Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Daniel 11

Daniel :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

11
1 «“Neuk ere lagundu eta suspertu nuen bera, Dario mediarraren
11,1 Dario mediarra: Ik. 6,1 oh.
erregealdiko lehen urtean. 2 Eta orain, hona agertu behar dizudan egiazko mezua:
Hegoaldeko eta iparraldeko erregeen borroka
11,2 erregeen borroka: Zenbait ikertzaileren iritziz, 11. kap.ak Ekialde Erdiko historiaren aldi bat laburbiltzen du. 2. tx.ean Pertsiaren nagusitza aipatzen da; 3. tx.a Greziako Alexandro Handiaz ari da; 11,5-20a arteko zatian, Alexandroren inperiotik sortutako bi errege-jatorri nagusien arteko tirabirak, borroka eta hitzarmenak dira kontagai, Egiptoko lagiden (hegoaldekoen) eta Siriako seleukotarren (iparraldekoen) artekoak, alegia (K.a. 323tik 175era); 11,21-45 zatia, berriz, Antioko Epifanesen, juduen pertsegitzaile porrokatuaren, erregetzaz ari da (K.a. 175etik 164ra). Hipotesi honen arabera eratzen ditugu segidako oharrak.
«“Begira, hiru errege izango dira oraindik Pertsian. Eta horien ondoren, aurrekoak baino aberastasun gehiago izango duen laugarren bat. Bere aberastasunek nahiko indarra emango diotenean, inon direnak egingo ditu Greziako erregeari erasotzeko. 3 Baina errege ausart bat
11,3 errege ausart bat: Alexandro Handia.
sortuko da Grezian. Erreinu txit handia jaso eta nahi duena egingo du. 4 Hala ere, bere nagusitza nahiko finkatua dukeenean, zatitua eta ortziko lau ertzetara sakabanatua izango da. Ez dute errege haren jatorrikoek beraren oinordekotza hartuko; beste jende batzuen artean
11,4 beste jende batzuen artean: Ik. 8,8 oh.
banatuko dute, eta ez du lehengo indarrik izango.
11,4 zatitua eta sakabanatua 2,41-43; 8,8.22.
5 «“Hegoaldeko erregea ahaltsua izango da; haren gudalburuetako bat
11,5 Hegoaldeko erregea: Ptolomeo I.a, Egiptoko lehenengo errege helenista (K.a. 323tik 285era). // gudalburuetako bat: Seleuko I.a, Ptolomeoren menpeko izan ondoren, seleukotarren errege-jatorria sortu zuena (K.a. 312tik 280ra).
indartsuago egingo da, ordea, eta aginte handiagoa izango du. 6 Urte batzuen buruan elkartasuna egingo dute: hegoaldeko erregearen alaba iparraldeko erregearekin ezkonduko da
11,6 ezkonduko da: Antioko II.a Egiptoko Ptolomeo II.aren alaba Berenizerekin ezkondu zen 250. urte inguruan.
, bakezkoak egiteko. Baina asmo honek porrot egingo du. Izan ere, bizia galduko dute, bai berak, baita beraren senar, seme eta zerbitzariek ere. 7 Hala ere, haren jatorriko bat
11,7 haren jatorriko bat: Ptolomeo III.ak, Berenizeren anaiak, seleukotarren hiriburu zen Antiokiari eraso zion 246. urtean, bere arrebaren hilketa mendekatzeko.
jaikiko da. Iparraldeko erregearen gudarosteari erasoko dio, haren gotorlekua hartu eta menderatu egingo du. 8 Gainera, lurralde hartako jainkoen irudiak eta tenpluetako zilar eta urrezko ontzi baliotsuak Egiptora eramango ditu. Urte batzuetan bakean utziko du iparraldeko erregea. 9 Gero, honek egingo dio eraso berari, baina atzera egin beharrean gertatuko da.
