Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Korintoarrei 11

2 Korintoarrei :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13

Paulo eta sasiapostoluak
11
1 Zorakeriatxo batzuk barkatuko al dizkidazue! Horixe barkatzen dizkidazuela! 2 Izan ere, Jainkoak bere herriarengatik sentitzen duen jelosiaz nago ni zuengatik jeloskor. Senar bakarrari
11,2 Senar bakarrari: Korintoko elkartea Kristorekin ezkonduriko neska gaztearekin konparatzen du Paulok. Pauloren egitekoa, elkarte hori Kristo senarrarengana eramatea izan da. Pauloren etsaiek eginahalak egin zituzten hura bere egiazko senarrarengandik urruntzeko. Halakoen aurka egiten du borroka Paulok.
, Kristori, zauzkatet aginduta eta neskatxa garbi bezala aurkeztu nahi zaituztet berarengana.
11,2 Senar bakarrari Ef 5,26-27.
3 Baina beldur naiz, sugeak bere maltzurkeriaz Eva engainatu zuen bezala, zuen gogoak ere ez ote diren gaiztotuko, Kristorenganako jarrera zintzo eta garbitik
11,3 eta garbitik: Eskuizkribu askotan ez dira azaltzen hitz hauek.
aldenduz.
11,3 Eva engainatu Has 3,13.
4 Izan ere, etortzen zaizue norbait, guk predikatu genizuena ez bezalako Jesus predikatuz, edo hartu zenutena ez bezalako espiritua eskainiz, edo sinetsi zenutena ez bezalako berri ona hots eginez, eta zuek lasai-lasai onartzen duzue.
11,4 beste berri on bat hots eginez Ga 1,6-9.
5 Hala ere, uste dut ez naizela ezertan superapostolu horiek
11,5 superapostolu horiek: Ez da ezagutzen zeintzuk ziren zehazki Pauloren etsai horiek; eskuarki, juduzale guztiz nabarmenak zirela esan ohi da.
baino gutxiago. 6 Mintzatzen motela banaiz ere, ez jakintzan, beti eta era guztietara agertu dizuedan bezala.
11,6 Mintzatzen motela 1 Ko 1,17; 2,1.13. // baina ez jakintzan Ef 3,4.
7 Gaizki egin ote nuen zuek goratzeagatik neure burua beheratzean? Jainkoaren berri ona dohainik hots egin nizuelako diot.
11,7 berri ona dohainik hots egin Eg 18,3; 20,33-35; 1 Ko 4,12; 9,12-18.
8 Zuek zerbitzatu ahal izateko, beste eliz elkarteei kendu behar izan nien neuretzako behar nuena.
11,8 beste eliz elkarteei kendu Flp 4,15.
9 Eta zuen artean nengoela beharrean gertatu nintzenean, ez nintzen zuetako inorentzat zama izan, Mazedoniatik etorritako senideek eman baitzidaten behar nuena. Nire jokaera hauxe izan zen eta hauxe izango ere: ezertan nekagarri ez izatea zuentzat.
11,9 ez bizi inoren bizkar 12,13. // mazedoniarrak eskuzabal 8,2+.
10 Kristo niregan bizi dela bezain egia da harrotzeko bide hori inork ere ez didala kenduko Akaia osoan.
11,10 Pauloren harrotzeko bidea Erm 2,17+.
11 Zergatik jokatu dut horrela? Maite ez zaituztedalako ote? Ongi daki Jainkoak zenbat!
12 Horrela egin dut eta egingo ere, ni adina badirela-eta harro dauden horiek aitzakiarik izan ez dezaten. 13 Horrelako horiek sasiapostolu dira, gezurrezko langile, Kristoren apostolu-itxura baino ez dutenak.
11,13 gezurrezko langileak Flp 3,2.
14 Eta ez da harritzekoa: Satanasek berak argizko aingeru-itxurak hartzen baditu,
11,14 Satanas argizko aingeru-itxuraz 2,11.
15 ez da handia izango haren zerbitzariek ere salbamenaren zerbitzari-itxurak hartzea. Baina horien azkena egintzen araberakoa izango da.
