Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Korintoarrei 3

2 Korintoarrei :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13

3
1 Berriro hasi ote naiz neure burua gomendatzen? Zuentzako edo zuengandiko gomendio-gutunen beharra ote dut, beste zenbaitek bezala?
3,1 bere burua gomendatzen 5,12; 10,12. // gomendio-gutuna Eg 18,27; Erm 16,1.
2 Zeuek zarete nire gomendio-gutuna, neure bihotzean idatzia daramadana eta jende guztiak ezagutu eta irakurri duena. 3 Garbi dago, izan ere, zuek Kristoren gutuna zaretela, neuk idatzia, eta ez tintaz, Jainko biziaren Espirituaz baizik; ez harlauzatan, haragi-losatan
3,3 ez harlauzatan: Jainkoak Moisesen bidez herriarentzat emaniko legea idatzia zuteneko harlauzak aipatzen dira (ik. Ir 24,12; 31,18). // haragi-losak: Ik. Ez 36,26.
baizik, bihotzean alegia.
3,3 ez harlauzatan idatzia Ir 24,12; 31,18; 34,1; Dt 9,10-11. // haragi-losatan idatzia Jr 31,33; Ez 11,19; 36,26; Es 3,3; 7,3.
4 Horixe da Kristori esker Jainkoaren aurrean dudan konfiantza. 5 Ez ni neurez zerbaitetarako gai naizela uste dudalako; gaitasuna Jainkoarengandik datorkit,
3,5 ez naiz neurez zerbaitetarako gai 2,16; Jn 15,5.
6 berak egin bainau gai itun berriaren zerbitzari izateko. Itun hori ez da legearen letra soilean
3,6 letra soilean: Ik. Erm 2,29 oh.
oinarritzen, Espirituaren indarrean baizik, legearen letrak hil egiten baitu; Espirituak, berriz, bizia ematen.
3,6 itun berria Jr 31,31; 32,40; 1 Ko 11,25; Heb 8,8-13. // Espirituak bizia eman Jn 6,63; Erm 7,6.
7 Heriotzara zeraman legearen zerbitzua, harlauzatan letraz idatziarena alegia, ospez beterik agertu zen, eta israeldarrek ezin zioten Moisesi aurpegira begiratu, zerion distiragatik –distira hura iragankorra zen arren–.
3,7 Moisesen aurpegiaren distira Ir 34,29-30.
8 Ba, zenbatez ospetsuago ez ote da izanen Espirituagan oinarrituriko itunaren zerbitzua! 9 Gaitzespenerako izan zenaren zerbitzua ospez betea agertu bazen, zenbatez ospetsuago ez ote da izango salbamenerako denaren zerbitzua!
3,9 Gaitzespenerako zerbitzua Dt 27,26. // salbamenerako zerbitzua Erm 1,17; 3,21.
10 Hain zuzen, lehen ospez betea zenak galdu egin du orain ospe hori, oraingoaren ospe ezin handiagoaren aldean. 11 Beraz, iragankor zena ospez betea bazegoen, iraunkor denak askoz ospe handiagoa izanen du.
12 Horregatik, honelako itxaropena dugularik, askatasun osoz jokatzen dugu; 13 eta ez Moisesek bezala, hark zapi batez
3,13 zapi bat: Irteera liburuaren arabera, zapiak Moisesen aurpegiari zerion jainkozko distira estaltzen zien israeldarrei. Pauloren interpretazioa ezberdina da, honen arabera zapia israeldarrak distira hura galkorra zela konturatu ez zitezen baitzen.
estaltzen baitzuen aurpegia, israeldarrek distira iragankor hura desagertu egiten zela ikus ez zezaten.
3,13 estalkia Moisesen aurpegian Ir 34,33-35.
14 Baina ilundu egin zitzaien adimena israeldarrei, eta gaur bertan ere, itun zaharreko idaztiak irakurtzen dituztenean, hor irauten du haientzat estalki horrek, Kristok bakarrik ken baitezake.
3,14 adimena ilundu Eg 28,27; Erm 11,25.
15 Bai, gaurdaino, Moisesen liburuak
3,15 Moisesen liburuak: Juduek Moisesenak bezala hartzen zituzten Bibliako lehen bost liburuak, Legea edo Pentateukoa deituak.
irakurtzen dituztenean, zapi hark adimena estaltzen die israeldarrei. 16 Norbait Jaunarengana itzultzen denean bakarrik kentzen zaio estalkia.
3,16 Jaunarengana itzultzean Ir 34,34; Erm 11,23-26.
17 Jaun hori, berriz, Espiritua da
3,17 Jaun hori Espiritua da: Testua zaila da eta interpretazio asko izan ditu. Testuinguruaren arabera, Kristo da, alde batetik, I.Z.aren benetako zentzuaren giltza; bestetik, legearen letra (Moises) eta espiritua (Jauna) elkarren kontra jartzen dira. Espiritua askatasuna da, eta Espiritua dutenak ez daude legearen morrontzapean.
, eta Jaunaren Espiritua non, askatasuna han.
3,17 Jauna eta askatasuna Jn 8,32.36; Erm 8,2; Ga 2,4; 5,1.13; 1 P 2,16.
18 Gu guztiok, aurpegia agerian dugula, Jaunaren aintza islatzen dugu, eta haren irudira ari gara eraberritzen, gero eta distiratsuago bihurtuz, Jaunaren Espirituaren eraginez.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7