Jahat, honena Zima, 6 honena Joah, honena Ido, honena Zerah eta honena Jeotrai.
7 Kehaten semea Aminadab izan zen; honena Korah, honena Asir, 8 honena Elkana, honena Ebiasaf, honena Asir, 9 honena Tahat, honena Uriel, honena Uzias eta honena Xaul. 10 Elkanaren semeak Amasai eta Ahimot izan ziren; 11 honena Elkana, honena Tzofaias, honena Nahat, 12 honena Eliab, honena Jeroham, honena Elkana eta honena Samuel
6,12 honena Samuel: Hitzok falta dira hebreerazko testuan; grekozko antzinako itzulpenetik hartu ditugu.
. 13 Samuelen semeak: lehena Joel
6,13 Hebreerazko testuan lehena hitza besterik ez dator; Joel izena grekozko antzinako itzulpenetik hartu dugu (ik. 6,18; 15,17 eta 1 Sm 8,2).
, bigarrena Abias.
14 Merariren semea Mahli izan zen; honena Libni, honena Ximei, honena Uza, 15 honena Ximea, honena Hagias eta honena Asaias.
Lebitar kantari-taldeak, Davidek eratuak
16 Kutxa bere toki berezian ezarri zutenean, kantari-taldea eratu zuen Davidek Jaunaren etxerako. 17 Salomonek Jerusalemgo tenplua eraiki baino lehen, Jaunaren egoitza zen elkarketa-etxolaren aurrean egin ohi zuten zerbitzua kantari haiek, beren arautegiaren arabera.
18 Hona hemen zerbitzu hura egiten zutenak eta beraien semeak: Kehaten ondorengoetako Heman, kantari nagusia, Joelen semea zen; hau Samuelena, 19 hau Elkanarena, hau Jerohamena, hau Elielena, hau Toahena, 20 hau Tzufena, hau Elkanarena, hau Mahatena, hau Amasairena, 21 hau Elkanarena, hau Joelena, hau Azariasena, hau Sofoniasena, 22 hau Tahatena, hau Asirrena, hau Ebiasafena, hau Korahena, 23 hau Itzharrena, hau Kehatena, hau Lebirena eta hau Israelena.
24 Hemanen eskuinaldean haren ahaide Asaf zegoen. Asaf Berekiasen semea zen; hau Ximearena, 25 hau Mikaelena, hau Baaseiasena, hau Malkiasena, 26 hau Etnirena, hau Zerahena, hau Adaiasena, 27 hau Etanena, hau Zimarena, hau Ximeirena, 28 hau Jahatena, hau Gerxomena eta hau Lebirena.
29 Ezkerraldean Merariren semeak zeuden, kantari nagusiaren beste ahaideak: Etan, Kixiren semea, hau Abdirena, hau Malukena, 30 hau Haxabiasena, hau Amatziasena, hau Hilkiasena, 31 hau Amtzirena, hau Banirena, hau Xemerrena, 32 hau Mahlirena, hau Muxirena, hau Merarirena eta hau Lebirena.
33 Gainerako lebitarrek Jainkoaren egoitza zen tenpluko zerbitzu guztiak egiten zituzten.
Aaronen ondorengoen eginkizunak
34 Aaronek eta beronen ondorengoek erre-opariak eta intsentsua eskaintzen zituzten, horretarako zeuden aldareetan. Toki santu-santuko zeremonia guztiez arduratu ohi ziren eta Israel herriaren aldeko barkamen-ohikunea ere egin ohi zuten, Moisesek, Jainkoaren zerbitzariak, agindu zuenaren arabera.
35 Hona hemen Aaronen ondorengoak: Eleazar, honen semea Pinhas, honena Abixua,
6,35-38 5,30-34.
36 honena Buki, honena Uzi, honena Zerahias, 37 honena Meraiot, honena Amarias, honena Ahitub, 38 honena Tzadok, honena Ahimaatz.
Lebitarren bizilekuak
(Jos 21,10-19)
39 Hona hemen Aaronen ondorengoei beren lurraldean eman zizkieten bizilekuak: Kehaten senitartekoentzat egin zuten zotz lehenbizi eta
6,39-45 Jos 21,10-19.
