Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Apokalipsia 12

Apokalipsia :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22

Emakumea eta herensuge gorria
12
1 Seinale handi bat agertu zen zeruan: emakume bat, eguzkiz jantzia, ilargia oinazpian eta hamabi izarreko
12,1 emakume bat: Emakumea Jainkoaren herriaren sinbolo da, Elizarena alegia, Jesus Mesias jaioarazteko etengabe erdiminetan dagoena. // eguzkia… ilargia… izarrak: Elizaren zerutar jatorria jartzen da agerian.
koroa buruan. 2 Haurdun zegoen, eta erdiminez eta haurgintzako oinazez garrasika ari zen.
12,2 erdiminez… garrasika Is 66,7-8; Mi 4,10.
3 Beste seinale bat agertu zen zeruan: herensuge gorri handi bat
12,3 herensuge gorri handi bat: Satanas edo deabrua (9. tx.), gaitz guztien pertsonifikazioa; indarrez jantzia ageri da.
, zazpi buru eta hamar adar zituena, eta buruetan koroa bana.
12,3 herensuge gorri handia Dn 7,7.
4 Bere isatsez zeruko izarren herena herrestan hartu eta lurrera jaurti zuen.
Herensugea, haurra izateko zegoen emakumearen aitzinean gelditu zen, jaio bezain laster semea irensteko.
12,4 izarrak lurrera jaurti Dn 8,10.
5 Emakumeak semea izan zuen, herri guztiak burdinazko makilaz gobernatuko zituena. Semea hartu eta Jainkoaren tronuraino eraman zuten.
12,5 semea izan zuen Is 7,14; 66,7. // burdinazko makilaz gobernatuko 19,15; Sal 2,9.
6 Emakumeak, berriz, basamortura egin zuen ihes; han bazter bat prestatua zion Jainkoak, mila berrehun eta hirurogei egunez
12,6 basamortura egin zuen ihes: Basamortua Biblian Jainkoak herria probatzen duen lekua da, baina Jainkoarekin topo egiteko eta Jainkoak herria zaintzen eta babesten duen lekua ere bai. // 1.260 egunez: Ik. 11,2 oh.
bertan bizi zedin.
12,6 mila berrehun eta hirurogei egunez 11,2+.
7 Ondoren, gudua izan zen zeruan: Mikel
12,7 Mikel: Ik. Dn 10,13 oh. Nor Jainkoa bezalakorik? esan nahi du Mikelek, eta Jainkoaren herriaren zaindari berezia da, Jainkoaren ordezkaria beraren herriaren aldeko borrokan.
eta beronen aingeruak herensugearen aurka. Herensugea eta beronen aingeruak gogor borrokatu ziren,
12,7 Mikel Dn 10,13.21; Ju 1,9.
8 baina ezin izan zuten garaitu, eta aurrerantzean zeruan ez zen tokirik izan haientzat. 9 Bota egin zuten, beraz, herensuge handia, antzinako sugea, deabru eta Satanas deritzana, mundu guztia engainatzen duena; lurrera bota zuten bere aingeruekin batera.
12,9 Bota… herensugea 20,2-3. // lurrera bota Is 14,12; Lk 10,18; Jn 12,31.
10 Orduan, ahots handia entzun nuen zeruan esaten:

«Orain etorri da
gure Jainkoaren salbamena,
indarra eta erregetza
eta beraren Mesiasen agintea;
bota baitute
gure senideen salatzailea,
gau eta egun Jainkoaren aurrean
salatzen zituena
12,10 salatzen zituena: Satanas hitzak, hebreeraz, salatzaile esan nahi du.
.
12,10 gure senideen salatzailea Za 3,1; Jb 1,9-11.
11 Bildotsaren odolaz
eta aitortu duten mezuaz
garaitu dute gure senideek:
ez dute beren bizitza maite izan
heriotzaren aurrean
atzera egiteko beste.
12 Poztu, beraz, zeruak
eta bertan bizi zaretenok.
Errukarriak, ordea, zuek,
lur-itsasook,
zuengana jaitsi baita deabrua
amorru biziz,
denbora gutxirako dela jakinik».

13 Herensugea, lurrera bota zutela ikustean, semea izan zuen emakumeari jarraika hasi zitzaion. 14 Baina bi arrano-hego handi eman zizkioten emakumeari hegan basamortura joan zedin, han, sugearengandik urrun, hiru urte eta erdiz
12,14 hiru urte eta erdiz: Ik. 11,2 oh.
bizitzeko prestatua zuen tokira.
12,14 hiru urte eta erdiz bizitzeko Dn 7,25; 12,7.
15 Orduan, ur-ibaia bota zuen ahotik emakumearen kontra, ibaiak emakumea eraman zezan. 16 Baina lurra emakumeari laguntzera etorri zen: zabaldu egin zen eta herensugeak ahotik botatako ibaia irentsi egin zuen. 17 Orduan, herensugea, emakumearen aurka amorraturik, beronen gainerako ondorengoak borrokatzera joan zen, Jainkoaren aginduak bete eta Jesusen testigantza leial egiten dutenak, alegia.
12,17 borrokatzera joan 11,7; 13,7; Dn 7,21.
18 Herensugea itsasertzeko hondarretan gelditu zen
12,18 gelditu zen: Eskuizkribu batzuek, ikusleari berari aplikatuz, gelditu nintzen diote.
zutik.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7