Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Pedro 2

2 Pedro :Sarrera 1 2 3

Sasimaisuak sortuko
2
1 Israel herrian sasiprofetak izan ziren bezala, zuen artean ere izango dira sasimaisuak, doktrina kaltegarriak zabaltzen saiatuko direnak. Salbatu zituen Jauna ukatu egingo dute, eta berehala ekarriko dute beren gainera hondamena.
2,1 zuen artean sasimaisuak izango Dt 13,2-6; Mt 24,11.24. // Jauna ukatu Ju 1,4.
2 Jende askok jarraituko die beren jokabide biziotsuan, eta, horiek direla eta, gaitzetsia izango da kristau-bidea
2,2 kristau-bidea: H.h., egiaren/egiazko bidea, hau da, kristau-fedea; ik. Eg 9,2 oh.
.
2,2 kristau-bidea Eg 9,2+.
3 Diru-goseak eraginda, irabazia lortu nahiko dute hitz maltzurrez, baina aspaldidanik dago erabakita haien kontrako epaia, eta zain dute hondamena.
2,3 hitz maltzurrak Erm 16,18.
Sasimaisuen zigorra: iraganeko adibideak
4 Jainkoak ez zien barkatu bekatu egin zuten aingeruei, eta, infernuko
2,4 infernu: Jatorrizkoak tartaro dio. Tartaro, greziar mitologiaren arabera, jainko errebeldeen zigor-lekuaren izenetariko bat zen.
barrunbe ilunetara jaurtiz, han utzi zituen auzirako gordeta.
2,4 bekatu egin zuten aingeruak Has 6,1-4; Ju 1,6.
5 Antzinako munduari ere ez zion barkatu, baizik eta uholdea bidali eta jende gaizto hura suntsitu egin zuen, nahiz eta Noe –bere bizitzan zintzotasuna erakutsi zuena– hondamenditik libratu beste zazpi lagunekin.
2,5 Noe libratu Has 6,8. // beste zazpi lagunekin Has 8,18; Mt 24,37-39; 1 P 3,20.
6 Sodoma eta Gomorra hiriak ere kondenatu egin zituen eta erraustu, gerora izango ziren gaiztoen eskarmenturako.
2,6 Sodoma eta Gomorra Has 19; Mt 10,15+; Ju 1,7.
7 Baina Lot zintzoa onik atera zuen, jende gaizto haren biziera biziotsuak saminez betetzen zuelako.
2,7-8 Lot onik atera Has 19,1-6.
8 Gizon zintzo hau gaizkile haien artean bizi zen, eta egunero ikusi eta entzun behar izan zituen itsuskeriek atsekabez betetzen zioten bere bihotz zintzoa. 9 Izan ere, badaki Jaunak gizon zintzoak probalditik ateratzen eta gaiztoak auzi-egunean zigortzeko gordetzen,
2,9 zintzoak probalditik atera 1 Ko 10,13. // gaiztoak zigortzeko gorde 2 Ts 1,5-10; Ju 1,6.
10 batez ere, haragizko grina zikinen atzetik dabiltzanak eta Jaunaren agintea gutxiesten dutenak.
Sasimaisuok harroputz eta ausart dira: inolako beldurrik gabe, maldizioak botatzen dituzte zerutar izakien
2,10 zerutar izakien: H.h., aintzen: Hemen, segur aski, aingeru-maila batez ari da, baina ezin esan da onak ala gaiztoak diren. Jaunaren lekua hartzea da sasimaisuen okerra, Jaunak bakarrik baitu izaki horien gain agintea.
kontra;
2,10 Jaunaren agintea gutxietsi Ju 1,7-8.
11 aingeruak berak, ostera, indarrez eta ahalmenez handiagoak izan arren, ez dira ausartzen Jaunaren aurrean haien kontra irainik esaten.
2,11 aingeruak ez dira ausartzen Ju 1,9.
12 Gizon horiek, harrapatu eta sarraskitzeko sortuak diren adimengabeko animaliak bezalakoak dira: ezagutzen ez dutena madarikatzeagatik, animaliak bezala galduko dira,
2,12 animaliak bezalakoak Sal 49,13-15; Ju 1,10.
13 egindako gaitzaren ordainez gaitza jasoz. Egun-argitan atseginkeriatan ibiltzea dute gogoko; jende nardagarri eta ustel hori lizunkeriatan gozatzen da, zuekin jan-edanean ari diren bitartean.
2,13 jan-edanean ari Ju 1,12.
14 Begiak adulterio-irrikaz dituztela, ez dira bekatuz inoiz asetzen. Pertsona ahulak liluratzen dituzte, eta gutiziarako trebatua dago jende madarikatu hori. 15 Bide zuzena utzirik, galdu egin dira, Bosorren
2,15 Bosor: Zenbait eskuizkribuk Beor dio.
seme Balaam profetaren jokabideari jarraituz. Honek bidegabeko irabazia irrikatu zuen;
2,15 Balaam Zen 22,5+; Ju 1,11; Ap 2,14-15.
16 baina izan zuen bere bidegabekeria aurpegiratu zion norbait: hitzik ez duen asto batek, giza ahotsez mintzatuz, profetari bere asmo zoroa galarazi zion.
2,16 Balaamen astoa Zen 22,28.
17 Gizon horiek urik gabeko iturri dira, ekaitzak eramaten duen laino. Ilunpe beltzak dauzkate zain.
2,17 Ilunpe beltza Ju 1,13.
18 Hots handiko hitzaldi hutsak egiten dituzte eta grina lizunen bitartez okerbidetik aldendu berriak liluratzen. 19 Libre izango direla agintzen diete, berak bitartean gaiztakeriaren esklabo direlarik, zeren eta noren menpean jarri, haren
2,19 noren menpean jarri, haren: Honela ere itzul daiteke: zerk menpean hartu, haren.
esklabo baita gizakia.
2,19 noren menpean jarri, haren esklabo Jn 8,34; Erm 6,16-18.
20 Izan ere, Jesu Kristo gure Jaun eta Salbatzailea ezagutu eta munduko lohikeriei ihes egin ondoren, berriro haietara erortzen direnentzat, azkeneko egoera hau lehenengoa baino okerragoa da.
2,20 azkeneko egoera okerragoa Mt 12,45.
21 Hobe zuketen salbazio-bidea sekula ez ezagutzea, ezagutu eta gero, hartu zuten lege santutik
2,21 lege santutik: H.h., agindu/manamendu santutik. Hitzak hemen zentzu kolektiboa du seguruen, 3,2 eta 1 Tm 6,14 tx.etan bezala.
atzera egitea baino. 22 Horiengan betetzen da esaera zaharrak hain egoki dioen hau: Txakurra ok egin eta botatakora itzultzen da, eta «Txerri garbitu berria lokatzetara».
2,22 Txakurra… Es 26,11.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7