Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Daniel 3

Daniel :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

Urrezko irudia gurtzeko agindua
3
1 Nabukodonosor erregeak urrezko irudi bat egiteko agindu zuen, hogeita hamar metro gora eta hiru metro zabal, eta Babilonia eskualdeko Dura lautadan ipini zuen. 2 Gero, erregeak mandatariak bidali zituen eskualdeko funtzionario guztiak biltzeko: eskualdeburu, gudalburu, gobernari, kontseilari, diruzain, epaile, legegizon eta agintariak
3,2 agintariak: Funtzionarioen zerrendako zenbait karguren identifikazioa ez da segurua. Gauza bera gertatzen da 5. tx.eko musika-tresnekin ere.
. Berak eraikitako urrezko irudiaren sagarapen-festarako deitzen zituen. 3 Etorri ziren, beraz, goi-funtzionario guztiok, eta irudiaren aurrean bildu ziren sagarapen-festa egiteko.
4 Bozeramaileak honela aldarrikatu zuen: «Entzun agindu hau, herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeok:
3,4 herri, nazio eta hizkuntza 5,19; 6,26; 7,14; Ap 5,9; 7,9.
5 Turuta, txirula, zitara, alboka, harpa eta beste musika-tresnen hotsa entzun orduko, lurreraino ahuspeztuz, Nabukodonosor erregeak eraiki duen urrezko irudia gurtuko duzue. 6 Ahuspezturik gurtzen ez duena, labeko su bizira jaurtiko dute».
3,6 ez gurtu Ir 20,3-5; Jdt 3,8. // labeko su bizia Jr 29,21-22.
7 Horrela, bada, herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeak, turuta, txirula, zitara, alboka, harpa eta beste musika-tresnen hotsa entzun zueneko, lurreraino ahuspeztuz, Nabukodonosor erregeak eraikitako irudia gurtu zuen.
Danielen lagunak Jainkoarekiko leial
8 Handik laster, babiloniar batzuk juduak salatzera joan ziren Nabukodonosor erregeagana. 9 Esan zioten: «Luzaro bizi zaitez, errege jauna! 10 Zeuk, errege, agindu duzu, turuta, txirula, zitara, alboka, harpa eta beste musika-tresnen hotsa entzun orduko, denek, lurreraino ahuspeztuz, irudia gurtzeko, 11 eta ahuspezturik gurtzen ez duena, labeko su bizira jaurtitzeko. 12 Ba, judu batzuek, Xadrak, Mexak eta Abed-Negok, Babilonia eskualdean administratzaile jarri dituzunok hain zuzen, ez dute zure agindua bete nahi: ez dituzte gure jainkoak zerbitzatzen, eta ez dute gurtzen eraiki duzun irudia».
3,12 administratzaile jarriak 2,49.
13 Nabukodonosor sutan jarri zen, eta Xadrak, Mexak eta Abed-Nego bere aurrera ekartzeko agindu zuen. Etorri zirenean, 14 honela galdetu zien erregeak:
–Egia al da, Xadrak, Mexak eta Abed-Nego, ez duzuela nire jainkoak zerbitzatu eta nik eraiki dudan irudia gurtu nahi? 15 Prest al zaudete orain, turuta, txirula, zitara, alboka, harpa eta beste musika-tresnen hotsa entzutean, lurreraino ahuspeztuz, nik eraikitako irudia gurtzeko? Gurtu nahi ez baduzue, berehala labeko su bizira jaurtiaraziko zaituztet. Eta orduan, zein jainkok libratuko zaituzte nire menpetik?
16 Xadrak, Mexak eta Abed-Negok erantzun zioten:
–Errege jauna, ez daukagu gai horretan zertan erantzunik. 17 Zerbitzatzen dugun Jainkoak libra gaitzake labeko sutatik eta zure menpetik. 18 Eta hala ez balitz ere, jakin ezazu, errege jauna, ez ditugula zerbitzatuko zure jainkoak, ezta gurtuko ere zuk eraiki duzun urrezko irudia.
