Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Apokalipsia 4

Apokalipsia :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22

GEROAGO GERTATZEKOA (4,1–22,21)
Jainkoaren tronua
4
1 Ondoren, ikuskari bat izan nuen. Irekitako ate bat ikusi nuen zeruan, eta lehen mintzatua zitzaidan turuta-hotsa bezalako ahotsak esan zuen: «Igo hona, eta ondoren gertatzekoak direnak erakutsiko dizkizut».
4,1 ondoren gertatzekoak erakutsiko 1,1+.
2 Bat-batean, Espirituak hartu ninduen. Tronu bat ikusi nuen zeruan eta tronuan norbait eseria
4,2 tronuan norbait eseria: Hau da irudirik erabiliena Ap-an Jainkoa adierazteko.
.
4,2 tronuan eseria 4,9; 5,1.7.13; 6,16; 7,10.15; 19,4; 21,5; 1 Erg 22,19; Is 6,1; Ez 1,26; Sal 47,9.
3 Tronuan eseriak jaspe eta kornalina harrien itxura zuen, eta tronuaren inguruan esmeralda antzeko ortzadarra
4,3 ortzadarra: Hitzak argizko zisku/aureola ere esan nahi du, eta hala itzultzen dute askok.
zegoen.
4,3 Jainkoaren tronua Ez 1,26-28.
4 Tronuaren inguruan hogeita lau aulki zeuden, eta aulkietan eseriak hogeita lau zahar
4,4 hogeita lau zahar: Jainkoaren herria irudikatzen dute, Jainkoaren herria bere behin betiko egoeran.
, jantzi zuriak soinean eta urrezko koroak buruan zituztela.
4,4 zaharrak Is 24,23. // jantzi zuriak 3,5+.
5 Tronutik tximistak, danbatekoak eta trumoiak ateratzen ziren; aulkiaren aurrean zazpi argi-zuzi zeuden sutan, Jainkoaren zazpi espirituak adierazten zituztenak,
4,5 tximistak eta trumoiak 8,5; 11,19; 16,18; Ir 19,16; Ez 1,13. // zazpi argi-zuzi Ez 1,13; Za 4,2. // zazpi espirituak 1,4+.
6 eta aulkiaren aurrean itsaso antzeko zerbait hedatzen zen, kristala bezain gardena.
Tronuaren erdian eta inguruan lau izaki bizidun zeuden, begiz beteak atzetik eta aurretik
4,6 lau izaki… begiz beteak…: Lau izakiok mundu kreatuaren irudi dira. Begiz beteak: Ik. 1,14 oh. Pasarte honetako sinboloak Ez 1,5-21 atalean oinarritzen dira. Eskuarki, Ezekiel da Apokalipsiaren sinbolo-iturri garrantzizkoena. San Ireneoz gero, kristau-tradizioak lau ebanjelarien sinbolo egin ditu animalia antzeko lau izakiok (ik. 7. tx.).
.
4,6-7 lau izaki bizidun Ez 1,5-10; 10,14.
4,6 kristala bezain gardena Ez 1,22.
7 Lehen izakia lehoi antzekoa zen; bigarrena zezen antzekoa; hirugarrenak gizaki antzeko aurpegia zuen, eta laugarrena hegaz doan arrano antzekoa zen. 8 Lau izakiok seina hego zituzten, begiz beteak kanpotik eta barrutik. Gau eta egun honela ari dira etengabe:

«Santu, santu, santua
Jauna, Jainko ahalguztiduna,
zena, dena eta etortzekoa».
4,8 seina hego Is 6,2. // begiz beteak Ez 1,18; 10,12. // Santu, santu, santua Is 6,3. // Jainko ahalguztiduna 1,8+. // zena, dena eta etortzekoa 1,4+.

9 Eta izakiek tronuan eseria dagoenari, menderen mendetan bizi denari, aintza, ohorea eta esker ona ematen dioten bakoitzean,
4,9 tronuan eseria 4,2+. // mendetan bizi denari Dn 4,34; 6,27.
10 hogeita lau zaharrak tronuan eseria dagoenaren aurrean ahuspezten dira, menderen mendetan bizi dena adoratzen dute eta beren koroak tronuaren aurrera botatzen, esanez:

11 «Gure Jaun eta Jainko hori,
zu bazara nor
aintza, ohorea eta ahalmena
hartzeko,
zeuk baitzenituen
gauza guztiak egin
eta, zuk nahi izan duzulako,
baitira sortu eta dira oraindik».
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7