10 «“Iparraldeko erregearen semeak
11,10 Iparraldeko erregearen semeak: Seleuko III.a (K.a. 226tik 223ra) eta Antioko III.a (223tik 187ra). Honek –seme horietako bat– ordu arte Egiptoren menpean zegoen Palestina konkistatu zuen.
gerrarako prestatuko dira, gudaroste handiak bilduz. Seme horietako bat uholde baten antzera sartuko da bere gudariekin hegoaldeko mugetan barrena. Itzultzean, etsaiaren gotorleku bati erasoko dio. 11 Amorru bizian, kontraerasoa
11,11 kontraerasoa: Egiptoko errege Ptolomeo IV.ak Siriako Antioko III.aren aurka 217an Rafian lortutako garaipenaren aipamena.
antolatuko du hegoaldeko erregeak iparraldekoaren kontra. Honek gudaroste handi batekin egingo dio aurre, baina haren menpe eroriko da gudarostea. 12 Iparraldeko gudarostea suntsitzean, hegoaldeko erregea harropuztu egingo da; baina, etsaiari milaka gudari hilagatik, ez du luzaroan iraungo agintean. 13 Urte batzuk geroago, iparraldeko erregeak lehen baino gudaroste handiagoa bildu eta berriro erasoko dio guda-tresna ugariz. 14 Garai hartan asko jaikiko dira hegoaldeko erregearen aurka; haien artean zure herriko gizon
11,14 zure herriko gizon: Egiptoren nagusitzari uko eginez, Antioko III.aren alde jarri ziren juduak aipatzen dira.
oldarkor batzuk ere bai, goi-ikuskariren bat betetzen dutelakoan, baina porrot egingo dute. 15 Iparraldeko erregea izango da berriro erasoan eta hiri gotor bat
11,15 hiri gotor bat: Antiokok Sidon hiria menderatu zuen 198an; beste zenbaiten iritziz, Gaza da aipaturiko hiri gotorra.
hartuko du. Hegoaldeko indarrek ezin izango diote aurre egin, ezta gudari aukeratuenek ere. 16 Nahi duena egingo du iparraldekoak, ezin izango baitio inork eutsi. Lurralde Guztiz Ederrean
11,16 Lurralde Guztiz Ederra: Ik. 8,9 oh. K.a. 200dik 164ra bitartean Palestina Siriaren menpean egon zen.
geratuko da, hondamena ekarriz. 17 Bere indar guztiekin hegoaldeko erreinuaz jabetzea erabakiko du. Horretarako, hegoaldeko erregearekin hitzarmena egingo du, alaba emaztetzat emanez, haren erreinua hondatzeko asmoz; baina ez du lortuko bere xedea
11,17 alaba emaztetzat: Antioko III.ak bere alaba Kleopatra eman zion emaztetzat Ptolomeo V.ari, Egiptoz jabetzeko asmoz. // bere xedea: Tx.eko hebreerazko testua iluna da.
. 18 Gero, kostaldeko lurraldeetara joko du eta haietako asko hartuko ditu menpean; baina atzerriko buruzagi batek bukaraziko ditu haren harrokeriak, eta berak erantzuterik ez du izango
11,18 Egiptorekin zuen su-etenaren itunaz baliaturik, Asia Txikiko kostaldeko zenbait hiriz jabetu zen Antioko, erromatarren oharpenei jaramonik egin gabe; baina azkenean Luzio Eszipionek, erromatar kontsulak –atzerriko buruzagiak–, Magnesian garaitu zuen behin betiko (190ean).
. 19 Orduan, bere herrialdeko gotorlekuak hartzera joango da, baina arrakastarik gabe; bertan eroriko da, eta arrastorik ere utzi gabe desagertuko. 20 Beste errege bat izango da haren ordez; honek ordezkari bat bidaliko du Jerusalemgo tenpluko
11,20 Jerusalemgo tenpluko: Jerusalemgo tenpluari erreinuko ospe deitzen dio jatorrizkoak. Antiokoren seme eta ondorengo Seleuko IV.ak bere ministro Heliodoro bidali zuen Jerusalemgo tenpluko altxorraz jabetzera; baina esku-hutsik itzuli behar izan zuen (ik. 2 M 3). Azkenean, ministroak berak hil zuen erregea.
altxorraz jabetzera; denbora gutxiren barruan hau ere hil egingo dute, baina ez jendearen aurrean, ezta gerratean ere.
