Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

1 Kronikak 7

1 Kronikak :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

Isakarren ondorengoak
7
1 Isakarren semeak honako lau hauek izan ziren: Tola, Pua, Jaxub eta Ximron.
7,1 Has 46,13; Zen 26,23-24.
2 Tolaren semeak: Uzi, Refaias, Jeriel, Jahmai, Ibsam eta Samuel; Tolaren ondorengoen familiaburu ziren hauek eta gizon adoretsu jatorriz. Hauen ondorengoak hogeita bi mila eta seiehun ziren Daviden garaian egin zen erroldatzean.
3 Uziren semea Izrahias izan zen. Izrahiasen semeak: Mikael, Obadias, Joel eta Ixias, bostak familiaburu. 4 Emazte eta seme-alaba asko zutenez, hogeita hamasei mila gizon zituzten beren esku, gudurako armaturik, beren jatorri eta senitarteen arabera. 5 Isakarren senitarte guztietako ahaideak, denen errolda kontuan harturik, laurogeita zazpi mila gudari adoretsu ziren.
Benjaminen ondorengoak
6 Benjaminek hiru seme izan zituen: Bela, Beker eta Jediael.
7,6 Has 46,21. Ik. 8,1-32; Zen 26,38-41.
7 Belaren semeak: Etzbon, Uzi, Uziel, Jerimot eta Iri. Bostak familiaburu eta gizon adoretsu. Erroldan hogeita bi mila eta hogeita hamalau ondorengo zituzten.
8 Bekerren semeak: Zemira, Joax, Eliezer, Elioenai, Omri, Jeremot, Abias, Anatot eta Alemet. Horra hor Bekerren seme guztiak. 9 Familiaburu hauen ondorengoen erroldan hogei mila eta berrehun gudari adoretsu ageri ziren.
10 Jediaelen semea: Bilhan. Bilhanen semeak: Jeux, Benjamin, Ehud, Kenaana, Zetan, Tarsis eta Ahixahar. 11 Jediaelen seme hauek guztiak familiaburu izan ziren eta gizon adoretsu. Hauen ondorengoak hamazazpi mila eta berrehun gizon ziren, gudurako prest.
12 Xupim eta Hupim Ir-en semeak ziren; Huxim, berriz, Aherren
7,12 Aher: Hebreeraz aher hitzak beste bat ere esan nahi du; beste hori Dan izan daiteke. Beharbada, Danen ondorengoen zerrenda galdua da; Kronikariak, bederen, ez du behin ere aipatzen.
semea.
Neftaliren ondorengoak
13 Jakoben eta Bilharen seme zen Neftalik honako seme hauek izan zituen: Jahtziel, Guni, Jetzer eta Xalum.
7,13 Has 46,24; Zen 26,48-50.
Manasesen ondorengoak
14 Manasesek, bere ohaide aramearragandik, bi seme izan zituen: Asriel eta Makir. Hau Galaaden aita izan zen.
7,14 Zen 26,29-34.
15 Makirrek Hupimi eta Xupimi emazte bana aurkitu zien. Maaka zuen bere arreba. Makirren bigarren semeak Tzelofhad zuen izena eta Tzelofhadek alabak bakarrik izan zituen
7,15 Hebreerazko testua iluna da.
. 16 Makirren emazte Maakak
7,16 Hebreerazko testua iluna da. Ez dago garbi Maaka hau aurreko tx.ean aipatzen den Makirren arreba bera den.
bi seme izan zituen: Perex eta Xerex. Honen semeak Ulam eta Rekem izan ziren, 17 eta Ulamen semea Bedan. Horra, bada, Makirren seme eta Manasesen biloba zen Galaaden semeak. 18 Honen arreba Hamoleketen semeak Ixhod, Abiezer eta Mahla izan ziren.
19 Xemidaren semeak Ahian, Xekem, Likhi eta Aniam izan ziren.
Efraimen ondorengoak
20 Efraimen ondorengoak: Xutelah, honen seme Bered, honen seme Tahat, honen seme Elada, honen seme Tahat,
7,20 Zen 26,35-37.
21 honen seme Zabad, honen seme Xutelah. Ezer eta Elead ere Efraimen ondorengoetakoak ziren, baina Gateko jendeak, bertako jatorrikoak, hil egin zituen, haiek abere-lapurretara etorri zitzaizkielako. 22 Haien aita Efraimek dolu egin zuen luzaro haiengatik, eta kontsolatzera etorri zitzaizkion ahaideak. 23 Gero, bere emazteari elkartu zitzaion Efraim, eta semea izan zuen; Beria
7,23 Hebreerazkoan hitz-jokoa dago Beria eta beraa (ezbeharra) hitzen artean.
izena eman zion, etxean ezbeharra jasaten ari zirenez. 24 Efraimek izan zuen alaba ere: Xeera. Honek eraiki zituen Bet-Horon, goikoa eta azpikoa, eta Uzen-Xeera.
25 Beriaren ondorengoak: Refah eta Rexef; honen semea Telah izan zen, honena Tahan, 26 honena Ladan, honena Amihud, honena Elixama, 27 honena Nun eta honena Josue.
28 Efraimdarrek honako bizileku eta jabe hauek zituzten: Betel eta beraren inguruak, ekialdera Naaran eta mendebaldera Gezer, bere inguruekin; baita Sikem ere, bere inguruekin, Aia eta inguruetaraino.
29 Manasesen ondorengoen esku honako hiri hauek zeuden: Bet-Xan, Taanak, Megido eta Dor, beren inguru eta guzti.
Aipaturiko hiri hauetan bizi izan ziren Israelen seme Joseren ondorengoak.
Axerren ondorengoak
30 Axerren seme-alabak hauek izan ziren: Imna, Ixba, Ixbi, Beria eta hauen arreba Serah.
7,30-31 Has 46,17; Zen 26,44-47.
31 Beriaren semeak: Heber eta Malkiel; hau Birzaiten aita izan zen. 32 Heberrek Jaflet, Xemer, Hotam eta hauen arreba Xua sortu zituen.
33 Jafleten semeak: Pasak, Bimhal eta Axbat.
34 Jafleten anaia Xemerren semeak: Rohga, Jehuba eta Aram.
35 Haren anaia Helemen
7,35 Helem: Segur aski, 32. tx.eko Hotam bera da.
semeak: Tzofah, Imna, Xelex eta Amal. 36 Tzofahen semeak: Suah, Harnefer, Xual, Beri, Imra, 37 Betzer, Hod, Xama, Xilxa, Jitran eta Beera.
38 Jeterren
7,38 Jeter: Zalantzarik gabe, 37. tx.eko Jitran bera da.
semeak: Jefune, Pispa eta Ara. 39 Ularen semeak: Arah, Haniel eta Ritzias.
40 Hauek guztiak Axerren ondorengo izan ziren, familiaburu, gizon bikain, buruzagi nagusi. Ondorengoen erroldaren arabera, hogeita sei mila gizon zituzten gudurako prest.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7