19 Hitz horiek entzutean, haserre gorritan jarri zen Nabukodonosor Xadrak, Mexak eta Abed-Negoren kontra, eta labea bestetan halako zazpi berotzeko agindu zuen. 20 Ondoren, Xadrak, Mexak eta Abed-Nego lotzeko agindu zien bere gudaririk indartsuenei, eta labeko su bizira botatzeko. 21 Eta loturik, beren jantzi eta guzti, praka, soingaineko eta burukoekin, labeko su bizira jaurti zituzten. 22 Erregearen agindu zorrotzaren arabera labea bizi-bizi piztu baitzuten, Xadrak, Mexak eta Abed-Nego jaurtitzeko labera hurbildu ziren gudariak berak suak kiskalita hil ziren. 23 Eta Xadrak, Mexak eta Abed-Nego, hirurak, su bizitan zegoen labera erori ziren lotuta
3,23 Puntu honetan, grekozko itzulpenak bi atal ezartzen ditu, arameerazko testuan azaltzen ez direnak: Azariasen otoitza (24-45) eta Hiru lagunen kantika (46-90) (ik. DnGr). Horregatik, zenbait itzulpenetan 24. tx.a 91. bihurtzen da.
.
Hiru lagunak labetik atera
24 Nabukodonosor erregea jauzi batez zutitu zen eta, harriturik, bere kontseilariei galdetu zien:
–Ez al ziren hiru, lotu eta sutara botatako gizonak?
–Halaxe da, errege jauna –erantzun zioten.
25 Eta erregeak:
–Ba, nik lau gizon ikusten ditut, suaren erdian libre dabiltzala; ez die suak kalterik egin, eta laugarrenak aingerua
3,25 aingerua: H.h., Jainkoaren semea.
dirudi.
26 Nabukodonosorrek, sutan zegoen labera hurbildurik, oihu egin zuen: «Xadrak, Mexak eta Abed-Nego, goi-goiko Jainkoaren zerbitzariok, atera kanpora!»
Berehala irten ziren labe barrutik.
3,26 goi-goiko Jainkoa 5,18.21; Has 14,18; Sal 47,3.
27 Eskualdeburu, ministro, gobernari eta kontseilari guztiak bildu ziren gizon haiek ikusteko: suak ez zien ezer egin gorputzean, ileak ere ez zitzaizkien kiskali, jantziak ukitu gabe zeuzkaten eta ez zerien erre-usainik.
28 Orduan, oihu egin zuen erregeak: «Bedeinkatua Xadrak, Mexak eta Abed-Negoren Jainkoa! Aingerua bidali du berarengan uste osoa zuten zerbitzariak libratzera. Nahiago izan baitute erregearen agindua hautsi eta beren bizia arriskatu, berena ez duten jainko bat zerbitzatu eta gurtu baino.
3,28 Aingerua bidali 6,23; Has 24,7; Ir 33,2; Zen 20,16.
29 Horregatik, hauxe agintzen dut: Xadrak, Mexak eta Abed-Negoren Jainkoaren kontra gaizki hitz egiten duena, edozein herri, nazio edo hizkuntzatakoa delarik ere, txiki-txiki egina izango da, eta halakoaren etxea zabortegi bihurtua. Ez baita gizona horrela libra dezakeen beste jainkorik».
30 Ondoren, erregeak kargu handiagoak eman zizkien Xadrak, Mexak eta Abed-Negori Babilonia eskualdean.
Erregearen mezua
31 Nabukodonosor erregeak, mundu osoan bizi zen herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeari mezu hau bidali zion:
«Bake osoa!
3,31 Bake osoa 6,26.
32 «Egoki iruditu zait goi-goiko Jainkoak nire alde egin dituen egintza harrigarri eta mirariak zuei jakinaraztea:
3,32 egintza harrigarriak eta mirariak 6,28; Ir 7,3+.

33 «“Bai handiak
haren egintza harrigarriak!
Bai ahaltsuak haren mirariak!
Haren erreinuak beti iraunen du,
haren aginteak
menderen mendetan!”
3,33 Haren erreinuak beti iraunen 2,44+.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7