Pauloren jokaera tesalonikarren artean
2
1 Senideok, ongi dakizue gure egonaldia zuen artean ez zela alferrikakoa 2,1 Pauloren egonaldia ez alferrikakoa 1,5.9. gertatu.
2 Dakizuenez, sufrimenduak eta irainak 2,2 sufrimenduak eta irainak Eg 16,19-24. // ausardiaz adierazi berri ona Eg 17,1-5. jasan berriak ginen Filipon; hala ere, Jainkoak emaniko ausardiaz adierazi genizuen beraren berri ona zailtasun handien artean.
3 Gure predikua, izan ere, ez zen uste okerretan oinarritua, ezta asmo maltzurrez nahiz engainuz egina ere.
4 Bestela baizik, Jainkoak berri ona gure esku jartzeko gai ikusi gaituenez, horren arabera hitz egiten dugu, ez gizakiei atsegin emateko, gure bihotzak aztertzen dituen Jainkoari baizik. 2,4 berri ona Pauloren esku 1 Tm 1,11. // Jainkoari atsegin emateko, ez gizakiei Ga 1,10. // Jainkoa bihotzen aztertzaile Jr 11,20+.
5 Jainkoa dut lekuko, eta zuek ere badakizue, ez ginela behin ere lausenguaz baliatu 2,5 ez lausenguaz baliatu, ez diru-gosearen eraginez Eg 20,33; 2 Ko 4,2; 2 P 2,3. // Jauna lekuko 2,10. , ezta diru-gosearen eraginez jardun ere;
6 ez genuen giza onespena ere bilatu 2,6 ez giza onespenaren bila Jn 5,41.44. , ez zuengandik, ez besterengandik.
7 Kristoren apostolu garenez, geure aginpideaz balia gintezkeen 2,7 amak bezala tratatu Ga 4,19. , baina maitasun samurrez tratatu 2,7 maitasun xamurrez tratatu: Eskuizkribu hoberenek haurtxoak baikinen tratatu diote; baina hau ez dator ondo segidako konparazioarekin, ezta 11. tx.ekoarekin ere. nahi izan zaituztegu, bere haurrak maitekiro zaintzen dituen amak bezala.
8 Hain bihotzeko zintuztegunez, prest geunden, Jainkoaren berri ona ez ezik, baita geure bizia 2,8 bizia emateko prest Jn 15,13. ere zuei emateko. Hainbesteraino maite zintuztegun!
9 Senideok, gogoan izan gure neke eta ahaleginak: gau eta egun egin genuen lan zuetako inorentzat zama ez izateagatik, Jainkoaren berri ona hots egin genizuenean.
10 Zuek zarete testigu, eta Jainkoa ere bai, zein garbi, zuzen eta akats gabe jokatu genuen zuekin, sinestedunokin.
11 Eta ongi dakizue, aita bere seme-alabentzat bezala izan garela zuetako bakoitzarentzat, 2,11 aita seme-alabentzat bezala 1 Ko 4,15.
12 zuei aholku eta adore emanez eta Jainkoari dagokion eran 2,12 Jainkoari dagokion eran Ef 4,1; Flp 1,27; 2 Ts 1,5. // Jainkoaren erreinura eta aintzara deituak 1 P 5,10. bizitzeko eskatuz, honek bere erreinura eta aintzara deitzen zaituztenez gero.
Berri onagatik pertsegituak
13 Horregatik, etengabe ematen dizkiogu eskerrak Jainkoari; zeren, Jainkoaren mezua hots egin genizuenean, zuek onartu egin baitzenuten: ez zenuten hartu giza hitz huts bezala, Jainkoaren hitz bezala baizik. Hala da izan ere, eta lan ederra ari da egiten zuengan, sinesten duzuenongan. 2,13 etengabe eskerrak eman 1,2-3+. // Jainkoaren mezua hartu Ga 1,11-12.
14 Benetan, senideok, zuek ere, Judean bizi diren eta Jesu Kristorenak diren Jainkoaren eliz elkarteen jarraitzaile bilakatu zarete; izan ere, haiek juduen aldetik jasan zituzten sufrimendu berberak jasan dituzue zuek ere zeuen herritarrengandik. 2,14 Judeako eliz elkarteen jarraitzaile sufrimenduetan Eg 17,5.13.
15 Juduek 2,15 Juduek: Aurreko tx.etan tesalonikarrei hain maitekiro hitz egin ondoren, zorrotz baino zorrotzago erasotzen die orain juduei; horren arrazoia, noski, honetan dago: juduak, oro har, jentilei berri ona hots egitearen kontra azaldu zirela; horrela, eragozpen gertatu ziren Kristoren salbamen-egintzarako. Jesus Jauna eta profetak hil zituzten, eta orain gu pertsegitzen gaituzte. Ez zaizkio Jainkoari atsegin eta gizon-emakumeentzat etsai dira, 2,15 hil zituzten Jesus eta profetak Mk 10,34; Eg 2,23; 7,52.
16 galarazi egin nahi baitigute jentilei, salbatu ahal izateko, mezua predikatzea; horrela, beren bekatuen neurria 2,16 bekatuen neurria bete Has 15,16; Mt 23,32-33. betetzen ari dira etengabe; baina badatorkie gainera, eta behin betiko, Jainkoaren haserre-zigorra.
Tesalonikarrak Pauloren poz eta aintza
17 Senideok, guri dagokigunez, aldi batez zuengandik urruti aurkitu ginelarik –gorputzez, ez bihotzez–, eginahalak eta gehiago egin genituen zuek aurrez aurre ikustera joateko 2,17 aurrez aurre ikustera joateko 3,10. . Hain baitzen kartsua gure gogoa,
18 zuei ikustaldi bat egitea erabaki genuen –ni neu, Paulo, behin baino gehiagotan saiatu ere bai–; baina Satanasek galarazi egin zigun.
19 Izan ere, nor izango da gure itxaropena eta poza? Nor, zuek izan ezik, Jauna agertuko denean 2,19 Jauna agertuko denean 3,13; 4,16; 5,23; Mt 24,3; 25,31; 1 Ko 3,13; 15,23; Flp 1,6; 2 Ts 1,7.10. beronen aurrean harro aurkeztuko dugun garaipen-koroa?
20 Bai, zuek zaituztegu geure aintza eta poza. 2,20 Pauloren aintza eta poza Flp 2,16; 4,1; 2 Ts 1,4.
|