Bekatuzko lehengo biziera baztertu
4
1 Beraz, Kristok bere gorputzean sufritu zuenez, hartu zuek ere armatzat pentsaera berbera, jakinik gorputzean sufritu 4,1 sufrituz bekatuarekiko lotura hautsi Erm 6,2.7. duenak bekatuarekiko lotura hautsi egin duela,
2 mundu honetan gelditzen zaizkion egunetan Jainkoak nahi bezala bizitzeko, eta ez giza grinen arabera.
3 Nahiko denbora egin duzue lehen ere jentilen erara biziz: lasaikeria eta biziotan, jan-edan eta mozkorkerian, eta idolatria gaitzesgarritan. 4,3 lehen jentilen erara bizi Erm 1,29-31+; Ef 2,2-3; 4,17-18; Tt 3,3.
4 Orain, jentilak harritu egiten dira eta irainka ari zaizkizue, beren biziera txarreko gehiegikerietan ez duzuelako parte hartzen.
5 Baina kontuak eman beharko dizkiote biziak eta hilak epaitzeko prest 4,5 biziak eta hilak epaitzeko prest Eg 10,42+; 2 Tm 4,1. dagoenari.
6 Horregatik hots egin zitzaien berri ona hildakoei ere 4,6 berri ona hildakoei ere: Ik. 3,19 oh. , gizakiari dagokion epaia gorputzean hartu ondoren, Espirituaren indarrez Jainkoaren biziaz bizi zitezen.
Hurbil da azkena. Elkarte-bizitza
7 Hurbil da gauza guztien azkena 4,7 Hurbil da azkena Erm 13,11-12; 1 J 2,18. . Beraz, izan zaitezte zentzudun eta bizi neurritasunez otoitzari lotzeko.
8 Batez ere, gorde ezazue bizi-bizi elkarrenganako maitasuna 4,8 maitasunak bekatuen barkamena lortzen Es 10,12; Lk 7,47; St 5,20. , maitasunak bekatu askoren barkamena lortzen baitu.
9 Egiozue abegi ona batak besteari 4,9 abegi ona batak besteari Heb 13,2. , marmarrik gabe.
10 Nork bere dohaina hartu du Jainkoarengandik. Jar itzazue guztiok zeuen dohainak besteen zerbitzura 4,10 zeuen dohainak besteen zerbitzura Mt 25,14-30; Lk 12,42-48; Erm 12,6-8; 1 Ko 10,31; 12,4-11. , Jainkoaren hainbat eratako dohainen administratzaile zintzo bezala.
11 Hitz egiteko dohaina duenak adieraz dezala Jainkoaren hitza. Zerbitzuren bat duenak 4,11 Zerbitzuren bat duenak: Ik. 1 Tm 3,8 oh. bete dezala Jainkoak ematen dion indarraz, gauza guztietan Jainkoa goratua izan dadin Jesu Kristoren bidez. Beroni aintza eta ahalmena menderen mendetan! Amen.
Poztu erasoaldietan
12 Ene senide maiteok, ez harritu zuek probatzeko hor piztu den suarengatik, zerbait harrigarria izango balitz bezala.
13 Aitzitik, poztu Kristoren sufrimenduetan parte 4,13 Kristoren sufrimenduetan parte Mt 5,11-12; Eg 5,41. izateko zoria duzuelako, hura aintzaz beterik etortzean poz-alaitasunez bete zaitezten.
14 Zorionekoak zuek, kristau izateagatik iraintzen bazaituztete, honek Jainkoaren Espiritu ospetsua 4,14 Espiritu ospetsua: H.h., aintzaren Espiritua; zenbait eskuizkribuk aintzaren eta ahalmenaren Espiritua dio. zuengan dagoela esan nahi du eta.
15 Ez dezatela zuetako inor zigortu hiltzaile, lapur edo gaizkile izateagatik, edo bazterrak nahasten ibiltzeagatik;
16 baina kristau izateagatik 4,16 kristau izateagatik sufritu Eg 11,26. // ez bedi lotsa Mk 8,38; Eg 5,41. bada, ez bedi lotsa eta gorets beza Jainkoa izen hori daramalako.
17 Iritsi baita Jainkoaren auzia hasteko garaia, eta Jainkoaren familiatik bertatik hasiko 4,17 auzia Jainkoaren familiatik hasiko Jr 25,29; Ez 9,6; Lk 23,31. da. Eta auzia gurekin hasten bada, zein izango ote da Jainkoaren berri ona sinesten ez dutenen azkena?
18 Zintzoa nekez 4,18 Zintzoa nekez… Es 11,31. salbatzen bada, zer izango ote da gaiztoez eta bekatariez? 4,18 Es 11,31 tx.eko aipamena grekozko antzinako itzulpenaren arabera egina da.
19 Beraz, Jainkoak hala nahirik sufritzen dutenek jar dezatela beren burua leiala den Egilearen eskuetan 4,19 jarri Egilearen eskuetan Sal 31,6; Lk 23,46. , on egiteari utzi gabe.
|