Laugarren ikuskaria: fruitu-saskia
8
1 Beste hau ere erakutsi zidan Jainko Jaunak: saskia bete fruitu heldu. 8,1 saskia bete fruitu Jr 24,1.
2 –Zer ikusten duzu, Amos? –galdetu zidan.
–Saskia bete fruitu heldu –erantzun nion.
Jaunak esan zidan:
–Bai, heldua da amaiera nire herri Israelentzat. Ez dut gehiago ez ikusiarenik egingo. 8,2 amaiera heldu Ez 7,2; Mt 24,14; Ap 14,15. // ez ikusiarena egin 7,8+.
3 Honela dio Jaunak:
«Egun hartan,
jauregiko kantuak
intziri bihurtuko dira,
hilotzak izango dira nonahi,
eta isilean kanpora
jaurtiko dituzte 8,3 Azken lerroko testua ez da argia. Honela ere itzul daiteke: eta kanpora jaurtiko dituzte. Ixo! ». 8,3 hilotzak 6,10.
Badator zigor-eguna
4 Entzun hau, zuek,
behartsuak zapaldu
eta jende errukarria
hondatzen duzuenok. 8,4 behartsuak zapaldu 2,6-7+.
5 Zeuen baitan diozue:
«Noiz amaitu behar ote du
ilberri-jaiak, laborea saltzeko?
Noiz larunbatak,
garia salmentan ateratzeko?
Neurria txikiagotu
eta prezioak handituko ditugu,
okerreko pisuak erabiliz. 8,5 ilberri-jaiak Lb 23,24; Is 1,13-14. // larunbatak Ir 20,8+; Ne 10,32; 13,15. // faltsukeria Lb 19,35-36; Dt 25,13-16; Os 12,8; Mi 6,11.
6 Gari-hautsa bera ere
saldu egingo dugu.
Jende xehea dirutan erosiko dugu,
eta behartsuak
oinetako pare baten truke». 8,6 oinetako pare baten truke 2,6.
7 Jakoben ondorengoen
ohorea den Jaunak zin dagi,
ez dituela ahaztuko
berorien egintza gaiztoak. 8,7 Jaunak zin 4,2+. // ez ahaztuko Os 7,2+.
8 Horrekin guztiarekin,
lurra bera ere
ez ote da dardaratuko?
Bizilagunek
ez ote dute dolurik egingo?
Lur osoa
Nilo ibaia bezala haziko da,
Egiptoko ibaiaren antzera
puztu eta hustuko da. 8,8 Nilo bezala 9,5.
9 Honela dio Jaunak:
«Egun hartan,
eguerdi betean
sarraraziko dut eguzkia,
eta egun-argitan ilunduko dut lurra. 8,9 Egun hartan 2,16+. // egun-argitan ilundu Is 13,10; Mk 15,33. Ik. 5,18+.
10 Zuen jaiak dolu bihurtuko ditut,
zuen abestiak negar-kantu;
dolu-jantziz estaliko zaituztet,
eta zuen buruak soilduko ditut.
Seme bakarraren heriotzakoan
bezain gogorra
egingo dut zuen samina.
Honen guztiaren amaiera
benetan garratza izango da». 8,10 dolu-zeinuak Jr 48,37; Ez 7,18; Os 2,13; Tb 2,6; 1 M 9,41. // Seme bakarraren heriotzakoan Jr 6,26; Za 12,10.
11 Honela dio Jainko Jaunak:
«Hara, badatoz egunak:
lurrera gosea bidaliko dut;
ez ogi-gosea, eta ez ur-egarria,
Jaunaren hitza entzuteko
gose-egarria baizik. 8,11 gosea Ik. 4,6; Dt 8,3.
12 Noraezean ibiliko dira,
itsasoz itsaso,
iparraldetik eguzkialdera,
Jaunaren hitzaren bila,
baina ez dute aurkituko. 8,12 Jaunaren hitzaren bila Ik. Dt 30,11-13; Is 55,6-11. // ez dute aurkituko Os 5,6+. Ik. Sal 74,9.
13 Egun hartan,
neska gazte politak
eta mutil bikainak ere
ahuleziak joko ditu
egarriaren egarriz.
14 Samariako sasijainkoen izenean
zin egiten dutenak,
“Gora zure jainkoa, Dan!
Gora Beer-Xebako 8,14 Dan: Jeroboam II.ak iparraldean sortutako kultu-lekua (ik. 1 Erg 12,30). // Beer-Xeba: Ik. 5,5 oh. ahaltsua!”
esanez,
erori egingo dira,
berriro ez jaikitzeko». 8,14 Samariaren idolatria Os 8,5-6. // Dan 1 Erg 12,30. // Beer-Xeba 5,5+.
|