Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Baruk 2

Baruk :Sarrera 1 2 3 4 5

Merezitako zigorra
2
1 «Horregatik, Jaunak bete egin du bere mehatxua, gure eta Israelgo gobernarien aurka, gure errege eta buruzagien aurka, Israelgo
2,1 Israel: Judari kontrajarria, iparraldeko erresuma, K.a. 721ean suntsitua, adierazten du.
eta Judako jendearen aurka emandako hitza.
2,1 Jaunak mehatxua bete 2,24; Dn 9,12.
2 Ez da inoiz ere ikusi zerupean Jainkoak, Moisesen legean idatzirik dagoena betez, Jerusalemen egin duenaren antzekorik,
2,2 Moisesen legean idatzia bete Dn 9,13. Ik. Dt 28,15.45.61.
3 nork bere seme-alaben haragia jateraino ere iritsi baikara.
2,3 seme-alaben haragia jan Jr 19,9+.
4 Inguruko erresumen menpe utzi gaitu Jaunak eta albo-herrietan sakabanatu, beraien iseka-gai eta madarikazio bihurtuz.
2,4 iseka-gai eta madarikazio Jr 24,9+. Ik. Dt 28,25+.
5 Besteen nagusi izan beharrean, menpeko gertatu gara, bekatu egin baitugu Jaunaren, geure Jainkoaren, kontra, haren mintzoari ez entzunarena eginez.
2,5 menpeko gertatu Dt 28,13.43.
6 «Jauna, gure Jainkoa, bakarrik da zuzena! Gu eta gure gurasoak, berriz, lotsagarri gaude, gaur ikus daitekeenez. 7 Jaunak gure kontra iragarritako zoritxar guztiak erori zaizkigu gainera; 8 halaz guztiz, ez diogu erregutu Jaunari, nor bere joera gaiztoetatik bihurtzeko asmoz.
2,8 joera gaiztoetatik bihurtu Dn 9,13.
9 Horregatik, Jauna erne egon da eta azkenean zoritxarrok bidali dizkigu. Izan ere, Jauna zuzena da, zuzena egiteko agindu digun guztian;
2,9 Jauna erne Dn 9,14. Ik. Jr 1,12+.
10 guk, ordea, ez dugu haren mintzoa aditu, eman dizkigun aginduei jarraituz.
Erregua
11 «Jauna, Israelen Jainkoa, esku indartsuz atera zenuen zeure herria Egiptotik
2,11 Egiptotik atera: Egiptoko irteera da Jauna nor den hobekien ezagutarazi duen gertaera eta Israelek salbamen-historian duen itxaropenaren iturburua.
, mirariak eta egintza harrigarriak eginez; ahalmen handiz eta esku bizkorrez atera ere, izen ospetsua gaurdaino zeureganatuz;
2,11 herria atera Dn 9,15. // mirariak eta egintza harrigarriak Dt 4,34+. // izen ospetsua Is 63,12; Jr 32,20; Ne 9,10.
12 guk, berriz, Jauna, geure Jainkoa, bekatu egin dugu, desleial izan gatzaizkizu, zure erabaki guztien kontra jaiki gara.
2,12 bekatu egin dugu 1 Erg 8,47; Jr 3,25+; Dn 9,5.
13 Urrundu zeure haserrea guregandik, baztertuak eta gutxituak baikaude sakabanatu gaituzun herrialdeetan.
2,13 Urrundu haserrea guregandik Dn 9,16. // gutxituak baikaude Dt 4,27+; Is 4,3+; Jr 42,2.
14 «Entzun, bada, Jauna, gure otoitza eta erregua, libra gaitzazu zarena zarelako, eta egizu geuregana dezagula erbesteratu gaituztenen onginahia,
2,14 Entzun gure otoitza Dn 9,17.
15 mundu guztiak jakin dezan zeu zarela Jauna, gure Jainkoa, zeure herritzat aukeratu baituzu Israel herria.
2,15 zeure herritzat aukeratu Dt 7,6+; 28,10+; Is 63,19; Jr 14,9; Dn 9,18.
16 Begira, Jauna, bizi zaren zerutik eta har gaitzazu gogoan! Makurtu, Jauna, belarria eta entzun!
2,16 Makurtu belarria Dn 9,18.
17 Ireki begiak eta ikusi! Kontura zaitez, Jauna, Hildakoen Egoitzan daudenek, bizi-arnasa galdu dutenez, ezin zaituztela goretsi eta zure salbamena iragarri;
2,17 Hildakoen Egoitzan ezin zaituzte goretsi Sal 6,6+. Ik. Koh 9,5-6; Si 17,28.
18 atsekabez beterik dagoenak, begiak ia itzalirik eta barnea goserik dituenak goretsiko zaitu eta zure salbamena iragarriko.
