Israelgo erreinua hondatua
6
1 Ai zuek,
uste osoa Sionen duzuenok,
eta Samarian lasai bizi zaretenok!
Ai zuek,
nazio artean buru omen den
Israelgo handikiok,
norengana baitatoz
israeldar guztiak!
2 Zoazte Kalne hirira eta begira,
hurbil zaitezte handik
Hamat handira,
eta jaitsi hortik Filisteako Gat-era.
Erresuma horiek baino hobea
ote da zuena?
Zuen lurraldea
horiena baino zabalagoa ote? 6,2 Kalne, Hamat: Aramear bi hiri garrantzitsu, Damaskotik iparraldera. // Gat: Filistear hiria (ik. 1,6 oh.). // Erresuma horiek… zabalagoa ote?: Honela ere itzul daiteke: Erresuma hauek baino handiago ote dira? Berorien lurraldea zuena baino handiagoa ote da? Horrela balitz, 2. tx. hau 1. tx.eko Israelgo buruzagien ahotan jarri beharko litzateke. 6,2 Kalne, Hamat Is 10,9-10.
3 Zorigaitzaren eguna uxatu nahi,
eta indarkeriaren nagusigoa
dakarzue. 6,3 Zorigaitza uxatu 9,10.
4 Ohe dotore eta goxotan
luze etzaten zarete,
artaldeko bildots
eta ukuiluko txahal onenak
jaten dituzue. 6,4 Ohe goxotan etzan 3,12.
5 Harparen soinura
kantuan egiten duzue,
doinu berriak asmatuz,
David zaretelakoan; 6,5 David soinulari Ne 12,36; 1 Kro 23,5.
6 ardoa kopa handitan edaten duzue,
olio usaintsu onenez
igurzten zarete.
Eta ez zaizue axola
Israel herriaren hondamendia! 6,6 ardoa edan 4,1+.
7 Horregatik, bada,
zuek izango zarete
lehenengo erbesteratuak,
eta hor amaituko dira
zuen jan-edan eta nasaikeriak. 6,7 erbesteratuak 1,5+.
8 Honela dio
Jainko Jaun ahalguztidunak,
bere biziarengatik zin eginez:
«Gaitzesten dut
Jakoben ondorengoen harrokeria
eta haien jauregiak
gorrotatzen ditut:
etsaiaren esku utziko dut
osorik hiriburua». 6,8 Jaunak zin 4,2+. // harrokeria Os 5,5+.
9 Demagun etxe batean hamar lagun gelditzen direla: hamarrak hilko dira. 6,9 hamar gelditu 5,3+.
10 Honela galdetuko dio ahaideak etxe barrunbean dagoenari, gorpuak erretzen dituenarekin hilotzak etxetik ateratzera datorrenean: «Ba al da besterik zurekin?»
Eta hark erantzungo: «Ez». Eta erantsiko: «Ixo! Ez da Jaunaren izena aipatzeko momentua!» 6,10 Tx. honetako testua oso zaila da. // Ez da… momentua: Honela ere itzul daiteke: Ez dago Jaunari dei egin diezaiokeenik inor.
11 Jaunak agindu eta etxe handia nahiz txikia behera datoz, hondakin bihurtuz. 6,11 etxeak bota 3,15+.
12 Egin ote lezakete lauoinka
haitzetan zaldiek?
Golda ote lezakete itsasoa idiek?
Zuek, ordea, zuzenbidea pozoi
bihurtu duzue, justizia samindura. 6,12 justizia samindura 5,7+.
13 Lo-Dabar-ez jabetu zaretela eta,
pozik zaudete.
Honela diozue:
«Ez dugu, bada,
geure indar handiaz
eskuratu Karnaim 6,13 Lo-Dabar, Karnaim: Jordanez ekialdeko hiriak; arestian menderatutako hiriak bide dira (ik. 2 Erg 13,25). Izenok, Ezereza eta Bi adar (adar = indarra) esan nahi dutelarik, ironiaz erabiliak daude. ?» 6,13 geure indar handiaz Dt 8,17; 9,4; 32,27; Ep 7,2; Is 10,13-15. Ik. Os 1,7+.
14 Hona, bada, Israel herri,
zer dioen
Jainko Jaun ahalguztidunak:
«Nik altxaraziko dut
herri bat zure aurka,
eta honek zapalduko zaitu,
hasi goiko Hamat ertzetik
eta beheko Araba errekaraino 6,14 Hamat: Herrialdeko ipar-ertza adierazten du antzinatik (ik. Jos 13,5); Araba erreka Itsaso Hilaren ondoan dago; biek Ipar Erresumaren mugak adierazten dituzte, Jeroboam II.ak menderatutako lurraldeak barnean direlarik (2 Erg 14,25). ».
|