5
1 Jakin badakigu, mundu honetan bizileku dugun oihal-etxola 5,1 oihal-etxola: Ik. 2 P 1,13 oh. Kristauaren lurreko eta zeruko bizitza adierazteko, bi metafora darabiltza Paulok: etxebizitzarena eta jantziarena. Azalpenean, bi irudiak elkarrekin nahastu egiten dira. hau hondatzen bazaigu ere, Jainkoak prestaturiko bizilekua dugula zeruan betiko, giza eskuz egin gabea. 5,1 mundu honetako oihal-etxola Jb 4,19; Jkd 9,15; 2 P 1,13.
2 Horregatik, hain zuzen, hasperenka gaude, oraingoaren gainetik zeruko geure bizileku hura janzteko irrikaz, 5,2 hasperenka Erm 8,23.
3 orduan lurreko geure gorputzaz jantzirik bagaude behintzat, eta ez biluzgorri 5,3 biluzgorri: Badirudi hau nahiko lukeela Paulok: mundu honetako gorputzetik (bizitzatik) piztuerako bizitzara (zeruko bizilekura) zuzenean igarotzea. .
4 Bai, oihal-etxola honetan bizi garenok, hasperenka gaude larri, ez baitugu oraingo jantzi hau galdu nahi, baizik eta honen gainetik beste jantzia hartu nahi dugu, hilkor dena biziak beregana dezan. 5,4 biziak hilkor dena bereganatu 1 Ko 15,53-54.
5 Horretarako egin gaitu Jainkoak, eta horren garantiatzat Espiritua eman digu. 5,5 Jainkoak emandako Espiritua Erm 5,5+.
6 Beraz, uste onez beteak gaude beti, nahiz eta jakin, gorputz hau geure egoitza dugun bitartean, Jaunarengandik erbesteratuak gaudela. 5,6 Jaunarengandik erbesteratuak Heb 11,13-16.
7 Sinesmenaren argiak gidatzen gaitu, eta ez ikusten dugunak. 5,7 Sinesmenak gidatuak 1 Ko 13,12.
8 Uste onez gaude, bai, baina nahiago genuke gorputz honetatik erbesteratuak izan Jaunarekin bizitzera joateko. 5,8 Jaunarekin bizi Flp 1,21-23.
9 Nolanahi ere, gorputzean nahiz gorputzetik kanpo, Jaunari atsegingarri izaten ahalegintzen gara,
10 guztiok Kristoren auzitegian agertu behar baitugu, nork bere ordaina jasotzeko, saria nahiz zigorra, gorputzean bizi garelarik egindakoaren arabera. 5,10 guztiok Kristoren auzitegian Koh 12,14; Eg 17,31; Erm 2,16; 14,10.
Kristo Jesusengan sorkari berri
11 Jakinik, beraz, Jaunari zer begirune zor zaion, gizon-emakumeak konbentzitzen ahalegintzen gara. Ondo baino hobeto daki nor garen Jainkoak, eta zuek ere zeuen baitan badakizuelakoan nago.
12 Ez gabiltza berriro geure burua zuen aurrean gomendatzen; guregatik harrotzeko aukera eman nahi dizuegu. Horrela jakingo duzue zer erantzun, egiaz barruan dutenaz ez, baina kanpoko itxuraz harrotzen direnei. 5,12 geure burua gomendatzen 3,1. // harrotzeko aukera 1,14.
13 Burua galdurik bezala agertu bagara, Jainkoarengatik izan da, eta orain geure senean agertzen bagara, zuengatik da.
14 Izan ere, Kristoren maitasunak bultzatzen gaitu, jakinik bat denengatik hil dela eta, ondorioz, denak hil direla 5,14 denak hil direla: Jainkoaren egintza salbatzaileak batasuna egiten du Kristoren eta kristauen artean. Batasun honek hauxe dakar: Kristo bizitzara pizteko hil bazen, kristaua ere Kristorekin hiltzen da beronekin bizitza berera pizteko. .
15 Kristo denengatik hil da, bizi direnak ez daitezen berentzat bizi, beraiengatik hil eta piztu den harentzat baizik. 5,15 Kristo denengatik hil Erm 5,6-8+; 1 Tm 2,6. // Kristorentzat bizi Erm 14,7-8.
16 Beraz, hemendik aurrera ez dugu inor giza ikuspegi hutsez 5,16 giza ikuspegi hutsez: H.h., haragiaren arabera; ik. Erm 7,18 oh. Jesusi dagokionez, honen ezagutza historikoa adieraziko luke Paulok giza ikuspegiz hitzekin, edota Paulok Jesus etsaitzat hartzen zuen garaikoa. balioztatuko; eta inoiz Kristo giza ikuspegiz balioztatu badugu, orain ez dugu hala egiten.
17 Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da. 5,17 sorkari berria Ga 6,15; Ef 2,15; 4,24. // zaharrarenak egin du Is 43,18; Ap 21,4.
Jainkoarekin adiskidetzeko zerbitzua
18 Hau guztia Jainkoarengandik dator, Kristoren bitartez berekin adiskidetu baikaitu eta adiskidetzeko zerbitzua gure esku utzi du. 5,18-19 mundua Jainkoarekin adiskidetua Erm 5,10+.
19 Bai, Jainkoa da Kristoren bitartez mundua berekin adiskidetu duena, gizon-emakumeei bekatuen kontuak eskatu gabe, eta adiskidetzearen mezu hau gure esku utzi duena.
20 Kristoren mandatari gara, beraz, eta Jainkoak berak gure bitartez erregutuko balizue bezala da. Kristoren izenean eskatzen dizuegu: egitzazue bakeak Jainkoarekin. 5,20 Kristoren mandatari Is 52,7; Ef 6,20.
21 Bekatuarekin zerikusirik ez zuen hura, guregatik bekatuarekin bat egin zuen Jainkoak, guk haren bitartez Jainkoarengandik salbamena irits dezagun. 5,21 Kristo bekaturik gabea Jn 8,46; Heb 4,15; 1 P 2,22. // bekatuarekin bat egin Ga 3,13. // salbamena iritsi 1 Ko 1,30; Flp 3,9.
|