Saul amondarren kontra
11
1 Nahax amondarra Galaadeko Jabex hiriari erasotzen hasi zitzaion. Jabexeko 11,1 amondarra: Amondarrak, Amon lurraldeko biztanleak, Jordan ibaiaz ekialdera bizi ziren. // Jabex: Jordan ibaiaz ekialdera Jerusalemdik iparraldera 70 km ingurura zegoen herria. bizilagunek esan zioten Nahaxi:
–Egin dezagun ituna, eta menpeko izanen gaituzu.
2 Nahax amondarrak erantzun zien:
–Eginen dut, bai, zuekin ituna, baina guztioi eskuineko begia ateratzekotan, Israel osoa lotsagarri gerta dadin.
3 Jabexeko buruzagiek eskatu zioten, orduan:
–Emaguzu zazpi eguneko epea, Israel lurralde osora mandatariak bidaltzeko. Lagunduko digunik inor ez bada, zure menpe jarriko gara.
4 Heldu ziren mandatariak Gibeara, Saulen hirira, eta jakinarazi zioten arazoa herriari. Orduan, herri osoa oihuka hasi zen eta negarrez.
5 Une hartantxe zetorren Saul alorretik, idien ondoren, eta galdetu zuen:
–Zer du herriak negar egiteko?
Orduan, Jabexeko jendeak esandakoa adierazi zioten.
6 Hitz haiek aditzen ari zela, Jaunaren espirituak hartu zuen Saul eta amorru bizitan jarri zen. 11,6 hartu zuen Saul Jaunaren espirituak 16,13; Ep 3,10; 6,34; 11,29; 13,25; 14,19.
7 Idi-parea hartu, laurkitu eta Israel lurralde osora bidali zituen puskak mandatari haiekin, esanez: «Hona zer egingo diegun Saulen eta Samuelen ondoren etortzen ez denaren idiei». Jaunaren beldurrak hartu zuen, orduan, herri osoa, eta denak bat eginik atera ziren. 11,7 puskak bidali Ep 19,29. // Jaunaren beldurrak herria hartu 14,15; Has 35,5.
8 Zenbatu zituen Saulek Bezek-en 11,8 Bezek: Jerusalemdik iparraldera 70 km ingurura zegoen herria. : hirurehun mila israeldar ziren eta hogeita hamar mila Judako seme.
9 Saulek, orduan, esan zien etorritako mandatariei:
–Esaiezue Galaadeko Jabexekoei: «Bihar eguzkiak berotzean salbatuko zaituztegu».
Itzuli ziren, bada, mandatariak eta esan zieten hori Jabexekoei. Hauek poztu egin ziren,
10 eta honela esan zieten amondarrei: «Bihar zuengana aterako gara, eta egokien deritzazuena egingo diguzue».
11 Biharamun goizean, Saulek hiru sailetan antolatu zuen gudarostea; egunsentian etsaiaren kanpaleku erdiraino sartu eta, eguerdiraino amondarrak triskatzen jardun zuen. Bizirik iraun zutenak sakabanatu egin ziren, bi lagun batera ez gelditzeraino. 11,11 hiru gudari-sail Ep 7,16.
12 Orduan, herriak esan zion Samueli:
–Non dira Saul erregetzat nahi ez zutenak 11,12 nahi ez zutenak: 10,27 tx.ean aipatuaz ari da. ? Emazkiguzu, eta hil egingo ditugu. 11,12 Saul erregetzat nahi ez zutenak 10,27.
13 Saulek, berriz:
–Ez bedi gaur inor hil, Jaunak salbatu egin baitu gaur Israel.
14 Samuelek, orduan, herriari:
–Zatozte. Goazen Gilgalera eta berrizta dezagun han erregetza. 11,14 Goazen Gilgalera Jos 4,19-20.
15 Herri osoa Gilgalera joan zen, eta han, Jaunaren santutegian, errege izendatu zuten Saul. Gero, elkartasun-opariak eskaini zizkioten Jaunari. Saul eta israeldarrak biziki poztu ziren.
|