21 «“Honen ondoren gizon zital bat
11,21 gizon zital bat: Antioko IV.a Epifanes (ik. 7,8 oh.); Seleuko IV.aren anaia zen, eta honen semearen tokian errege egitea lortu zuen.
etorriko da, errege izateko eskubiderik gabea. Maltzurkeriaz eta azpikeriaz jabetuko da erreinuaz.
11,21 gizon zital 7,8; 8,9.23.
22 Erasoko dioten gudaroste guztiak suntsituko ditu, eta itunaren herriko buruzagi bat
11,22 itunaren herriko buruzagi bat: Onias III.a apaiz nagusia da (ik. 9,26 oh.).
ere hilko du. 23 Aldeko dituenez baliatuz eta maltzurkeriaz jokatuz, gero eta indartsuago egingo da, berekin lagun gutxi izanik ere. 24 Inork gutxien uste duenean, eskualdeko lurrik aberatsenetara sartuko da eta beraren arbasoak egiten ausartu ez zirena egingo du: bere gizonen artean banatuko ditu lapurtutako harrapakinak eta aberastasunak. Azpijokoz gotorlekuak hartzeko asmotan ibiliko da. Baina denbora gutxirako izango da.
25 «“Bere indar eta ausardiaz fidaturik, hegoaldeko erregeari erasoko dio
11,25 erasoko dio: 11,25-27 tx.etan Antioko IV.ak Ptolomeo VI.ari eginiko gerra aipatzen da (170/169). Siriarrak preso hartu zuen egiptoarra eta bake-baldintza lotsagarriak ezarri zizkion (ik. 11,27).
gudaroste handi batez. Hegoaldeko erregea, berriz, gudaroste guztiz handiarekin aterako zaio aurka; baina honek ezin izango dio aurre egin, haren azpijokoek hondatuko dute eta; 26 laguntzailerik gertukoenek salduko dute, beraren gudarostea hondatua izango da eta gudari asko hilak. 27 Gero, mahaian eseriko dira bi erregeak; baina asmo txarrez beterik egongo direnez, gezurra besterik ez diote elkarri esango. Ez dute ezer onik aterako, ez baita artean azken epea betea izango. 28 Iparraldeko erregea bere lurraldera itzuliko da aberastasun handirekin, eta itun santuko herria
11,28 itun santuko herria: Israel herria. Egiptotik itzultzean (K.a. 169an), Antiokok lapurreta egin zuen Jerusalemgo tenpluan (ik. 2 M 5,15-21).
hondatzea erabakiko du, eta, erabakia betetzean, bere herrira itzuliko da.
29 «“Bere garaian, hegoaldeko erreinuaren aurka joango da berriro
11,29 berriro: Antiokok Egiptoren aurka egin zuen bigarren kanpaina (K.a. 168an).
; baina orduan ez zaizkio aterako gauzak lehen bezala. 30 Mendebaldetik erromatarren itsasontziek erasoko diote. Adorea galdurik, atzera egin beharko du; orduan, itun santuko herriaren aurka
11,30 erromatarren itsasontziek: H.h., Kitimgo itsasontziek. Kitim, Biblian, Zipre da normalean; hemen, ordea, erromatarrak aipatzen dira zalantzarik gabe, latinezko Vulgata itzulpenak ematen duen bezala. // itun santuko herriaren aurka: Egiptoko kanpainatik itzuli ondoren, judaismoaren kontrako politikari ekin zion Antiokok, helenizatzearen aldeko ziren juduen laguntzaz.
hustuko du bere amorrua; horretarako, itun santua alde batera utzi dutenen laguntzaz baliatuko da. 31 Santutegia eta tenpluko gotorlekua profanatu egingo dituzte haren gudariek, eguneroko oparia kendu eta idolo higuingarria
11,31 idolo higuingarria: Ik. 9,27 oh.
ezarriko aldare gainean.
11,31 Santutegia profanatua 9,27+. // eguneroko oparia 8,11+.
32 Bide okerrera eramango ditu zurikeriazko promesez ituna hautsi dutenak. Baina sendo iraungo dute eta gogor ekingo Jainkoa aintzakotzat hartzen dutenek.
11,32 gogor ekingo 1 M 1,62; 2,27.42.
