Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Apokalipsia 9

Apokalipsia :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22

Bosgarren turuta. Matxinsaltoen izurria
9
1 Jo zuen turuta bosgarren aingeruak, eta izar bat ikusi nuen zerutik lurrera eroria. Izarrari leize-zuloko giltza
9,1 leize-zuloko giltza: Leize-zuloak gaitzaren indarrak aldi baterako preso zeudeneko tokia adierazten du (ik. 11,7; 17,8; 20,1.3); bertako giltzak Jainkoak ditu. Leize-zuloa irekitzeak bertan loturik zeuden indar hondatzaileak aske uztea esan nahi du; hala ere, horien eragina mugatua da.
eman zioten,
9,1 leize-zuloko giltza 20,1.
2 eta leize-zuloa ireki zuen: kea atera zen bertatik, labe handi batetik bezala, eta keaz eguzkia eta airea ilundu egin ziren.
9,2 labe handi batetik bezala kea atera Has 19,28; Ir 19,18.
3 Ke artetik matxinsaltoak
9,3 matxinsaltoak: Entzutetsuak ziren ekialdean matxinsaltoen izurriak; multzo handitan hegaka, belardi oro suntsitzen zuten beren iraganaldian (ik. Jr 51,27; Jl 1–2).
erori ziren lurrera, eta lurreko eskorpioiena bezalako ahalmena eman zitzaien.
9,3 matxinsaltoak lurrera Ir 10,12-15; Jl 1–2; Jkd 16,9.
4 Lurreko belarra, barazkiak eta zuhaitzak ez hondatzeko agindua eman zitzaien, baizik eta zigiluaren marka bekokian ez zeramaten gizakiak bakarrik.
9,4 zigiluaren marka bekokian 7,3+.
5 Ez zitzaien hiltzeko baimenik eman, baina bai bost hilabetez
9,5 bost hilabetez: Zenbaki honek oinazealdia, bukatuko den arren, luzea izango dela adierazten du.
oinazetzekoa. Horiek emandako oinazea eskorpioien ziztadarena bezalakoa da. 6 Egun haietan gizakiak heriotzaren bila ibiliko dira, baina ez dute aurkituko; hil nahiko dute, baina heriotzak ihes egingo die.
9,6 heriotzaren bila 6,16; Jr 8,3; Jb 3,21.
7 Gudurako prest dauden zaldien itxura zuten matxinsaltoek; buruan urrezkoak bezalako koroak zeramatzaten; aurpegiak giza itxurakoak zituzten,
9,7 matxinsaltoek gudurako zaldien itxura Jl 2,4.5.
8 ile-adatsa emakumeena bezalakoa, eta hortzak lehoiarenak bezalakoak;
9,8 hortzak lehoiarenak bezalakoak Jl 1,6.
9 burdinazkoak bezalako bularrekoak zituzten, eta hegal-hotsa gudura zalapartaka doazen zalgurdi askoren zarata bezalakoa zen;
9,9 hegal-hotsa gudurako zalgurdiena bezalako zarata Jl 2,5.
10 eskorpioiek bezalako isatsak zituzten, eztenez hornituak: eta isatsekin gizon-emakumeak bost hilabetez hondatzeko ahalmena zuten. 11 Matxinsaltoek leizeko aingerua zuten errege, hebreeraz Abadon eta grekoz Apolion deritzana (hau da, Suntsitzailea).
12 Iragan da lehen zoritxarra! Baina beste bi falta dira oraindik.
Seigarren turuta. Zaldi eta zaldizko hondatzaileak
13 Jo zuen turuta seigarren aingeruak, eta Jainkoaren aurrean dagoen urrezko aldarearen lau ertzetatik ateratzen zen ahotsa entzun nuen.
9,13 urrezko aldarea 8,3+.
14 Honela ziotsan turuta zeukan seigarren aingeruari: «Aska itzazu Eufrates ibai
9,14 Eufrates ibai: Mesopotamiako ibai handia da. Garai hartan Erromatar inperioko ekialdeko muga zen. Ibaiaz beste aldean partiarren lurraldea zegoen, eta hauei zuzenduta egon daitezke pasarte honetako ondoko tx.ak (ik. 16,12).
handiaren ondoan loturik dauden lau aingeruak».
15 Aske utzi zituzten lau aingeruak: prest zeuden hilabete, egun, ordu eta une hartan gizon-emakumeen herena hiltzeko. 16 Zaldizko gudariak berrehun milioi zirela entzun nuen. 17 Ikuskarian honelaxe ikusi nituen zaldiak eta zaldizkoak: haien bularrekoak, batzuk sua bezain gorriak ziren, beste batzuk hiazintoa bezain urdinak eta beste batzuk sufrea bezain horiak; zaldien buruak lehoienak bezalakoak ziren, eta ahoetatik sua, kea eta sufrea ateratzen zitzaizkien. 18 Gizakien herena hil zen hiru zigor hauengatik –ahotik zerien su, ke eta sufrearengatik, alegia–. 19 Zaldiek ahoan eta isatsetan zuten suntsitzeko ahalmena; isatsak suge-itxurakoak eta burudunak zituzten, eta haien bidez hondatzen zuten. 20 Halere, gainerako gizon-emakumeek, zigor hauek jo gabeek, ez zuten beren jokabidea aldatu: ez zioten utzi deabruei kultu emateari, ezta ikusteko, entzuteko eta ibiltzeko gauza ez diren urrezko, zilarrezko, brontzezko, harrizko eta zurezko idoloak gurtzeari ere;
9,20 deabruei kultu eman Dt 32,17; 1 Ko 10,19-20. // ezertarako gauza ez diren idoloak Sal 115,4-7; 135,15-17; Dn 5,23.
21 beren giza hilketez, sorginkeriez, lizunkeriez eta lapurretez ere ez ziren damutu.
9,21 ez ziren damutu 16,9.11.21.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7