Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Timoteori 3

2 Timoteori :Sarrera 1 2 3 4

Azken egunetako jendea nolakoa
3
1 Jakin behar duzu azken egunetan une latzak izango direla.
3,1 azken egunetan 1 Tm 4,1+. // une latzak 4,3-4.
2 Izan ere, gizakiak berekoi, diruzale, harro eta handiputz izango dira; biraolari, gurasoentzat errebelde, esker txarreko eta erlijioaren aurkako;
3,2-4 gizakien jokabide gaiztoa Erm 1,29-31+.
3 bihotz-gogor, anker, gaizki-esale, lizun, basati eta onaren etsai; 4 traidore, ausartegi eta itsu, Jainkoaren baino atseginen maitaleago. 5 Itxuraz erlijiozale agertuko dira, baina ukatu egingo dute erlijioaren benetako indarra. Alde egizu horrelakoengandik!
3,5 Itxuraz erlijiozale Mt 7,15.21; 24,24; Erm 2,20-21; Kol 2,23; Tt 1,16.
6-7 Horien artean badira batzuk, etxeetan sarturik, bekatuz beteak eta era askotako grina txarren menpe dauden emakume kaskarinak liluratzen dituztenak; emakume horiek jakin-minez daude beti, baina ez dira inoiz egiaren ezagutzara iristeko gauza.
3,6-7 etxeetan sarturik Tt 1,11. // ez dira egiaren ezagutzara iristeko gauza 4,4; 1 Tm 6,5; Tt 1,14. Ik. 1 Tm 2,4+.
8 Janes eta Jambres
3,8 Janes eta Jambres: Izen horiek ematen zizkien judu-tradizioak Moisesen eta Aaronen aurka jardun zuten azti-taldeko buruei (ik. Ir 7,11-13.22, etab.).
aztiak Moisesen aurka jarri ziren bezalaxe, liluratzaile hauek ere, buru usteleko jendea eta sinesmenean porrot egina baita, egiaren aurka jartzen dira.
3,8 buru usteleko jendea 1 Tm 6,5. // sinesmenean porrot egina 1 Tm 4,1+.
9 Baina ez dira urrutira helduko, argi ikusiko baitute denek horien zentzugabekeria, antzinako aztiekin gertatu zen bezala.
Tinko iraun
10 Zuk, ordea, hurbiletik jarraitu diezu nire irakaspen eta bizierari; zeure egin dituzu nire asmo, sinesmen eta pazientzia, nire maitasun eta eroapena, 11 Antiokian, Ikonion eta Listran jasan behar izan nituen bezalako erasoaldi eta sufrimenduak. Nolako erasoaldiak jasan ditudan, eta guztietatik atera nau Jaunak!
3,11 Pauloren erasoaldi eta sufrimenduak Antiokian Eg 13,50. // Ikonion Eg 14,5. // Listran Eg 14,19. // Nolako erasoaldiak 2 Ko 11,23-27.
12 Era berean, Kristo Jesusen jarraitzaile zintzo bezala bizi nahi duten guztiek ere izango dituzte, bai, erasoaldiak.
3,12 Kristo Jesusen jarraitzaileek ere bai Jn 15,20; 16,33; Eg 14,22.
13 Gizaki gaizto eta gezurtiak, berriz, gero eta okerrago ibiliko dira, besteak eta beren buruak engainatuz.
14 Zuk, ordea, iraun ezazu tinko ikasi eta egiatzat onartu duzun guztian; hartu gogoan norengandik ikasia duzun
3,14 norengandik ikasia duzun: Irakasle horiek Loide eta Eunize dira (1,5), eta Paulo bera batez ere (2,2).
15 eta Liburu Santuak umetandik ezagunak dituzula. Liburu Santuek emango dizute Kristo Jesusenganako sinesmenaren bidez salbamenera daraman jakinduria.
3,15 Liburu Santuak salbamenerako jakinduria Jn 5,39.
16 Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da eta irakasteko, arrazoiak emateko, okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria
3,16 Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia: H.h., Idazki oro. Esaldi osoa honela ere antola daiteke: Jainkoak inspiraturiko idazki oro baliagarria da irakasteko…
;
3,16 Jainkoak inspiratua 2 P 1,20-21. // irakasteko baliagarria Erm 15,4; 1 Ko 10,6.
17 horrela, Jainkoaren gizona guztiz hornitua gertatzen da, edozein eginbehar onetarako prest.
3,17 edozein eginbehar onetarako prest 2,21.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7