40 Hebron hiria eman zieten, Juda lurraldean, hiri inguruetako herri-lurrekin batera. 41 Baina hiriko landak eta herrixkak Jefuneren seme Kalebi eman zizkioten. 42 Aaronen ondorengoei, beraz, honako babes-hiri
6,42 babes-hiri: Norbaitek beste bat nahi gabe hiltzen bazuen, babes-hiri horietako batera egin zezakeen ihes eta mendekutik libre gelditzen zen (ik. Jos 21,1-9).
hauek eman zizkieten: Hebron, Libna eta inguruetako herri-lurrak, Jatir, Extemoa, 43 Hilen, Debir, 44 Axan eta Bet-Xemex. Hiri hauekin batera, berauen inguruetako herri-lurrak ere bai. 45 Benjaminen leinuaren lurraldean, berriz, beste hiri hauek eman zizkieten: Geba, Alemet, Anatot eta hauen inguruetako herri-lurrak. Orotara, hamahiru hiri
6,45 hamahiru hiri: Testuan hamaika hiri besterik ez da aipatzen. Jos 21,13-18 atalean, hala ere, Juta eta Gabaon ere aipatzen dira.
senitarte haientzat. 46 Kehaten senitarteko beste taldeei Efraimen eta Danen leinuen eta Manasesen leinu erdiaren
6,46 Jos 21,5 tx.aren arabera osotua da tx. hau, Efraim eta Danen leinuen lurraldeak aipatuz. // Manasesen leinu erdi: Jordan ibaiaz mendebaldera bizi zen.
lurraldeetako hamar hiri eman zizkieten zozketan.
6,46-48 Jos 21,5-8.
47 Gerxomen ondorengo senitarteetakoei, zozketa eginik, hamahiru hiri eman zizkieten Isakar, Axer eta Neftaliren leinuen eta Baxanen bizi zen Manasesen beste leinu erdiaren lurraldeetan.
48 Merariren ondorengo senitarteetakoei zozketa eginik, hamabi hiri eman zizkieten Ruben, Gad eta Zabulonen lurraldeetan. 49 Aipaturiko hiri horiek eta beren inguruetako herri-lurrak eman zizkieten israeldarrek lebitarrei. 50 Eta Juda, Simeon eta Benjaminen leinuen lurraldeetan ere lehen aipaturiko hiri haiek eman zizkieten, zotz eginez.
51 Kehaten ondorengoen beste senitarteetakoei Efraimen leinuaren lurraldean eman zizkieten beren hiriak bizilekutzat.
6,51-56 Jos 21,20-39.
52 Hona hemen babes-hiritzat eman zizkietenak: Sikem eta inguruko herri-lurrak Efraimgo mendialdean, Gezer, 53 Jokmeam, Bet-Horon, 54 Aialon, Gat-Rimon, 55 eta Manasesen leinu erdiaren lurraldean Aner
6,55 Aner: Jos 21,25 tx.ean Taanak deitua.
eta Bileam. Hiri hauek, beren herri-lur eta guzti, Kehaten ondorengoen beste senitarteetakoei eman zizkieten.
56 Gerxomen ondorengoen senitarteetakoei hiri hauek eman zizkieten, Manasesen leinu erdiaren lurraldean: Baxango Golan eta Axtarot; 57 Isakarren leinuaren lurraldean Kedex, Daberat, 58 Ramot eta Anem; 59 Axerren leinuaren lurraldean: Maxal, Abdon, 60 Helkat eta Rehob; 61 Neftaliren leinuaren lurraldean: Galileako Kedex, Hamon eta Kiriataim. Hiri hauek beren herri-lur eta guzti eman zizkieten.
62 Merariren beste ondorengoei hiri hauek eman zizkieten Zabulonen leinuaren lurraldean: Rimon eta Tabor, beren herri-lur eta guzti. 63 Eta Jordan ibaiaz beste aldera, ekialdean, Jerikoren aurrez aurre, Rubenen leinuaren lurraldean: Betzer, basamortuan, Jahtza, 64 Kedemot eta Mefaat, beren herri-lur eta guzti. 65 Eta Gaden leinuaren lurraldean: Galaadeko Ramot, Mahanaim, 66 Hexbon eta Jazer, beren herri-lur eta guzti.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7