Bildotsa Sion mendian
14
1 Gero, Bildotsa ikusi nuen Sion mendiaren gainean zutik, eta harekin batera ehun eta berrogeita lau mila lagun 14,1 144.000 lagun: Ik. 7,4 oh. , Bildotsaren eta honen Aitaren izena bekokian idatzia zeramatenak. 14,1 ehun eta berrogeita lau mila 7,4+. // Bildotsaren izena bekokian 3,12+.
2 Zerutik zetorren hotsa entzun nuen, ur handien edo trumoi handi baten burrunba bezalakoa, beren zitarak jotzen ari diren zitara-jotzaileen hotsa bezalakoa. 14,2 ur handien… burrunba 1,15+.
3 Kantu berria 14,3 Kantu berria: Moisesek eta Israelgo seme-alabek, Jainkoak Egiptotik askatu ondoren, kantu berri bat abestu zuten (ik. Ir 15,1-21). Ap-ko kantuak, Bildotsari esker egindako askapen berria ospatzen du (ik. 15,3-4). ari ziren kantatzen tronuaren aurrean, lau bizidunen eta zaharren aurrean. Inork ere ez zezakeen kantu hura ikas, lurrekoen artetik salbaturiko ehun eta berrogeita lau mila haiek baizik. 14,3 Kantu berria 5,9+.
4 Hauek garbi gorde zituzten bihotzak, ez baitziren idolatriaz 14,4 idolatriaz: H.h., emakumeekin; irudizko zentzuan, lizunkeria-k idolatria adierazten du; hemen piztiaren gurtza (ik. 2,14 oh.). kutsatu, eta orain Bildotsari jarraitzen diote noranahi. Gizakien artetik salbatuak eta Jainkoarentzat eta Bildotsarentzat lehen fruitu bezala eskainiak izan dira;
5 haien ahoan ez zen maltzurkeriarik, akats gabeak dira. 14,5 ez zen maltzurkeriarik Is 53,9; So 3,13; Sal 32,2.
Hiru aingeruren mezua
6 Gero, beste aingeru bat ikusi nuen zeru goian hegan, eta betiko balio duen mezua iragarri behar zien lurreko bizilagun guztiei, nazio, arraza, hizkuntza eta herri guztiei.
7 Hots handiz zioen: «Izan begirune Jainkoari eta eman aintza berari, etorri baita berak mundua epaituko duen ordua; adora ezazue, zerua eta lurra, itsasoa eta ur-iturriak egin zituena». 14,7 zerua eta lurra… egin zituena 10,6+.
8 Bigarren aingeru bat etorri zen ondoren, esanez: «Erori da, erori, Babilonia handia, herri guztiak bere prostituzio-ardoz 14,8 Babilonia handia: Babilonia, bekatuaren hiria, Erromaren sinboloa da. // prostituzio-ardoa: Erromak (Babiloniak) idolatriara eraman zituen nazioak; ordainetan Jainkoak bere haserre-zigorra (10. tx.: sumin-ardoa, zigor-kopa; ik. Jr 25,15 oh.) ezarriko dio. mozkortu zituena».
9 Ondoren, hirugarren aingeru bat etorri zen, ahots handiz esanez: «Norbaitek piztia eta beronen irudia gurtzen baditu eta bekokian nahiz eskuan haren marka hartzen, 14,9 piztia eta beronen irudia gurtu 13,12-17; 14,11; 16,2; 19,20. // piztiaren marka 13,17+.
10 Jainkoaren sumin-ardoa edan beharko du, haren zigor-kopan nahasgabe garbi prestatua dagoena. Suz eta sufrez oinazetuko dute aingeru santuen eta Bildotsaren aurrean. 14,10 Jainkoaren sumin-ardoa 15,7; 16,19; Is 51,17.22; Jr 25,15+. // suz eta sufrez 19,20; 20,10; 21,8; Has 19,24; Ez 38,22; Sal 11,6.
11 Oinazetzen dituen sua pizturik egongo da menderen mendetan. Piztia eta honen irudia gurtu eta izenaren marka onar dezatenek ez dute atsedenik izango ez egunez, ez gauez». 14,11 Oinazetzen… menderen mendetan 19,3; Is 34,10. // Piztia eta honen irudia gurtu 14,9+.
12 Hor agertuko da Jainkoaren aginduei eta Jesusenganako sinesmenari eusten dieten fededunen iraupena.
13 Gero, ahotsa entzun nuen zerutik esaten: «Idatz ezazu: Zorionekoak aurrerantzean Jaunarekin bat eginik hiltzen direnak! Bai –dio Espirituak–, atseden hartu ahal izango dute beren nekeetatik, beren egintza onak lagun baitituzte». 14,13 atseden hartu ahal izan Heb 4,10.
Uztaroa eta mahats-aroa 14,14 Uztaroa eta mahats-aroa: Jainkoaren epaiaren irudi dira.
14 Gero, hodei zuri bat ikusi nuen, eta hodei gainean gizaseme antzeko norbait eseria, buruan urrezko koroa eta eskuan igitai zorrotza zituela. 14,14 hodei gainean gizaseme antzeko norbait 1,13+.
15 Tenplutik beste aingeru bat irten eta hodei gainean eseria zegoenari esan zion ahots handiz: «Hartu igitaia eta ekin uzta-biltzeari, iritsi baita igitatzeko ordua, lurreko uzta heldu-heldua baitago». 14,15-18 igitatzea Jl 4,13; Mt 13,39-40.
16 Eta hodeian eseria zegoena igitatzen hasi zen eta lurreko uzta bildu zuen.
17 Gero, beste aingeru bat irten zen zeruko tenplutik, hura ere eskuan igitai zorrotza zuela.
18 Beste aingeru bat, suaren gain agintea zuena, irten zen aldaretik eta oihu egin zion ahots handiz igitai zorrotza zuenari: «Hartu igitai zorrotz hori eta bildu lurreko mahastiko mordoak, mahatsa heldu-heldua baitago».
19 Aingeruak lurra igitatzen hasi eta lurreko mahastia bildu zuen, eta Jainkoaren zigorraren dolare handira bota. 14,19 Jainkoaren zigorraren dolare handira bota 19,15; Is 63,1-3; Nk 1,15.
20 Hiritik kanpora zapaldu zuten mahatsa eta, dolaretik hainbeste odol atera zenez, zaldien muturrekoetaraino iritsi zen, hirurehun kilometroko zabaleran 14,20 hiritik kanpora: Heriotza-zigorra hiritik kanpora bete ohi zen; horrela, kriminala gizartetik kanpo gelditzen zela adierazi nahi zen; Kristo ere hiritik kanpora hil zuten. // hirurehun km-ko zabaleran: H.h., mila eta seiehun estadioko zabaleran. .
|