Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Samuel 4

2 Samuel :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

Ix-Boxet hila
4
1 Abner Hebronen hila zela jakin zuenean, Saulen seme Ix-Boxet bihozgabetu egin zen, eta Israel osoa
4,1 Israel osoa: Ik. 2,9 oh.
larritu.
4,1 bihozgabetu Jr 6,24; 50,43.
2 Bazituen Saulen seme Ix-Boxetek bi gizon gudalburu: Baana izenekoa bata, eta Rekab bestea; Beerot-eko Rimonen semeak ziren, benjamindarrak; Beerot ere Benjaminen lurraldeko jotzen baita. 3 Beerotarrak ihesi joanak ziren Gitaimera
4,3 Beerot: Jerusalemdik iparraldera 15 km-ra zegoen hirixka. // Gitaim: Lod zeritzan eskualdean zegoen segur aski, Jerusalemdik ipar-mendebaldera.
, eta han bizi dira etorkin gisa gaurdaino.
4 Saulen seme Jonatanek bazuen bi zangoak elbarri zituen seme bat; Mefi-Boxet
4,4 Mefi-Boxet: Mefi-Baal nahiz Meri-Baal ere deitu ohi zaio. Zenbait autorek uste du, tx. hau 2 Sm 9,3 tx.aren ondoren ezarri behar litzatekeela.
zeritzan. Sauli eta Jonatani gertatu zitzaienaren berri Izreeldik ekarri zutenean, bost urte zituen Mefi-Boxetek. Orduan, inudeak haurra hartu eta ihesari eman zion; zalapartan, ordea, haurra jausi eta herren gelditu zen.
4,4 Mefi-Boxet 9,1-13.
5 Behin batean, etorri ziren Beeroteko Rimonen seme Rekab eta Baana, eta, eguneko berorik handienean, Ix-Boxeten etxean sartu ziren. Hau bazkalondoko lo-kuluxka egiten ari zen. 6 Rekab eta honen anaia Baana garia hartzeko itxurak eginez sartu ziren etxe barrura, zauritu zuten Ix-Boxet sabelean eta ihesi joan ziren. 7 Etxera sartzean, lotan aurkitu zuten Ix-Boxet bere ohean, jo eta hil egin zuten, eta burua moztu. Gero, burua harturik, Arabarako bidean zehar ibili ziren gau osoan. 8 Heldu ziren Hebronera eta David erregeari eraman zioten Ix-Boxeten burua, esanez:
–Hona Ix-Boxeten burua
4,8 Ix-Boxeten burua: Honela ere itzul daiteke: zure etsai Ix-Baalen, Saulen semearen, burua.
; zu hil nahi izan zintuen zure etsai Saulen semea zen. Honela eman dio Jaunak Davidi Saulen eta beronen ondorengoen lepotik mendekatzeko aukera.
4,8 zu hil nahi izan 16,11; Ir 4,19; 1 Erg 19,10.14; Mt 2,20.
9 Davidek, ordea, Beeroteko Rimonen seme Rekabi eta honen anaia Baanari honela ihardetsi zien:
–Bizi bedi Jauna! Berak atera bainau estualdi guztietatik.
4,9 Berak atera bainau 1 Sm 26,24; 1 Erg 1,29.
10 Berri ona zekarkidalakoan, Saul hila zela esan zidana atxilotu eta hil egin nuen Tziklagen, albistea horrela ordainduz.
4,10 Berri ona zekarkidalakoan 1,5-16.
11 Hara, bada; zuei, bere etxean eta bere ohean zegoen gizon errugabea hil duzuen gaizkileoi, arrazoi handiagoz eskatuko dizuet haren odolaren kontua, suntsitu egingo zaituztet lurrazaletik.
12 Hala, haiek hiltzeko agindua eman zien Davidek bere mutilei. Gero, esku-oinak mozturik, Hebrongo uraska ondoan zintzilikatu zituzten. Ix-Boxeten burua, berriz, hartu eta Abnerren hilobian lurperatu zuten Hebronen.
4,12 hiltzeko agindua 1,15; 1 Sm 22,18.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7