33 Herriko jakintsuek jende askori irakatsiko diote; baina epe baten barruan, hil edo erre egingo dituzte, gatibu eraman edo ondasunak kendu.
11,33 jakintsuek 12,3.
34 Laguntza gutxi
11,34 Laguntza gutxi: Edo laguntza pixka bat. Badirudi Matatiasen matxinada eta makabearren askapen-gerra aipatzen direla. Hala ere, autoreak ez du konfiantzarik azaltzen armek lor dezaketen askapenean.
hartuko dute erasoaldi hauetan, elkartuko zaizkienek ere maltzurkeriaz jokatuko baitute. 35 Jakintsuen artetik batzuk erortzen badira, azkenaldia heldu aurretik herria probatzeko, garbitzeko eta berritzeko izango da, epea erabakia baitago.
11,35 probatu, garbitu, berritu 12,10. // epea erabakia Ik. 8,17+.
36 «“Nahi duena egingo du iparraldeko erregeak. Harrokeriaz puzturik, jainkoak baino handiagoa dela pentsatuko du eta irain izugarriak botako ditu jainkoen Jainkoaren aurka. Ongi aterako zaio dena, Jainkoaren zigorra iritsiko den arte. Beteko baita erabakita dagoena. 37 Errege honek ez die izango begirunerik beraren arbasoek gurtu zituzten jainkoei, ez emakumeek begiko duten jainkoari, ezta beste edozein jainkori ere; jainko guztiak baino handiagotzat joko baitu bere burua
11,37 emakumeek begiko duten jainkoa: Segur aski, Adonis-Tamuz jainkoa (ik. Ez 8,14). // bere burua: Hain zuzen, Antiokok Epifanes titulua eman zion bere buruari, hau da, (jainko) azaldua edo jainkoaren agerpena.
. 38 Horien ordez, gotorlekuetako jainkoa
11,38 gotorlekuetako jainkoa: Zeus Olinpoarra da segur aski; ik. 9,27 oh.
gurtuko du, eta beraren gurasoek ezagutu ez zuten jainkoari urrea, zilarra, harribitxiak eta gauzarik baliotsuenak eskainiko dizkio. 39 Jainko arrotz horren laguntzaz erasoko die gotorlekuei. Ohorez beteko ditu jainko hori onartzen dutenak, jende askoren agintari egingo ditu eta lurrak emango dizkie sari.
40 «“Azken garaia iristean, hegoaldeko erregeak erasoko dio; baina iparraldeko erregea gainera jausiko zaio gurdi, zaldizko eta itsasontzi askorekin; uholdea bezala igaroko da. 41 Lurralde Guztiz Ederrera ere iritsiko da, eta jende asko eroriko da bertan; edomdarrak, moabdarrak eta amondarren
11,41 Lurralde Guztiz Ederra: Ik. 8,9 oh. // edomdarrak, moabdarrak eta amondarrak: Israel inguruko herriak, haren betidaniko etsaiak.
buruzagiak, ordea, libratu egingo dira. 42 Beste lurraldeetara ere zabalduko du bere agintea, Egipto bera ere ez da libratuko. 43 Egiptoko urre, zilar eta altxor guztien jabe egingo da. Libiarren eta etiopiarren txanda izango da hurrengoa. 44 Baina iparraldetik eta ekialdetik etorriko zaizkion albisteek asaldatu egingo dute; orduan, amorru bizian irtengo da jende asko suntsitzeko asmoz. 45 Itsasoaren eta mendi santu ederraren artean jarriko du errege-kanpalekua. Hantxe iritsiko zaio azkena
11,45 mendi santu: Sion mendia, tenplua eraikia zegoeneko mendia. // azkena: Antioko Elamen hil zen, 164. urtean. Egileak ez ditu ezagutzen haren heriotzari buruzko xehetasunak. Tiranoaren heriotza dela eta, hurbil direla Jainkoaren garaipena eta garai berri baten sorrera azpimarratzen du.
; ez zaio etorriko inortxo ere laguntzera.
11,45 tiranoaren azkena 8,25. Ik. 1 M 6,1-16; 2 M 9,1-29.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7