Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Apokalipsia 20

Apokalipsia :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22

Mila urteak
20
1 Aingeru bat ikusi nuen zerutik jaisten; lur azpiko leizeko giltza eta kate handi bat zeramatzan eskuan. 2 Atzeman zuen herensugea, antzinako sugea –hau da, deabrua edo Satanas–, eta mila urterako lotu zuen.
20,2 Atzeman zuen herensugea 12,9.
3 Leizera bota, sarrera giltzaz itxi eta zigilatu egin zuen mila urteak
20,3 mila urte: Zaila da mila urte horien esanahia zehaztea. Dena den, ez daitezke h.h. har, historian zehar izan diren milenarismoek egin ohi dutenez. Askoren iritziz, mila urteek Kristoren etorreratik azkena arteko historia adierazten dute.
bete arte, aurrerantzean herriak lilura ez zitzan; mila urteon ondoren, pixka baterako aske gelditu behar du.
20,3 Leizera bota 2 P 2,4; Ju 1,6.
4 Tronu batzuk ere ikusi nituen; haietan eseri zirenei epaitzeko ahalmena eman zien Jainkoak. Ikusi nituen Jesusen testigantza egiteagatik eta Jainkoaren hitza hots egiteagatik lepo eginikoak ere, hau da, piztia eta beronen irudia gurtu ez zituztenak eta haren marka beren bekoki eta eskuetan hartu ez zutenak. Hauek bizira itzuli ziren eta Mesiasekin errege izan ziren mila urtez.
20,4 epaitzeko ahalmena Dn 7,9.22.27; Lk 22,30; 1 Ko 6,2. // Jesusen testigantzagatik lepo eginak 16,6+. Ik. 1,6+.
5 Gainerako hilak ez ziren bizira itzuli, harik eta mila urteak bete arte. Hau lehen piztuera da. 6 Zorionekoak lehen piztuera honetan parte dutenak, Jainkoarenak baitira! Bigarren heriotzak ez du aginterik beraien gain, baizik eta Jainkoaren eta Mesiasen apaiz izango dira, eta beronekin errege mila urteetan.
20,6 apaiz, errege 1,6+.
Deabrua garaitua
7 Mila urteak betetzean, aske geldituko da Satanas bere kartzelatik. 8 Orduan, lurreko lau bazterretako herriak –Gog eta Magog
20,8 Gog eta Magog: Ik. Ez 38,2 oh. Ezekielengan Gog, Magog herrialdeko erregea azaltzen da. Hemen bi izenak Jainkoaren asmoaren etsaien adierazgarri dira: etsaigoak azkena arte iraungo du.
– liluratzeko aterako da eta gudurako bilduko ditu, itsasoko hondarrak bezain ugari.
20,8 gudurako bildu 19,19+.
9 Lur zabalean hedatu ziren eta fededunen kanpalekua eta hiri maitea
20,9 hiri maitea: Jerusalem, Elizaren sinbolo denez.
inguratu zituzten. Jaitsi zen, ordea, zerutik sua eta irentsi egin zituen.
20,9 zerutik sua jaitsi 2 Erg 1,10; Ez 38,22; 39,6.
10 Eta deabrua, haiek liluratu zituena, su eta sufrezko aintzirara jaurtia izan zen; hantxe daude piztia eta sasiprofeta ere. Gau eta egun oinazetuko dituzte han menderen mendetan.
20,10 su eta sufrezko aintzirara 19,20; 21,8. // aintzirara jaurti 19,20+.
Hildako guztien epaia
11 Tronu handi zuri bat ikusi nuen, baita bertan eseria zegoena ere; beronen aurretik ihes egin zuten lurrak eta zeruak eta aztarnarik utzi gabe desagertu.
20,11-12 tronuan eseria, epaia Dn 7,9-10; Mt 25,31-46. // biziaren liburua 3,5+. // egintzen arabera 2,23+.
12 Eta hildakoak ikusi nituen, handi nahiz txiki, tronuaren aurrean zutik. Liburuak ireki zituzten; beste liburu bat ere ireki zuten, biziaren liburua; eta hildakoak liburuetan idatzirik zegoenaren arabera epaitu zituzten, bakoitza bere egintzen arabera.
13 Itsasoak bere baitan zeuzkan hilak itzuli zituen eta, orobat, Herioak eta Hildakoen Egoitzak, eta nor bere egintzen arabera epaitua izan zen. 14 Herioa eta Hildakoen Egoitza suzko aintzirara bota zituzten
20,14 suzko aintzirara bota zituzten: Auzi-egunaren ondoren, Herioa eta Hildakoen Egoitza ere indargabeturik eta erabat garaituak gertatuko dira.
; suzko aintzira bigarren heriotza da.
20,14 Herioa eta Hildakoen Egoitza suzko aintzirara bota 1 Ko 15,26.55.
15 Izena biziaren liburuan idatzirik ez zutenak ere suzko aintzirara jaurti zituzten.
20,15 biziaren liburuan 3,5+. // jaurti zituzten 19,20+.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7