ISRAELEN AURKA MEZUAK (3,1–6,14)
3
1 Entzun, Israelgo seme-alabok. Hona Jaunak zuen aurka, Egiptotik igoarazi zuen familia horren guztiaren aurka, adierazten duen mezua: 3,1 Entzun… 4,1; 5,1; 8,4. // Egiptotik igoarazi 2,10+.
2 «Zuek bakarrik
hautatu zaituztet
lurreko familia guztien artetik;
horregatik, bada,
zuen bekatu guztien
kontua eskatuko dizuet». 3,2 Jaunak Israel hautatu Ir 19,5-6; Dt 7,6-8; Erm 8,29. Ik. Os 11,1; 13,4. // horregatik kontua eskatuko Ik. Mt 11,20-24; Lk 12,47-48.
Profetagintza
3 Bi gizon elkarrekin
joango ote dira,
lehenik ados jarri ez badira?
4 Lehoiak oihanean
orrorik egiten ote du,
harrapakinik ez badu?
Lehoikumeak gordelekutik
marruma egiten ote du,
ezer harrapatu ez badu?
5 Txoririk erortzen ote da
lurrean jarritako sarean,
zer janik ez badu?
Sarea lurretik gora
tenkatzen ote da,
ezer harrapatu ez badu?
6 Jo al daiteke hirian adarra,
jendea asaldatu gabe?
Gerta al daiteke hirian zorigaitza,
Jaunak eragin gabe?
7 Ez, Jainko Jaunak ez du ezer egiten,
bere zerbitzari profetei
bere asmoa azaldu gabe. 3,7 Jaunaren asmoa Jr 23,18; Jb 15,8. // profetei azaldua Jr 23,22. Ik. Jn 15,15; Erm 16,25-26; Ef 3,3-13.
8 Lehoiak orro dagi,
nor ez beldurtu?
Jaunak hitz dagi,
nork ez haren mezua zabaldu? 3,8 orro dagi 1,2+. // nork ez mezua zabaldu? Jr 20,9; 1 Ko 9,16. Ik. 7,14-16.
Jaunak Samaria zigortuko
9 Aldarrikatu
Axdodeko jauregietan bizi direnei,
Egiptoko jauregietakoei:
«Bil zaitezte
Samaria 3,9 Axdod: Egiptora bidean dagoen filistear hiria (ik. 1,8). // Samaria: Israelen, Ipar Erresumaren, hiriburua. inguruko mendietan,
eta ikusi hango nahaskeria ugariak,
zapalkuntza handiak». 3,9 Samaria 3,12; 4,1; 6,1; 8,14. // nahaskeria, zapalkuntza Jr 6,7; 20,8; Ez 45,9; Hab 1,3. Ik. Mt 23,25.
10 Honela dio Jainko Jaunak:
«Ez dute zuzentasunaren senik.
Beren jauregiak
indarkeriaz lapurtutako ondasunez
betetzen dituzte.
11 Horregatik, bada,
etsaiak inguratuko du lurraldea,
zure babeslekuak lurreratuko ditu,
eta zure jauregiak hustuko».
12 Honela dio Jaunak:
«Artzainak lehoiaren ahotik
bi hanka edo belarri-zati bat
besterik askatzen ez duen bezala,
Israelgo seme-alaben artetik ere,
Samarian ohe dotoreetan 3,12 ohe dotoreetan: H.h., ohe-ertzean eta etzaulkiaren damaskoan; damasko hitza ehun dotoreari buruz esana da segur aski, nongoa den esaten delarik. Esamoldeak, nolanahi ere, erosokeria eta dotorezia adierazten ditu. etzanik
lasai bizi direnen artetik,
banaka batzuk besterik
ez dira salbatuko».
13 Honela dio
Jainko Jaun ahalguztidunak:
«Entzun eta izan lekuko
Jakoben ondorengoen aurka.
14 Israeli bere gaiztakerien kontua
eska diezaiodan egunean,
Betelgo 3,14 Betel: Ipar Erresumako kultu-lekua (ik. 1 Erg 16,26-32), Jerusalemdik iparraldera, 15 km-ra. aldarearen kontra
ekingo diot:
ertzak apurtuko dizkiot
eta lurrera botako.
15 Desegingo ditut
udako etxea eta negukoa.
Marfilez jantzitako etxeak
desagertuko dira,
eta jauregi bikainak ezereztuko».
Jaunak esan du. 3,15 etxeak desegin 5,11; 6,11; 9,1. Ik. 1 Erg 22,39.
|