Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Korintoarrei 2

2 Korintoarrei :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13

2
1 Baina berriro nahigaberik ez nizuela eman behar eta, zuengana ez joatea erabaki dut.
2,1 Korintora ez joateko erabakia 12,21; 1 Ko 4,21.
2 Izan ere, nik nahigabea ematen badizuet, nork poz nazake ni zeuek izan ezik, neuk nahigabetu zaituztedanok izan ezik? 3 Hau zen, hain zuzen, nire gutunaren
2,3 nire gutuna: Ezagutzen ez den gutunen bat iradokitzen du Paulok, negarrez idatzi zuena (4. tx.); ik. 7,8.12 ere.
helburua: zuengana joatean, ez nazatela nahigabetu poztu behar ninduketenek; zeren ziur bainago, zuei guztioi dagokizuenez, nire poza zeuen poz egiten duzuela. 4 Nire atsekabea eta barruko kezka hain handiak zirenez, negarrez idatzi nizuen; baina ez zuek nahigabetzeko asmoz, nolako maitasun neurrigabea dizuedan adierazteko baizik.
2,4 negarrez idatzitako gutuna Eg 20,31.
Iraindu zuenarentzat barkamena
5 Norbaitek nahigabetu banau, ez nau ni nahigabetu
2,5 nahigabetu: Segur aski, Paulori eginiko irain batez ari da, edota beraren laguntzaileren bati, 1 Ko 5,1 tx.ean agertzen denak ez beste norbaitek egina (ik. 7,12).
, baizik eta neurri batean –gehiegi ez esatearren– zuek guztiok nahigabetu zaituzte. 6 Horrelako horrek badu nahikoa zuetako gehienek ezarri dioten zigorraz; 7 orain, ordea, barkatu eta adorea eman behar diozue, gehiegizko nahigabeak lur joa utz ez dezan. 8 Arren, beraz, ager iezaiozue berriro ere zeuen maitasuna. 9 Hain zuzen, honetarako ere idatzi nizuen: zuek probatzeko, gauza guztietan esaneko zareten ala ez jakiteko, alegia.
2,9 gauza guztietan esaneko 7,15; 10,6.
10 Eta zuek barkatzen diozuenari, nik ere barkatzen diot; izan ere, nik barkatzen badut –barkatzekorik ezer baldin badut–, zuengatik barkatzen dut Kristoren aurrean. 11 Ezagunak ditugu Satanasen azpikeriak, eta ez dugu nahi arazo honetan hura irabazian ateratzerik.
2,11 Satanasen azpikeriak Lk 22,31.
Troadetik Mazedoniara
12 Troadera Kristoren berri ona hots egitera iritsi nintzenean, Jaunarentzat lan egiteko aukera ederra aurkitu nuen;
2,12 aukera ederra 1 Ko 16,9+.
13 baina Tito
2,13 Tito: Paulok laguntzaile bipila izan zuen Tito bere lan apostolikoetan. Bere lagun eraman zuen Jerusalemgo biltzarrera (ik. Ga 2,1-3); eta guztiz bikain bete zituen Paulok leporatutako hainbat egiteko, hala nola Korinton antolatu beharreko diru-bilketa.
, nire anaia, han ez zegoelako, oso kezkaturik sentitu nintzen eta, hangoei agur eginik, Mazedoniara jo nuen.
2,13 Tito 7,6-15; 8,6.16; 12,18; Ga 2,1-3; 2 Tm 4,10; Tt 1,4. // Paulo Mazedoniara Eg 20,1.
Esker ona
14 Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari, Kristoren bidez lortu duen garaipenaren
2,14 lortu duen garaipena: Tx. hauetan, erromatar gudarosteek Erromara garaile bihurtzean egin ohi zituzten agerraldi handietatik hartzen ditu bere irudiak Paulok. Menpeko gudalburuak gudalburu nagusiaren atzetik joan ohi ziren zaldiz; haren aurrean ugari isuri ohi ziren lurringaiak; azkenik, gorteiu garaitsuaren aurrean zihoazen presoak lepo egin ohi ziren.
partaide egiten gaituelako beti, eta, gure bitartez, Kristoren ezagutza usain gozoa bezala leku guztietan zabaltzen duelako. 15 Izan ere, Kristok Jainkoari eskaintzen dion intsentsuaren usaina bezala gara bai salbatzen direnentzat, bai galtzen direnentzat:
2,15 salbatzen nahiz galtzen direnentzat 1 Ko 1,18.
16 galtzen direnentzat, heriotza ematen duen heriotza-usaina; salbatzen direnentzat, berriz, bizitza ematen duen bizi-usaina.
Paulo itun berriaren zerbitzari
Eta nor da gai eginkizun horretarako?
2,16 eginkizun horretarako nor da gai? 3,5-6.
17 Gu ez gabiltza salerosketan Jainkoaren mezuarekin, beste asko bezala; zintzotasunez mintzo gara, Jainkoaren izenean, beronen aurrean eta Kristok eraginda ari garela jakinik.
2,17 salerosketan Jainkoaren mezuarekin 4,2.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7