Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Korintoarrei 12

2 Korintoarrei :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13

Pauloren ikuskari eta agerpenak
12
1 Harrotu behar badut –ezertarako ez bada ere–, Jaunarengandiko ikuskari eta agerpenetara joko dut.
12,1 ikuskari eta agerpenak 12,7; Eg 16,9; 22,18; 23,11; 27,23-26; 1 Ko 9,1; 15,8.
2 Ezagutzen dut nik kristau bat, orain hamalau urte hirugarren zeruraino
12,2 kristau bat: Paulo bera da. // orain hamalau urte: 42/43 urtean segur aski, Tarson edo Antiokian, misio-ibilaldiei hasiera eman aurretik. // hirugarren zeruraino: Zenbait zerutan zehar igarotzea esperientzia mistikoa adierazteko hizkera arrunta zen. Iritzi ezberdinak zeuden zeru horien kopuruari buruz. Paradisua, askotan, hirugarren zeruan kokatua zegoen.
eraman zutena –gorputzarekin ala gorputzik gabe ote zen ez dakit, Jainkoak daki–. 3-4 Eta badakit gizon hori paradisura eraman zutela –gorputzarekin ala gorputzik gabe ez dakit, Jainkoak daki–, eta han, gizakiak ezin esan ditzakeen hitzak entzun zituela. 5 Halako gizonaz harrotuko naiz ni; neure buruaz, ordea, ez, neure ahuleziaz ez bada.
12,5 Pauloren harrotzeko bidea Erm 2,17+.
6 Harrotuko banintz, hala ere, ez litzateke burugabekeria izango, egia hutsa esango nuke eta; baina bego horretan, inork niregan ikusten edo entzuten duenak adierazten duena baino handiagotzat har ez nazan,
12,6 harrotzeko bidea eta burugabekeria 10,8; 11,16.
7 aparteko goi-agerpenak izan ditudala eta.
Horiek direla-eta neure burua den baino handiagotzat jo ez dezadan, oinaze bat emana izan zait, haragian sartutako eztena bailitzan
12,7 aparteko… ditudala eta: Zenbaitek jarraikoarekin lotzen du esaldi hau, testuaren puntuaketa ez baita argia. // oinaze bat… bailitzan: H.h., ezten bat eman zait haragian: Hipotesi asko egin da gaitz edo oinaze honen inguruan. Sinesgarriena gaitz kronikoren bat zela esaten duena da (ik. Ga 4,13-15). Bibliaren pentsaera arruntaren arabera, gaitz ororen eragilea deabrua da.
, harro ez nadin jo eta jo ari zaidan Satanasen ordezkaria. 8 Hiru aldiz eskatu diot Jaunari, ken dezala hori niregandik, 9 baina berak esan dit: «Nahikoa duzu nire laguntza, nire indarra ahulezian
12,9 ahulezia: Jatorrizko testuan kontzeptu-jokoa dago, hitzak ahulezia eta eritasuna adierazten baititu era berean.
agertzen baita bete-betean». Gustura harrotuko naiz, beraz, neure ahuleziaz, Kristoren indarra niregan ager dadin.
12,9 ahulezian indarra Flp 4,13.
10 Horregatik, pozik nabil Kristorengatik jasaten ditudan ahulezia, laido, beharrizan, erasoaldi eta estualdietan. Ahul naizenean, orduan bainaiz indartsu.
Korintoarrak direla-eta Paulo kezkatan
11 Zoro bezala mintzatu naiz, baina zeuek behartu nauzue; izan ere, zeuek atera behar zenuten nire alde, zeren, ezer ez naizen arren, ez bainaiz ezertan superapostolu horiek baino gutxiago.
12,11 superapostoluak baino gehiago 11,5.
12 Apostolu naizela adierazten duten seinaleak, zuen artean eroapen handiz burutu nuen lanean agertu ziren argi: mirariak eta egintza ahaltsu eta harrigarriak.
12,12 mirariak eta egintza ahaltsuak Erm 15,19.
13 Zertan izan zarete beste eliz elkarteak baino gutxiago, nik zuen kontura bizi nahi ez izatean baizik? Barka, mesedez, bidegabekeria hau!
12,13 ez da bizi izan korintoarren kontura 11,9.
14 Prest nago hirugarren aldiz zuengana joateko, eta oraingo honetan ere ez natzaizue nekagarri izango. Ez nabil zuen ondasunen bila, zeuen bila baizik. Izan ere, ez dute seme-alabek aurreratzen gurasoentzat, gurasoek seme-alabentzat baizik.
12,14 hirugarren aldiz Korintora 13,1.
15 Nik ere oso gustura emango dut dudan eta naizen guztia zuengatik. Badirudi, hala ere, zenbat eta gehiago nik zuek maite izan, hainbat eta gutxiago maite nauzuela zuek ni.
12,15 Paulok den guztia eman Flp 2,17.
16 Norbaitek esan dezake egia dela ez natzaizuela nekagarri gertatu, baina, begi argikoa naizenez, engainuz harrapatu zaituztedala. 17 Hara zenbat lagun bidali izan dizuedan: horietako zeinez baliatu naiz zuek ustiatzeko? 18 Titori eskatu nion joateko, eta berarekin beste anaia hura
12,18 beste anaia hura: Ik. 2 Ko 8,18.22 oh.
bidali nuen. Titok ustiatu ote zaituzte? Ez al dugu biok espiritu berarekin jokatu? Ez al gara bide beretik ibili?
19 Honezkero, neure burua zuen aurrean zuritzen ari naizela uste izango duzue. Baina ez! Kristau bezala eta Jainkoaren aurrean mintzo natzaizue, eta guztia, maiteok, zuei fedean hazten laguntzeko da. 20 Izan ere, beldur naiz, zuengana joango naizenean, ez ote zaituztedan nik nahi ez bezala aurkituko eta ez ote nauzuen zuek ere nahi ez zenuketen bezala aurkituko. Beldur naiz ez ote diren zuen artean eztabaidak, bekaizkeriak, haserreak, norgehiagokeriak, gaizki-esateak, esamesak, handikeriak eta nahaspilak izango.
12,20-21 Pauloren beldurra 2,1-4; 10,11; 13,2.
21 Beldur naiz, hurrena zuengana joatean, neure Jainkoak ez ote nauen berriro ere atsekabetuko zuen aurrean, eta bekatu egin duten askorengatik ez ote dudan negar egin behar izango, beren jokabide lizun eta biziotsua aldatu ez dutelako.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7