Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Baruk 1

Baruk :Sarrera 1 2 3 4 5

Sarrera historikoa
1
1 Hona hemen Baruken liburua. Baruk Neriasen semea zen, eta haren arbasoak Maasias, Sedekias, Asadias eta Helkias izan ziren. Liburua Babilonian idatzi zuen,
1,1 Baruk Jr 32,12+.
2 babiloniarrek Jerusalem hartu eta erre ondorengo bosgarren urteko
1,2 bosgarren urtea: K.a. 582. urtea. Hila segur aski hebrearren egutegiko bosgarrena (uztaila/abuztua) da. 2 Erg 25,8 tx.aren arabera, hilaren zazpia babiloniarrek Jerusalem hartu zuteneko urteburua da.
hilaren zazpian.
1,2 Jerusalem hartu eta erre 2 Erg 25,3-12.
3 Barukek Joiakimen seme Jekonias
1,3 Jekonias: Joiakinen beste izen bat (ik. Jr 13,18 eta Jr 22,24 oh.).
Judako erregearen eta entzutera etorritako herri guztiaren aurrean irakurri zuen liburua;
1,3 Jekonias Jr 22,24+. // herri guztiaren aurrean irakurri Ir 24,7; Dt 31,30; 32,44; 2 Erg 23,2-3; Jr 36,6; Ne 8,1-8.
4 handikiak, printzeak, herri-agintariak eta herritar guztiak bildu ziren, hots, Babilonian, Sud ibai
1,4 Sud ibaia: Ez da beste inon azaltzen Biblian; segur aski Babilonia zeharkatzen zuten ubideetako bat zen.
inguruan, bizi ziren israeldar guztiak, txiki eta handi.
5 Guztiek negar, barau eta otoitz egin zuten.
1,5 Guztiek negar, barau eta otoitz Jl 1,14; 2,12; Esd 10,1.
6 Gero, diru-bilketa egin zuten, bakoitzak bere ahalbideen neurrian eman zuelarik; 7 eta dirua Jerusalemera, Helkiasen seme eta Salomen iloba zen Joakim apaizari
1,7 Joakim apaiza: Ez da beste inon azaltzen Biblian.
eta Jerusalemen bizi ziren beste apaiz eta herritarrei bidali zieten. 8 Aldez aurretik, Siban hilaren hamarrerako, berreskuratuak zituen Barukek babiloniarrek tenplutik harrapatutako ontziak, Jerusalemera berriro itzultzeko; Josiasen seme eta Judako errege Sedekiasek
1,8 Siban hila: Babiloniako egutegiko hil hau hebrearren egutegiko hirugarren hilari (maiatza/ekaina) dagokio. // tenplutik harrapatutako ontziak: Babiloniarrek tenpluan eginiko harrapaketaz, ik. 2 Erg 25,13-15. // Jerusalemera berriro itzultzeko: Adierazpen hau ez dator bat Esd 1,7-11 pasartean esaten denarekin. // Sedekias: Judako azken erregea (ik. 2 Erg 24,18–25,7).
eginarazitako ontziak ziren,
1,8 tenpluko ontzi sakratuak 1 Erg 7,40-51; Dn 1,2; 5,2-3; Esd 7,19; 2 Kro 29,18-19; 1 M 1,21-24; 4,49-51; 2 M 2,4-12.
9 Babiloniako errege Nabukodonosorrek Jekonias erregea, buruzagi, esklabo, handiki eta herriko jendearekin, Jerusalemdik Babiloniara eraman
1,9 Babiloniara eraman: K.a. 587an gertaturiko erbesteratzea aipatzen da.
ondoren.
1,9 Jekonias/Joiakin erbesteratu 2 Erg 24,12-17; Jr 24,1.
10 Mezu hau bidali zieten: «Dirua bidaltzen dizuegu, erre-opari eta barkamen-oparietarako abereak eta intsentsua eros ditzazuen; eskaini labore-opari eta sakrifizioak Jaunaren, gure Jainkoaren, aldare gainean, 11 eta egizue otoitz Babiloniako errege Nabukodonosorren eta beronen seme Baltasarren osasunerako, zeruak dirauen artean bizi daitezen;
1,11 otoitz erregearen alde Esd 6,10; 1 Tm 2,2. Ik. Jr 29,7.
12 eman diezazkigula Jaunak indarra eta argia Babiloniako errege Nabukodonosor eta beronen seme Baltasarren babespean bizi ahal izateko; luzaroan zerbitza ahal ditzagula eta berorien onginahia geureganatu.
1,12 Jaunak indarra eta argia eman Esd 9,8.
13 Egin otoitz gure alde ere Jaunari, gure Jainkoari, bekatu egin baitugu beraren kontra, eta orain arte ez du bere haserre-sumina guregandik urrundu.
14 «Irakurri liburu hau: Etxola Jaietan
1,14 Etxola Jaietan: H.h., Jaiegunean; beste zehaztasunik gabe azaltzen denean, jai nagusia, hau da, Etxola Jaia, adierazten du (ik. 1 Erg 8,2.65).
eta beste egun egokietan Jaunaren etxean bekatuak aitor ditzazuen bidaltzen dizuegu. Honela egingo duzue otoitz:
DAMU OTOITZA (1,15–3,8)
Bekatuen aitorpena
15 «Jauna, gure Jainkoa, bakarrik da zuzena! Gu, berriz, lotsagarri gaude, gaur ikus daitekeenez: lotsagarri judatarrok eta Jerusalemgo bizilagunok,
1,15 Jainkoa zuzena, gu lotsagarri 2,6; Dn 9,7. Ik. Jr 7,19; Sal 44,16; Esd 9,7.
16 lotsagarri gure errege, agintari, apaiz, profeta eta gurasoak.
1,16 gure errege, agintari Dn 9,8. Ik. Jr 32,32; Ne 9,32.
17 Bekatu egin dugu Jaunaren aurka: 18 ez gatzaizkio leial izan. Ez dugu aditu Jaunaren, geure Jainkoaren, mintzoa eta ez diegu jarraitu eman dizkigun aginduei.
1,18 Ez dugu aditu 1,19.21; 2,5.10; etab.; Ir 15,26; Dt 4,30; Jr 3,13.25; 7,24+; Dn 9,10. // ez diegu jarraitu aginduei Ik. Lb 26,3; Jr 26,4; 32,23; 44,10.23.
19 Jaunak Egiptotik gure gurasoak atera zituen egunetik gaurdaino, ez gatzaizkio Jaunari, geure Jainkoari, leial izan, uko egin diogu haren mintzoa aditzeari.
1,19 Jaunak Egiptotik atera Ir 12,37-42; 13,17–15,21. // desleial Jaunari Is 48,8; Ez 20,8; 23,5; Sal 106,7; Esd 9,7. Ik. Jr 22,21.
20 Horregatik, oraintxe ere zoritxarrez josiak eta Jaunaren madarikaziopean gaude; madarikazio hau Jaunak Moisesen bitartez adierazi zuen, esnea eta eztia darizkion lurraldea guri emateko arbasoak Egiptotik atera zituenean.
1,20 Moisesen bitartez adierazitako madarikazioa Dn 9,11. Ik. Dt 28,15+. // esnea… lurraldea Jr 11,5+.
21 Ez dugu aditu Jaunaren, geure Jainkoaren, mintzoa eta ez entzunarena egin diegu bidali dizkigun profeten esanei; 22 aitzitik, nork bere joera gaiztoei jarraituz, jainko arrotzak zerbitzatu ditugu eta Jaunari atsegin ez zaiona egin.
1,22 joera gaiztoei jarraitu Jr 3,17+.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7