Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Korintoarrei 6

2 Korintoarrei :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13

6
1 Jainkoak bere ekintzan lankide gaituenez gero, eskatzen dizuegu ez dezazuela alferrik har haren onginahia. 2 Izan ere, Jainkoak dio:

Onginahi-garaian entzun dizut,
salbamen-egunean lagundu.

Begira, bada, oraintxe da onginahi-garaia, oraintxe salbamen-eguna.
6,2 Onginahi-garaian… Is 49,8. // oraintxe onginahi-garaia Lk 4,19-21; Ef 2,12-18.
Pauloren eroapen handia
3 Ez diogu inori okerrerako biderik eman, gure zerbitzua toki txarrean geldi ez dadin; 4 baizik eta gauza guztietan Jainkoaren zerbitzari garela agertzen dugu, jasaten dugun guztian eroapen handia erakutsiz: atsekabe, beharrizan eta estuasunetan,
6,4-5 apostoluaren eroapena 4,8-12+.
5 zigor, kartzela, nahaspila eta lan neketsuetan, lo faltan eta janari-gabezian. 6 Biziera garbiz jokatzen dugu, jakinduriaz, pazientziaz eta bihotz onez, Espiritu Santuaren dohainez eta benetako maitasunez, 7 egiaren mezua hots eginez eta Jainkoaren indarra erakutsiz. Nahiz erasorako nahiz defentsarako, ez dugu Jainkoaren salbamen-indarra beste armarik
6,7 Nahiz erasorako… armarik: H.h., Eskuineko eta ezkerreko justiziaren armen bitartez. Justizia hitza Jainkoaren salbamen-indar itzultzen dugu (ik. Erm 3,25-26 oh.); esamoldea bestela ere uler daiteke: salbamenera garamatzaten armak nahiz zintzotasunaren armak. Eskuinekoak (ezpata) erasorako armak dira, ezkerrekoak (babeskia) defentsarako armak.
,
6,7 Jainkoaren mezua eta indarra 1 Ko 2,4. // kristauen armak 10,4; Is 59,17; Jkd 5,18; Erm 13,12; Ef 6,13-17.
8 ohoratzen gaituztela nahiz iraintzen, gutaz ongi hitz egiten dutela nahiz gaizki. Gezurtitzat jotzen gaituzte, egia esaten dugun arren; 9 ezezaguntzat, ongi ezagunak garen arren; hilzorian gaude, baina oraindik bizirik; zigortuak, baina ez hilak;
6,9 hilzorian, baina bizirik 4,10-11. // zigortuak, baina hilak ez Sal 118,18.
10 tristetzat jotzen gaituzte, baina beti pozik gaude; behartsutzat, baina beste asko aberasten dugu; ezertxo ere ez bagenu bezala, guztiaren jabe garelarik.
6,10 beti pozik 7,4; Flp 2,17; Kol 1,24.
11 Korintoarrok, xalotasun osoz mintzatu natzaizue, zabal-zabalik ireki dizuet neure bihotza. 12 Nire barruan harrera zabala duzue; zuek, ordea, itxirik duzue bihotza niretzat. 13 Erantzun iezadazue zuenganako nire jokabideari dagokionez. Seme-alabei bezala mintzo natzaizue; zabaldu zuek ere zeuen bihotzak.
6,13 Seme-alabei bezala mintzo 1 Ko 4,14.
Kristauak Jainko biziaren etxe
14 Ez nahas
6,14 Ez nahasi sinesgabeekin Ef 5,6-7.11.
sinesgabeekin: ba al dute zerikusirik elkarrekin zuzenbideak eta gaiztakeriak? Elkar ote daitezke argia eta iluna?
6,14 6,14 –7,1 pasarteak Pauloren azalpenaren haria eten egiten du eta ez dator egoki testuinguruan. Ezarpena parentesi moduan sartua dago hemen, eta zenbaiten ustez ez dagokio gutunari.
15 Etor ote daitezke bat Kristo eta deabrua, edota harremanik izan ote daiteke fededunaren eta fedegabearen artean? 16 Zein kidetasun izan dezake Jainkoaren tenpluak sasijainkoekin? Zeren gu Jainko biziaren tenplu baikara
6,16 gu… baikara: Eskuizkribu askok zuek… baitzarete diote.
, Jainkoak berak esan bezala:

Haiekin biziko naiz
eta haiekin ibiliko,
haien Jainko izango naiz
eta haiek nire herri.
6,16 Jainkoaren tenplua 1 Ko 3,16; 6,19. // Haiekin… Lb 26,12; Jr 32,28; Ez 37,27.
17 Horregatik, hau dio Jaunak:
Irten haien artetik, urrundu,
ez ukitu ezer kutsaturik,
eta neuk hartuko zaituztet.
6,17 Irten… Is 52,11; Ez 20,34.41; Ap 18,4.
18 Aita izango naiz zuentzat,
eta zuek seme-alaba niretzat.
Hau dio Jaun ahalguztidunak.
6,18 Aita… 2 Sm 7,8.14; Is 43,6; Jr 31,9.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7