Agurra
1
1 Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Kristo Jesusen bidez agindu zaigun bizia iragartzeko Jesu Kristoren apostolu naizen honek,
2 zuri idazten dizut, ene seme maite Timoteo 1,2 Timoteo: Ik. Eg 16,1 eta Flp 1,1 oh. . Jainko Aitak eta Kristo Jesus gure Jaunak eman biezazkizute grazia, errukia eta bakea.
Jainkoari eskerrak
3 Eskerrak ematen dizkiot arbasoen irakatsiei jarraituz bihotz garbiz zerbitzatzen dudan Jainkoari, eta gogoan zaitut etengabe, gau eta egun, neure otoitzetan. 1,3 arbasoen irakatsiei jarraituz Flp 3,5. // bihotz garbiz Eg 23,1+.
4 Zure malkoez 1,4 Zure malkoak: Efeson utzi zuenean (ik. 1 Tm 1,3) Timoteok agertu zion nahigabea aipatzen du Paulok. oroitzean, zu ikusteko irrikaz nago, pozez bete nadin. 1,4 zu ikusteko irrikaz 4,9.21.
5 Izan ere, gogoan dut zuk duzun zinezko fedea, lehenik Loide zure amonak eta Eunize zure amak izan zuten fede bera; ziur nago zuk ere badaukazula. 1,5 Timoteoren ama Eg 16,1.
Ebanjelioarekiko leial
6 Horregatik gogorarazten dizut indarberri dezazula nik eskuak ezartzean Jainkoak eman zizun dohaina 1,6 eskuak ezarri, dohaina: Ik. 1 Tm 4,14 oh. , 1,6 eskuak ezartzean 1 Tm 4,14+.
7 Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik. 1,7 ez digu eman beldurti egiten gaituen espiritua Erm 8,15; 1 J 4,18.
8 Ez izan, bada, gure Jauna aitortzeko lotsarik; ez lotsatu nitaz ere, harengatik kartzelan 1,8 kartzelan: 1,17 tx.ak dioenez, Paulo Erroman dago preso. dagoen honetaz; bestela baizik, Jainkoaren indarraz fidaturik, sufri ezazu nirekin batera berri onaren alde. 1,8 Ez izan Jauna aitortzeko lotsarik Erm 1,16. // ez lotsatu Mt 10,33+. // sufri ezazu Erm 5,3-4. // nirekin batean 1,16; Ef 3,13.
9 Jainkoak salbatu gintuen eta bere herri santu izatera dei egin zigun 1,9 bere herri santu izatera dei egin zigun: H.h., dei egin zigun santutasunerako deiaz edo dei santuaz. Deia santua da, Jainkoak egiten duelako; baina hitzak dei egitearen zertarakoa ere adierazten du (bokazioa): biziera santua alegia; ik. 1 Ko 1,2 oh. , ez gure egintzengatik, berak hala erabakia zuelako baizik, eta mende guztiak baino lehen Kristo Jesusengan onginahiz maite izan gaituelako. 1,9 salbamena Jainkoaren dohain Ef 2,8-9; Tt 3,5.
10 Onginahi hau orain agertu da, Kristo Jesus gure Salbatzailea munduan agertzean 1,10 munduan agertzean: Ik. 1 Tm 6,14 oh. ; honek heriotza ezereztu du eta biziaren eta hilezkortasunaren argia zabaldu, berri onaren bidez. 1,10 orain agertu da Ef 1,9-10; Tt 2,11; 3,4. // Kristo Jesus Salbatzailea Lk 2,11+. // heriotza ezereztu eta hilezkortasunaren argia zabaldu Erm 5,9-10; 8,2; 1 Ko 15,54-57; Heb 2,14-15.
11 Berri on horren oihulari, apostolu eta irakasle egin nau Jainkoak. 1,11 Paulo oihulari eta apostolu 1 Tm 2,7+.
12 Hori da nire sufrimenduen arrazoia; baina ez naiz lotsatzen, badakit-eta nortaz fidatu naizen, eta ziur nago baduela hark indarrik nire esku utzi duen fede-gordailua 1,12 fede-gordailua: Ik. 1 Tm 6,20 oh. Gordailu hau Pauloren esku utzi den berri ona da, 1,13-14 tx.etan ageri denez. azken eguna arte zaintzeko. 1,12 azken eguna arte 4,8. Ik. 1 Ko 1,8.
13 Har itzazu jarraibidetzat Kristo Jesusengan oinarritzen diren sinesmen eta maitasunari buruz niregandik entzun dituzun hitz osasungarriak. 1,13 niregandik entzun dituzun hitz osasungarriak 2,2; 1 Tm 6,3.
14 Zaindu gordailu eder hau, guregan bizi den Espiritu Santuaren indarraz. 1,14 Zaindu gordailu eder hau 1 Tm 6,20+.
15 Badakizu Asia probintziako 1,15 Asia probintzia: Ik. Eg 16,6-7 oh. guztiek utzi egin nindutela, hauen artean Figelok eta Hermogenesek. 1,15 Paulo bakarrik utzia 4,16.
16 Errukiz har ditzala Jaunak Onesiforo eta beronen etxekoak, askotan indarberritu bainau honek eta ez da nire kateez lotsatu;
17 bestela baizik, Erroman izan zenean, nire bila ibili zen arretaz, aurkitu ninduen arte.
18 Eman biezaio Jaunak auzi-egunean bere errukia iristea. Eta inork baino hobeto dakizu zenbateko laguntza eman zidan Efeson ere.
|