2,18 atsekabez, begiak ia itzalirik Dt 28,65.
19 «Jauna, geure Jainkoa, ez dizkizugu egiten erreguok geure gurasoen eta erregeen merezimenduetan oinarriturik.
2,19 merezimenduetan oinarritu Dn 9,18; Ga 2,16; Tt 3,5. Ik. Dt 7,7+.
20 Zeure haserre-sumina gure aurka hustu duzu, zeure zerbitzari profeten bitartez iragarri zenuena betez: 21 “Hau dio Jaunak: Makurtu lepoa eta jarri Babiloniako erregearen menpe, eta zuen arbasoei eman nien lurraldean jarraituko duzue bizitzen.
2,21 jarri Babiloniako erregearen menpe Jr 27,8+.
22 Baina, nire esanari ez entzunarena eginez, Babiloniako erregearen menpe jartzen ez bazarete, 23 desagerrarazi egingo ditut Judako hirietatik eta Jerusalemdik poz-alaitasunezko oihuak eta senar-emaztegaien kantuak. Lurralde hau guztia hondatua geldituko da, bizilagunik gabe”.
2,23 poz-alaitasunezko oihuak Jr 7,34+.
24 «Baina guk, zure esanari ez entzunarena eginez, ez genuen jarri nahi izan Babiloniako erregearen menpe, eta zuk bete egin dituzu zeure mehatxuak. Zeure zerbitzari profeten bitartez iragarri zenuen bezala, gure erregeen eta arbasoen hezurrak hilobietatik atera
2,24 hezurrak hilobietatik atera: Hilobirik gabe gelditzea madarikaziotzat hartzen zen (ik. 2 Erg 9,37; Jr 8,2; 14,16; 22,18-19).
eta kanpora bota dituzte.
2,24 mehatxuak bete 2,1+.
25 Eta hor daude orain eguneko beroa eta gaueko hotza jasaten. Gosez, gerraz eta izurriz, oinaze latzetan, hil ziren.
2,25 eguneko beroa eta gaueko hotza jasaten Jr 36,30. // Gosez, gerraz, izurriz 2 Sm 24,13; Jr 14,12+.
26 Eta zeure bizitokitzat aukeratu duzun tenplua ere, Israel eta Judaren gaiztakeriagatik, gaur egun dagoen egoeran utzi duzu.
27 «Jauna, gure Jainkoa, zuk zeure bihotz onez eta neurrigabeko gupidaz jokatu duzu gurekin. 28 Hala iragarri zenuen zeure zerbitzari Moisesen bitartez, israeldar guztien aurrean zeure legea idazteko agindu zenionean: 29 “Nire mintzoa aditzen ez baduzue, lagun-talde ezin handiago hau biziki urriturik geldituko da sakabanatuko dudan nazioetan.
2,29-35 mehatxua eta bihozberritzearen iragarpena Lb 26,14-45; Dt 4,25-31; 28,58-68; 30,1-10.
2,29 neuk sakabanatuko dudan nazioetan 2,13; Dt 4,27+.
30 Jakin badakit ez didatela adituko, herri burugogorra baita. Baina itzuliko dira beren baitara erbestealdian,
2,30 herri burugogorra Ir 32,9; Dt 9,6. // itzuliko beren baitara Lk 15,17. Ik. Dt 4,29-31; 1 Erg 8,47-48.
31 eta aitortuko dute neu naizela Jauna, beraien Jainkoa. Bihotz-belarri erne eta adikorrak emango dizkiet,
2,31 aitortuko neu naizela Jauna Ez 6,7+. // Bihotz-belarri adikorrak Jr 24,7; 32,39; Ez 11,19. Ik. 1 Erg 3,9.
32 gogoratuko dira nitaz eta goretsiko naute erbestealdian.
2,32 gogoratuko dira nitaz Ez 6,9+; Za 10,9.
33 Nire aurka bekatu egin zuten arbasoen jokaeraz oroiturik, uko egingo diote beren burugogorkeriari eta damutu egingo egintza txarrez. 34 Haien guraso Abraham, Isaak eta Jakobi zin eginez agindu nien lurraldera itzuliko ditut berriro eta haren jabe egingo dira; ugaritu egingo ditut eta ez dira gehiago urrituko.
2,34 itzuliko ditut berriro Dt 30,4-5; Jr 23,3+.
35 Betiko ituna egingo dut haiekin; horrela, ni beraien Jainko izango naiz eta haiek nire herri. Eta Israel, nire herria, ez dut berriro jaurtiko eman nion lurraldetik”.
2,35 Betiko ituna Jr 32,40+. Ik. Jr 31,31-34.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7