Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Apokalipsia 1

Apokalipsia :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22

Hitzaurrea
1
1 Hau da Jainkoak Jesu Kristori egin zion agerpena
1,1 agerpena: Hau esan nahi du grekozko Apokalipsi hitzak.
, honek bere zerbitzariei laster gertatuko dena erakuts ziezaien. Bere aingerua bidaliz jakinarazi zion Joan bere zerbitzariari.
1,1 laster gertatuko dena erakutsi 1,9; 22,6; Dn 2,28.29.45.
2 Eta honek aitortzen du ikusitako guztia Jainkoaren mezua dela, Jesu Kristok baieztatua.
1,2 Jainkoaren mezuaren lekuko 1,9; 6,9; 20,4.
3 Zorionekoak
1,3 Zorionekoak: Hau da Apokalipsiko 7 zoriontasunetatik lehena. Beste seiak 14,13; 16,15; 19,9; 20,6; 22,7.14 tx.etan daude.
mezu profetiko hau irakurri eta entzuten dutenak, eta bertan idatziari jaramon egiten diotenak, beteko den garaia hurbil baitago!
1,3 Zorionekoak 22,7. // beteko den garaia hurbil 22,10.
Zazpi eliz elkarteei agurra
4 Nik, Joanek, Asia probintziako
1,4 Asia probintzia: Ik. Eg 16,6-7 oh.
zazpi eliz elkarteei: grazia eta bakea zuei Jainkoaren –den, zen eta etortzekoa denaren– partetik eta beraren tronuaren aurrean dauden zazpi espirituen partetik;
1,4 den, zen eta etortzekoa dena 11,17; 16,5; Ir 3,14; Is 41,4. // zazpi espiritu 3,1; 4,5; 5,6.
5 baita Jesu Kristoren partetik ere, testigu leial, hildakoen artetik lehenengo piztu eta lurreko erregeen buruzagi denaren partetik.
Maite gaituenari eta bere odolaz geure bekatuetatik askatu gintuenari,
1,5 testigu leial 3,14; 19,11. // lehenengo piztua Kol 1,18. // lurreko erregeen buruzagi 19,16; Sal 89,28. // bekatuetatik askatu gaituena Is 40,2; Sal 130,8.
6 Jainkoarentzat, bere Aitarentzat, errege-herri eta apaiz egin gaituenari, aintza eta agintea menderen mendetan! Amen.
1,6 errege-herri eta apaiz 5,10; 20,6; Ir 19,6; Is 61,6; 1 P 2,5.9.

7 Hara, hodei artean dator!
Guztiek ikusiko dute,
baita zulatu zutenek ere,
eta lurreko arraza guztiek
hileta-negarra egingo dute
harengatik.
Bai. Amen.
1,7 hodei artean Dn 7,13; Mt 24,30; Mk 13,26; Lk 21,27; 1 Ts 4,17. // zulatu zutenak ere Za 12,10; Jn 19,34.37. // hileta-negarra egin Za 12,10-14; Mt 24,30.

