Jaunaren etorrerari buruzko argitasunak
2
1 Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren azken etorrerari 2,1 Jaunaren azken etorrera 1 Ko 1,8+. eta gu harekin elkartuko garen uneari buruz, hau eskatzen dizuegu:
2 ez dezazuela arinegi burua gal, ezta kezkatu ere, Jaunaren eguna gainean duzuela dioen goi-agerpen edo adierazpen edo guk egina omen den gutunen bat 2,2 guk egina omen den gutuna: Jatorrizko testuaren arabera, Guk egina omen den hitzak, gutunarekin ez ezik, goi-agerpen edo adierazpen hitzekin ere lot daitezke. dela eta.
3 Ez zaitzatela inork inola ere engaina! Aurrez, fede-ukamenak gertatu behar du, eta gaiztakeri gizonak 2,3 gaiztakeri gizona: Eskuizkribu askok bekatu-gizona diote. , hondamenera kondenatua dagoenak, agertu behar du.
4 Hau, Jainkoaren izena duen 2,4 Jainkoaren izena duenaren aurka jarri Dn 11,36. // bere burua jainko egin Ez 28,2. edo adoragarri den guztiaren aurka jarriko den etsaia da, eta Jainkoaren tenpluan bertan esertzeraino eta bere burua jainko egiteraino iritsiko da.
5 Ez ote duzue gogoan, zuekin nengoelarik gauza hauetaz 2,5 gauza hauetaz: Tesalonikako kristauak gu baino jakitunago ziren noski tx. hauetan agertzen diren hitz misteriotsuei buruz; hitz hauei buruz alegia: fede-ukamena, gaiztakeri gizona, indar gaizto eta misteriotsua, etab. Zail da horiez guztiez azalpen zehatzik ematea. hitz egiten nizuela?
6 Badakizue zerk galarazten dion orain agertzea, ezarritako garaia heldu baino lehen.
7 Zeren indar gaizto eta misteriotsu hori lanean ari da dagoeneko; baina orain erabat agertzea galarazten dion hura 2,7 galarazten dion hura: Ezin da zehaztu zein den autorearentzat etsaiaren erabateko agerpena galarazten duena. desagertu bezain laster,
8 agertuko da gaiztoa; Jesus Jaunak, ordea, bere ahoko arnasaz hondatuko du eta bere etorrera argitsuaz ezereztuko.
9 Satanasen eraginez, gaiztoaren etorrera ahalmen handiz, egintza harrigarriz eta gezurrezko mirariz gertatuko da, 2,9 indar gaiztoaren mirariak Mt 24,24; Ap 13,11-13.
10 eta engainabide guztiak erabiliko ditu galbidean daudenak hondatzeko, hauek ez baitzuten salbatuko zituen egia maitatu nahi izan. 2,10 egia salbatzailea Jn 8,34-44.
11 Horregatik, indar liluragarria bidaltzen die horiei Jainkoak, gezurrari sinets 2,11 gezurrari sinetsi Jn 3,19; 2 Tm 4,4. diezaioten,
12 eta egiari sinetsi ordez zuzengabekeria gogoko izan zuten guztiak kondena daitezen.
Tesalonikarrak salbamenerako aukeratuak
13 Baina guk eskerrak 2,13 Jainkoari eskerrak Erm 7,25+. // Jaunaren maiteok Erm 1,7; Ju 1,1. // Jainkoak aukeratu zaituzte Jn 15,16; Ef 1,4. eman behar dizkiogu beti Jainkoari zuengatik, senideok, Jaunaren maiteok: Jainkoak lehen salbatuak 2,13 lehen salbatuak: H.h., salbamenerako lehen fruitu. Eskuizkribu askok lehen fruitu-ren ordez hasieratik dakarte: Jainkoak hasieratik aukeratu baitzaituzte salbamenerako. izateko aukeratu baitzaituzte, Espiritu Santuaz sagaratuz eta egia fedez onartzea emanez.
14 Honetarako deitu zaituzte 2,14 Honetarako deitu zaituzte 1 Ts 2,12; 4,7; 5,9. Jainkoak guk hots egindako berri onaren bidez: Jesu Kristo gure Jaunaren aintza eskuratzeko.
15 Beraz, iraun sendo, senideok, eta eutsi tinko gure hitzez eta gutunez hartutako irakatsiei. 2,15 hartutako irakatsiak Erm 16,17+.
16 Jesu Kristo gure Jaunak berak eta Jainko gure Aitak –maite izan gaituenak eta betiereko kontsolamendua eta halako itxaropen zoragarria dohainik eman dizkigunak–
17 bete zaitzatela adorez eta sendotu, on den guztia egitez eta hitzez burutzeko.
|