Paulok jasandako nekeak
16 Berriro diotsuet ez nazazuela zorotzat har. Edo bestela, uztazue niri ere zoro bezala zertxobait harrotzen.
11,16 uztazue harrotzen 10,8; 12,6; Flp 3,4.
17 Ez dut Jaunak argiturik hitz egiten, zoro batek hitz egingo zukeen bezala baizik, zertaz harrotu badudala jakinik. 18 Asko dira giza arrazoi hutsez harrotzen direnak; zergatik ez ni?
19 Izan ere, zuek, hain zentzudun izanik, gogoz jasaten dituzue zoroak. 20 Denak jasaten dituzue: morroi bihurtzen zaituztetenak, irensten zaituztetenak, lapurreta egiten dizuetenak, beren harrokerian gutxiesten zaituztetenak, masailekoka zarabiltzatenak. 21 Argi dago bigunegi izan naizela! Hori lotsa nirea!
Besteak ausartzen direnera –badakit zoro bezala ari naizela– ni ere ausartuko naiz. 22 Hebrearrak direla? Bai ni ere. Israeldarrak direla? Bai ni ere. Abrahamen jatorrikoak direla? Bai ni ere.
11,22 Pauloren izen ohoragarriak Eg 21,39; 22,3; 23,6; 26,5; Erm 11,1; Flp 3,3-7.
23 Kristoren zerbitzariak direla? Ni gehiago, nahiz zorakeria izan hori esatea. Haiek baino neke gehiago jasan dut, kartzela gehiago, zigorradak zer esanik ez; hilzorian ere egona naiz hamaika aldiz.
11,23-27 Pauloren eroapena 4,8-12+.
11,23 Kristoren zerbitzari 1 Ko 15,10.
24 Juduen eskuetatik bost aldiz hogeita hemeretzi
11,24 hogeita hemeretzi: Ik. Dt 25,3 oh.
zigorrada hartua naiz; 25 hiru aldiz makilatua, behin harrikatua, hiru aldiz hondoratu zen ninderaman itsasontzia eta gau-egun osoa eman nuen itsasoan galdurik.
11,25 Paulo makilatua Eg 16,22. // harrikatua Eg 14,19.
26 Zenbat ibilaldi oinez eta zenbat arrisku! Arriskuak ibaietan, arriskuak bide-lapurren aldetik, arriskuak neure herrikoen aldetik, arriskuak jentilen aldetik, arriskuak hirietan, arriskuak basamortuan, arriskuak itsasoan, arriskuak gezurrezko senideen artean.
11,26 arriskuak herrikoen aldetik Eg 9,23; 13,50; 20,3. // jentilen aldetik Eg 14,5.
27 Zenbat neke eta lan! Gau asko lorik egin gabe; gose eta egarri; maiz ezer jan gabe, hotzak eta jantzirik gabe. 28 Eta horien guztien gainetik, eguneroko nire buru-haustea: eliz elkarte guztien ardura. 29 Nor gaixotzen da, ni gaixotu gabe? Nor erortzen, ni erremindu gabe?
11,29 Paulo gaixotu 1 Ko 9,22.
30 Harrotu behar badut, neure ahuleziaz harrotuko naiz.
11,30 ahuleziaz harrotu 12,9+; 13,4.9. Ik. 4,7+.
31 Eta ongi daki Jainkoak, Jesus gure Jaunaren Aitak –bedeinkatua bera beti!–, ez diodala gezurrik. 32 Damaskon nengoela, Aretas erregearen
11,32 Aretas erregea: K.o. 9tik 39ra g.g.b. Nabateako errege izan zen; Nabatea Itsaso Hilaren hego-ekialdean hedatzen zen.
gobernariak zaintzaileak ezarri zituen hirian ni harrapatzeko;
11,32-33 Damaskotik ihes egin Eg 9,24-25.
33 baina saski batean leihotik eraitsi ninduten harresian behera, eta horrela egin nuen ihes haren eskuetatik.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7