Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Amos 2

Amos :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Moab
2
1 Honela dio Jaunak:
«Moab
2,1 Moab: Itsaso Hilaren ekialdeko erresuma txikia; Keriot (2. tx.) zen bertako hiri nagusia.
herriak
gaiztakeriarik asko egin du,
zein baino zein handiago.
Eta beraz, zigortu egingo dut!
Edomgo erregearen hezurrak
profanatu baitzituzten,
erraustu eta kare bihurtu;
2,1 Moabdarren aurka Is 15–16; Jr 48; Ez 25,8-11; So 2,8-11.
2 horregatik, su emango diot
Moab lurraldeari,
eta Keriot hiriko jauregiak
irentsi egingo ditu;
guda-garrasi
eta adar-hots artean
hilko dira moabdarrak;
3 berauen mugetatik
kendu egingo dut agintaria,
eta buruzagi guztiak
harekin batera hilko».
Jaunak esan du.
Juda
4 Honela dio Jaunak:
«Juda
2,4 Juda: Hemen hegoaldeko erresuma adierazten du, hiriburutzat Jerusalem duena.
herriak
gaiztakeriarik asko egin du,
zein baino zein handiago.
Eta beraz, zigortu egingo dut!
Jaunak irakatsia gutxietsi baitute,
eta haren aginduak bete ez;
gurasoen sineskeria berberek
desbideratu dituzte judatarrak;
2,4 Jaunak irakatsia gutxietsi Lb 26,14-16; Is 5,24; Jr 7,28.
5 horregatik, su emango diot
Juda lurraldeari,
eta Jerusalemgo jauregiak
irentsi egingo ditu».
Israel
6 Honela dio Jaunak:
«Israel herriak
gaiztakeriarik asko egin du,
zein baino zein handiago.
Eta beraz, zigortu egingo dut!
Gizon zuzena
dirutan saltzen baitute
eta behartsua
oinetako pare baten truke;
2,6-7 behartsuen zapalkuntza 3,9; 4,1; 5,11-12; 8,4-6; Is 3,14-15; 10,1-2. // oinetako pare baten truke 8,6. // zuzenbidea okertu, eskubidea baztertu 5,7.10.12.15; 6,12; Is 1,17.23; Jr 22,3; Mi 3,9.
7 jende xehea
lurreko hautsaren kontra
zapaltzen dute,
eta jende errukarriaren eskubidea
baztertzen.
Aita-semeak
neska bat berarekin
2,7 neska bat berarekin: Etxe-jopua zatekeen edota emagaldu sakratua.
dabiltza,
nire izen santua laidotuz.
8 Behartsuei bahitutako
soineko gainean
etzaten dira edozein kultu-lekutan,
eta bidegabekeriaz bildutako
ardoa edaten dute
beren Jainkoaren etxean.
2,8 bahitutako soinekoa Ir 22,25+.
9 Alabaina,
ene herri hori,
zuri bidea zabaltzeko
nik suntsitu nuen amortarra
2,9 amortarra: Israeldarrak iritsi aurretik Kanaanen bizi ziren herrietako bat.
,
zedroa bezain tantai
eta artea bezain sendo zena;
bota nizkion fruituak gainetik,
eta atera sustraiak azpitik.
2,9 amortarra suntsitu Ir 34,11; Dt 7,1. // fruituak, sustraiak Os 9,16; Jb 18,16.
10 Nik igoarazi zintuztedan
Egiptotik, eta basamortuan zehar
berrogei urtez gidatu,
amortarren lurraldeaz
jabe zintezten.
2,10 Egiptotik igoarazi 3,1; 9,7; Ir 20,2.
11 Profetak sorrarazi nituen
zuen seme-alaben artetik,
eta nazireuak
2,11 nazireuak: Jainkoari sagaraturiko israeldarrak; ardorik ez edateko hitza ematen zuten (ik. Zen 6,1-8).
zuen gazteen artetik.
Ez al da hala, israeldarrok?
Nik, Jaunak, galdegiten dizuet.
2,11 profetak sorrarazi Dt 18,18; Jr 7,25. Ik. 3,7-8; 7,15.
12 Baina zuek nazireuei
ardoa edanarazi diezue,
eta profetei
nire mezua ez zabaltzeko agindu.
2,12 profetei mezua zabaltzea debekatu 7,12-13.16; Jr 11,21. Ik. Eg 4,17-18; 5,28.40.
13 Orain, bada,
nik zapalduko zaituztet,
gari-balaz bete-bete eginiko gurdiak
lurra zapaltzen duen bezala.
14 Bizkorrenak ere
ezin izango du ihes egin,
indartsuena
ezin izango da bere indarraz baliatu,
oldartsua
ez da bizirik aterako.
2,14 inork ihesik ezin egin 6,9-10; 9,1.
15 Arkulariak
ez dio bere buruari eutsiko,
oinezkoa ez da bizirik aterako,
ezta zaldizkoa ere.
16 Egun hartan,
gudari lehiatuenak ere
bertan behera utziko ditu armak,
ihes egin ahal izateko».
Jaunak esan du.
2,16 Egun hartan 3,14; 4,2; 5,18-20; 8,9.11.13; Os 1,5.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7