8 «Neu naiz Alfa eta Omega
1,8 Alfa eta Omega: Grekozko alfabetoaren lehen eta azken hizkiak. Esaerak, bi muturrak aipatuz, sail osoa adierazten du; beraz, osotasunaren irudi da.
–dio Jainko Jaunak–, dena, zena eta etortzekoa, ahalguztiduna».
1,8 Alfa eta Omega 21,6; 22,13. // den, zen eta etortzekoa dena 1,4+. // Jainko ahalguztiduna 4,8; 11,17; 15,3; 16,7.14; 19,6.15; 21,22.
DAGOENEKO BADENA (1,9–3,22)
Jesus piztua ikusi
9 Ni, Joan, zuen anaia eta Jesusen maitasunagatik atsekabean eta erreinuaren itxaropen iraunkorrean zuen kideko naizen hau, Patmos
1,9 Patmos: Egeo itsasoan, Efesotik 200 km ingurura dagoen uharte txikia. Erromatarrek bertara erbesteratzen zituzten arriskutsu zirenak.
izeneko uhartean nengoen erbesteratua Jainkoaren hitzarengatik eta Jesusen testigantza egiteagatik. 10 Jaunaren egunean
1,10 Jaunaren eguna: Lehen kristauek Jaunaren eguna deitzen zioten Jesusen piztuera gogoratzen zuen asteko egunari. Horretan du sorrera gure igande-jaiak.
Espirituak hartu ninduen, eta neure ostean ahots handia entzun nuen turuta-hotsa bezalakoa. 11 Hau zioen: «Idatz ezazu liburu batean ikusiko duzuna, eta bidali zazpi eliz elkarte hauei
1,11 zazpi eliz elkarte: Apokalipsiaren mezua Asia Txikiko 7 eliz elkarte jakini zuzentzen zaie. Baina, 7 zenbakiak betea eta osoa dena esan nahi duelarik, pentsa daiteke mezua orokorra dela, hots, eliz elkarte guztientzat balio duela.
: Efeso, Esmirna, Pergamo, Tiatira, Sardes, Filadelfia eta Laodizeako eliz elkarteei».
12 Atzera begiratu nuen, mintzo zitzaidan ahots hura norena ote zen ikusteko eta, itzultzean, urrezko zazpi argimutil ikusi nituen, 13 eta argimutilen erdian gizaseme antzeko bat, soineko luzez jantzia, bularpea urrezko gerrikoz lotua
1,13 Jesus apaiz-jantzian ageri da. Hemen aipatu jantziak apaizei zegozkien (ik. Ir 28,4.31; 29,5; Lb 8,7; Dn 10,5).
.
1,13 gizaseme antzekoa Dn 7,13. // soineko luzea eta urrezko gerrikoa Dn 10,5.
14 Haren buruko ilea zuria zen, artilea eta elurra bezalakoa, begiak sugarra bezalakoak
1,14 zuria: Kolore zuria, zahartzaroarena ez, baizik jainkotasun eta betikotasunaren sinbolo da. // begiak sugarra bezalakoak: Begiak jakintzaren eta ezagutzaren sinbolo dira. Jesus piztuak gauza guztiak dakizkiela esan nahi da hemen.
,
1,14-15 haren begiak eta oinak 2,18; 19,12; Dn 10,6.
1,14 ile zuria Dn 7,9.
15 oinak labean garbituriko brontze goriaren antzekoak, haren ahotsa ur handiena bezalako burrunba.
1,15 ur handiena bezalakoa 14,2; 19,6; Ez 1,24; 43,2.
16 Zazpi izar zituen eskuineko eskuan eta aho biko ezpata zorrotza ateratzen zitzaion ahotik; aurpegia eguzkia indarrik handienean bezain argitsu zuen.
1,16 Zazpi izar 1,20; 2,1; 3,1. // aho biko ezpata 2,12.16; 19,15; Is 49,2.
17 Hura ikustean, hila bezala erori nintzaion oinetan. Berak eskuineko eskua gainean jarri zidan, esanez: «Ez izan beldur! Neu naiz lehena eta azkena,
1,17 lehena eta azkena 2,8; 22,13; Is 44,6; 48,12.
18 bizi dena; hilik egon nintzen, baina orain bizirik nago menderen mendetan, eta neure menpe ditut Herioa eta Hildakoen Egoitza
1,18 Hildakoen Egoitza: Jatorrizkoan Hades. Honela da esaldia h.h.: Herioaren eta Hildakoen Egoitzako giltzak ditut.
. 19 Idatz ezazu, beraz, ikusi duzuna: orain dena eta gero izango dena
1,19 izango dena: Tx. honek liburu guztirako giltza den mezua damaigu: orain dena lehen zatiari dagokio (1,9–3,22), gero izango dena bigarrenari (4,1–22,21).
.
1,19 gero izango dena 1,1; 22,6; Dn 2,28.29.45.
20 Hona nire eskuineko eskuan ikusi dituzun zazpi izarren eta urrezko zazpi argimutilen esanahia: zazpi izarrak zazpi eliz elkarteen aingeruak
1,20 eliz elkarteen aingeruak: Aingeru hauek ez dira gizakiak, ez baitzaio Ap-an inoiz aingeru izenik ematen gizakiari. Elkartearen espiritu-izaera pertsona bezala irudikatzen da.
dira, eta zazpi argimutilak zazpi eliz elkarteak».
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7