Egin otoitz beti
3
1 Azkenik, senideok, egizue otoitz 3,1 egizue otoitz Erm 15,30+. gure alde, Jaunaren mezua bizkor zabal dadin, eta denek ospez onar dezaten, zuek onartu zenuten bezala.
2 Egin otoitz gizon oker eta gaiztoengandik gu onik atera gaitezen ere, ez baitira denak leialak 3,2 ez baitira denak leialak: Honela ere itzul daiteke: ez baitute denek fedea. .
3 Jauna, ordea, leiala da, eta beronek sendotuko zaituzte eta gaiztoarengandik 3,3 gaiztoarengandik: Edo gaitzetik. zainduko.
4 Zuei dagokizuenez, guk agindutako guztia egiten duzuen ziurtasuna 3,4 guk agindutakoa egiten duzuen ziurtasuna 2 Ko 7,15-16; 1 Ts 4,10. ematen digu Jaunak, baita egiten jarraituko duzuena ere.
5 Jaunak zuzen ditzala zuen bihotzak Jainkoa maitatzera eta Kristoren itxaropenean irautera 3,5 Kristoren itxaropenean irautera: Honela ere itzul daiteke: Kristoren (Kristok ematen duen) iraupenera. .
Lan egin eta ogia irabazi
6 Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean hau agintzen dizuegu: alde egizue 3,6 alde egizue Mt 18,17; Erm 16,17; 1 Ko 5,9.11. // gure irakatsiei jarraitzen ez dieten Erm 16,17+. zabarkerian bizi diren eta gure irakatsiei jarraitzen ez dieten senideengandik.
7 Ongi aski dakizue nola jokatu behar duzuen gure ereduari jarraitzeko 3,7 gure ereduari jarraitu 1 Ko 4,16+. : ez ginen zuen artean zabarkerian bizi izan,
8 ez genuen inoren kontura jan geure ogia; aitzitik, gau eta egun lanean nekatu ginen zuetako inorentzat zama ez izateko.
9 Bagenuen zuen kontura bizitzeko eskubidea 3,9 zuen kontura bizitzeko eskubidea Mt 10,10; 1 Ko 9,6-14. ; baina lan egin nahi izan genuen zuei jarraibide emateko.
10 Zuekin egon ginenean, arau hau eman genizuen: lanik egin nahi ez duenak ez dezala jan 3,10 lanik egin nahi ez duenak ez dezala jan 1 Ts 4,11. .
11 Zeren jakin baitugu zuetako batzuk zabarkerian bizi direla, ezer ez egiten zeregintsu 3,11 ezer ez egiten zeregintsu: Jatorrizkoaren hitz-jokoa jaso nahi du itzulpenak. . 3,11 batzuk zabarkerian bizi dira 1 Tm 5,13.
12 Horrelakoei Jesu Kristo gure Jaunaren izenean agintzen eta erregutzen diegu: bakean lan egin eta beren ogia irabaz dezatela. 3,12 bakean lan egiteko agindua Has 3,19; Ef 4,28; 1 Ts 4,11.
13 Zuek, ordea, senideok, ez aspertu on egiten 3,13 ez aspertu on egiten Ga 6,9. .
14 Eta norbaitek gutun honetan guk esanari jaramonik egiten ez badio, jar ezazue nabarian halakoa eta ez izan harremanik berarekin, ea lotsatzen den. 3,14 ez izan harremanik berarekin Mt 18,17; Erm 16,17; 1 Ko 5,9.11.
15 Ez, noski, etsaitzat hartu behar duzuelako, senide bezala zentzarazi 3,15 senide bezala zentzarazi 1 Ts 5,14+. behar duzuelako baizik.
Agurra
16 Bakea ematen duen Jainkoak 3,16 Bakea ematen duen Jainkoak Erm 15,33+. eman diezazuela bakea aldioro eta era guztietan 3,16 era guztietan: Zenbait eskuizkribuk toki guztietan dio. . Jauna zuek guztiokin.
17 Eta orain neure eskuz agurra 3,17 orain neure eskuz agurra 1 Ko 16,21+. : Paulok. Honela sinatzen ditut neure gutun guztiak; nire idazkera bera duzue.
18 Jesu Kristo gure Jaunaren grazia zuek guztiokin.
|