Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

1 Samuel 18

1 Samuel :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

Jonatan eta David adiskide
18
1 Davidek Saulekin mintzatzen bukatu zuenean, Jonatan eta David adiskide min egin ziren; Jonatanek bere burua bezain maite izan zuen David.
18,1 Jonatan eta David adiskide 19,1-7; 20; 23,16-18; 2 Sm 1,26.
2 Berekin hartu zuen egun hartan Saulek David, eta ez zion bere aitaren etxera itzultzen utzi. 3 Jonatan eta Daviden artean elkartasun handia sortu zen; izan ere, bere burua bezain maite zuen Jonatanek. 4 Soinean zeraman soingainekoa erantzi eta Davidi eman zion Jonatanek, baita bere jantziak ere; ezpata, uztaia eta gerrikoa ere bai.
5 Saulek bidaltzen zuen guda-irtenaldi guztietan ongi ateratzen zen David; horregatik, Saulek gudalburu egin zuen. Jende guztiak ontzat hartu zuen hori, baita Saulen zerbitzariek ere.
18,5 guda-irtenaldiak 18,14.16.30; 23,5; 27,8-11; 30,1-20.
Saulek David hil nahi
6 Davidek Goliat filistearra hil ondoren, gudutik zetozelarik, Israelgo herrixka guztietatik bidera atera zitzaizkion emakumeak Saul erregeari, bozkarioz kantari eta dantzari, danbolinak eta txilinak joz.
18,6 dantzari eta kantari 21,12; Ir 15,20; Ep 5,1; 11,34; Jdt 15,12.
7 Emakumeek, alai dantzatuz, honela kantatzen zuten, batzuek besteei erantzunez:

«Saulek mila hil,
Davidek hamar mila!»
18,7 Saulek mila hil 21,12; 29,5.

8 Saulek ez zuen kopla hori pozez entzun. Biziki haserretu zen, eta honela zioen: «Hamar mila Davidi eta mila niri! Erregetza besterik ez du falta!»
9 Handik aurrera begitan hartu zuen Saulek David. 10 Biharamunean, Jainkoak bidalitako espiritu gaiztoak jo zuen Saul, eta han zebilen eroa bezala bere etxe osoan barrena; David zitara jotzen ari zitzaion, egunero bezala. Saulek, ordea, eskuan zerabilen lantza
18,10 espiritu gaiztoak jo zuen 16,14+.
11 jaurti zuen, David hormari josteko asmoz. Eta David birritan saihestu zen.
12 Geroztik, Daviden beldur izan zen Saul, harekin baitzen Jauna; berarengandik, berriz, aldendua zela ikusten zuen.
18,12 Daviden beldur izan 18,29. // Jauna Davidekin 16,18; 17,37; Has 39,2; Zen 23,21; 2 Sm 5,10; 2 Erg 18,7.
13 Orduan, Saulek, David bere ondotik urruntzearren, mila gizonen buruzagi egin zuen. Davidek gidatzen zuen jende hura gudurako joan-etorrietan. 14 Garaile atera ohi zen David egintza guztietan, Jaunak laguntzen baitzion. 15 Denetan ongi ateratzen zela ikusiz, Saulek beldurra hartu zion Davidi. 16 Israel eta Juda
18,16 Israel eta Juda: Israel herri osoa aipatzeko erabilia den esamolde hau erabat ohikoa izango da Salomonen erregealdiaren ondoren, erreinua bitan zatituko denean.
osoak, aldiz, maite zuten David, gudurako joan-etorrietan gidatzen zituelako.
18,16 gidatu 2 Sm 5,2.
Saulen alaba Mikalekin ezkondu David
17 Behin batean, esan zion Saulek Davidi:
–Gizon ausarta izaten bazara eta Jaunaren guduetan bizkor borrokatzen, Merab ene alaba zaharrena emanen dizut emazte.
Izan ere, Saulek honela zioen bere baitan: «Ez diot nik eskurik erantsiko; erants diezaiotela filistearrek».
18,17 ene alaba 17,25. // Jaunaren guduak 25,28.
18 Davidek, ordea, Sauli:
–Nor naiz ni, ordea, eta zein da ene jatorria, zein ene aitaren jatorria Israelen, ni erregearen suhi bihurtzeko?
19 Alaba Merab Davidi emateko garaia heltzean, ordea, Saulek Meholako Adrieli eman zion emazte.
18,19 Meholako Adriel 2 Sm 21,8.
20 Mikal, Saulen beste alaba, Davidez maitemindua zegoen. Eta halaxe jakinarazi zioten Sauli, eta atsegin gertatu zitzaion berri hori. 21 Hau zioen berekiko: «Tranpan harrapatzeko emango diot alaba, ea filistearrek eskua eransten dioten».
Esan zion, beraz, Saulek Davidi:
–Gaur ene suhi izango zara.
22 Eta Saulek agindu zien bere morroiei: «Esaiozue ahapeka Davidi: “Erregearen begiko zara eta maite zaituzte beraren zerbitzari guztiek. Egin zaitez erregearen suhi”».
23 Eta morroiek belarrira esan zizkioten hitz horiek Davidi. Baina honek erantzun zien:
–Gauza hutsa iruditzen al zaizue erregearen suhi izatea? Gizon behartsu eta ezereza nauzue ni horretarako.
24 Morroiek adierazi zioten Sauli:
–Honela mintzatu zaigu David.
25 Saulek, orduan:
–Esaiozue Davidi: «Erregeak ez du ezkonsaririk nahi, filistearren ehun zakil-mutur
18,25 Senargaiak esku-erakutsiren bat eman behar izaten zion emaztegaiaren aitari; gehienetan dirua izan ohi zen (ik. Has 34,12). Davidek, aldiz, filistearrak hil zituenaren agiritzat, beraien zakil-muturrak, prepuzioak, eraman behar izan zizkion Sauli. Izan ere, filistearrek ez zuten erdaintzeko, zirkuntzidatzeko, ohiturarik.
baizik, erregearen etsaiez mendekatuz».
Egiaz, ordea, David filistearren esku eroraraztea nahi zuen Saulek. 26 Jakinarazi zioten morroiek Davidi Saulen esana, eta ongi iruditu zitzaion erregearen suhi izateko baldintza. Epea bete baino lehen, 27 abiatu zen David bere gizonekin eta berrehun filistear bota zituen. Davidek, erregearen suhi izateko, haien zakil-muturrak eraman zituen, eta erregearen aurrean zenbatu zituzten. Orduan, Saulek bere alaba Mikal eman zion emazte.
18,27 bere alaba 17,25.
28 Antzeman zion Saulek Jauna Davidekin zela eta bere alaba Mikalek ere maite zuela.
18,28 Jauna Davidekin 18,12+.
29 Horregatik, gero eta beldur handiagoa zion Davidi. Harrezkero, Saulek beti izan zion gorroto Davidi.
30 Filistearren buruzagiek irtenaldiak egin ohi zituzten eta irteten ziren guztietan, Saulen zerbitzari guztiak baino hobekiago ateratzen zen David. Honen izena gero eta ospetsuago zen.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7