Sinesmena ukatuko dutenak
4
1 Espirituak argi eta garbi dio, azken garai hauetan batzuek sinesmena ukatu eginen dutela, espiritu liluratzaileei eta deabruen irakaspenei jarraituz; 4,1 azken garai hauek 2 Tm 3,1; 2 P 3,3; 1 J 2,18; Ju 1,18. Ik. Mt 24,23-24; Eg 20,29-30. // batzuek sinesmena ukatu 6,10.21; 2 Tm 2,18; 3,8.
2 horiek, beren barrua gogorturik duten 4,2 beren barrua gogorturik duten: H.h., beren kontzientzian suz markatuak. Gaizkileak eta ihes egindako esklaboak horrela markatu ohi zituzten. maisu gezurti itxurazaleez baliatzen dira:
3 hauek ezkontzea debekatzen dute eta zenbait janari ezin dela jan irakasten, nahiz eta janariok egia ezagutu duten sinestedunek eskerrak emanez jateko Jainkoak sortuak izan. 4,3 zenbait janari ezin dela jan irakatsi Erm 14; Kol 2,16-23. Ik. Has 9,3. // janariak eskerrak emanez jateko Erm 14,6; 1 Ko 10,30-31.
4 Zeren Jainkoak sortutako guztia ona baita eta, eskerrak emanez hartuz gero, ez da ezer baztertzekorik,
5 Jainkoaren hitzak eta gure otoitzak sakratu bihurtzen baitu.
Jesu Kristoren zerbitzari zintzo
6 Senideei hau irakatsiz, Kristo Jesusen zerbitzari 4,6 zerbitzari: Ik. 3,8 oh. Hemen bere zentzu zabalean hartzen da. on izango zara, sinesmenaren hitzaz eta jarraitu duzun irakaspen ederraz hazia zarela erakutsiz. 4,6 irakaspen ederra 1,10+.
7 Bazter itzazu fedearen kontrako ipuin zentzugabeak, eta saia zaitez jainkozaletasunean. 4,7 ipuin zentzugabeak 1,4; 6,20; 2 Tm 2,16.23; 4,4; Tt 1,14. // jainkozaletasuna 4,8; 6,3.5-6.11; 2 Tm 3,5; Tt 1,1.
8 Gorputz-ariketek ezer gutxirako balio dute; jainkozaletasunak, berriz, guztirako balio du, oraingo eta geroko biziaren agintzaria baitu berekin. 4,8 Gorputz-ariketak 1 Ko 9,24-27. // jainkozaletasunak guztirako balio 6,6.
9 Hau sinesgarria eta erabat onartzekoa da. 4,9 Hau sinesgarria da 1 Tm 1,15+.
10 Horregatik saiatzen gara lanean eta borrokan, gizon-emakume guztien eta batik bat sinestedunen salbatzailea den Jainko biziarengan itxaropen dugulako. 4,10 gizon-emakume guztien 2,4+. // salbatzailea den Jainko 1,1+.
11 Aholkatu eta irakatsi gauza hauek.
12 Ez zaitzala inork gutxiets gaztea zarelako; izan zaitez, ordea, sinestedunentzat eredu hitzetan, jokaeran, maitasunean, sinesmenean eta biziera garbian. 4,12 Ik. 6,11+. // Ez zaitzala inork gutxiets Tt 2,15.
13 Ni joan bitartean, ardura zaitez Liburu Santuak irakurtzeaz 4,13 Liburu Santuak irakurtzea: Hau da, elkarren artean egiten zen irakurketa, judu-sinagogetan egin ohi zenaren antzera (ik. Lk 4,16-21; Eg 13,14-16). , irakasteaz eta adore emateaz.
14 Ez izan zabar zeure dohainari dagokionez: Jainkoak eman zizun, elkarteko profetek hala adierazirik, arduradunek eskuak ezarri 4,14 dohaina: Ministerio-dohaina, ordenazioz emana. // elkarteko profetak: Ik. 1,18 oh. // arduradunak: Ik. 3,1 oh. Jatorrizkoak presbiteroi dio. Hitz honek, episkopos hitzak bezala, ez du oraindik gero eliz erakundean hartuko duen esanahi zehatza (apaiz, alegia). Presbiteroi direlakoek elkartearen buruzagitza eta zuzendaritza-karguak zituzten, bai eta prediku- eta irakaspen-karguak ere (ik. 5,17). // eskuak ezarri: Ik. Eg 6,6 oh. Ministeriorako ordenazio-erritua da. zizkizutenean. 4,14 arduradunak 5,17+. // eskuak ezarri Eg 6,6+; 2 Tm 1,6. Ik. 1,18; 5,22.
15 Arduratu gauza hauetaz etsi gabe, guztiek zure aurrerapena argi ikus dezaten.
16 Egin kontu zeure buruari eta irakasten duzunari; eutsi tinko, hori eginez, bai zeure burua, bai entzuleak salbatuko baitituzu.
|