Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Daniel 6

Daniel :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

6
1 Eta Dario mediarra
6,1 Dario mediarra: Historialariek ez dute Mediako Dariorik ezagutzen.
egin zen hango errege, hirurogeita bi urte zituela.
Etsaiek Danieli tranpa jarri
2 Bere erreinuan ehun eta hogei eskualdeburu jartzea erabaki zuen Dariok, eskualde bakoitzean ordezkari bat izateko. 3 Haien buru hiru ministro ezarri zituen; hauei eman behar zieten eskualdeburuek beren administrazioaren kontua, erregearen kaltetan ibil ez zitezen. Daniel zen hiru ministro horietako bat 4 eta, berebiziko gaitasunak zituelako, beste ministro eta eskualdeburuen artean nabarmendu egiten zen; horregatik, erreinu guztiko gobernu-erantzukizuna berari emateko asmotan zebilen erregea. 5 Hargatik, beste bi ministroak eta eskualdeburuak, erreinuaren administrazioan Danieli erruren bat nola aurkitu zebiltzan; baina ezin zuten lortu, leiala baitzen, zabarkeriarik gabea. 6 Beraz, hau ziotsoten elkarri: «Ezin izango diogu aurkitu zertan salaturik, bere erlijioari buruzko zerbaitetan
6,6 bere erlijioari buruzko zerbaitetan: H.h., bere Jainkoaren legean.
izan ezik».
7 Horrela, bada, ministroek eta eskualdeburuek zalapartaka erregeagana jo zuten, esanez: «Bizi zaitez luzaro, Dario errege! 8 Erreinuko ministro, eskualdeburu, kontseilari eta gobernariek aho batez eskatzen dizute errege-agindu hau eman eta aldarrika dezazun: Errege jauna, hogeita hamar egun hauetan, zuri ez beste jainko nahiz gizonen bati otoitz egingo diona, jaurti dezatela lehoien zulora. 9 Beraz, eman agindu hori eta sinatu, aldatua izan ez dadin, mediarren eta pertsiarren aldaezineko beste legeak bezala».
6,9 aldaezineko legeak 6,18; Est 1,19; 8,8.
10 Hala, Dario erregeak sinatu egin zuen agindua.
Daniel lehoien zuloan
11 Agindua sinatua zegoela jakitean, Daniel bere etxera erretiratu zen. Goiko gelako leihoak Jerusalem aldera ematen zuen eta han belaunikatzen zen, egunean hiru aldiz otoitz egin eta Jainkoa goresteko
6,11 Adierazpenak K.a. II. mendean juduen otoitzak zuen maiztasuna (ik. Sal 55,18) eta gorputz-jarrera azaltzen dizkigu. Otoitza hiri santura begira egiten zen (ik. Sal 28,2) erbestealdian hasitako ohiturari jarraituz.
. Hala egin ohi zuen beti. 12 Orduan, Danielen etsaiak zalapartaka sartu ziren haren etxean, eta bere Jainkoari otoitzean aurkitu zuten. 13 Orduan, erregeagana joan eta esan zioten:
–Errege jauna, ez al duzu agindu, hogeita hamar egun hauetan, zuri ez beste jainko nahiz gizonen bati otoitz egingo diona, jaurti dezatela lehoien zulora?
Erregeak erantzun zuen:
–Halaxe da! Mediarren eta pertsiarren legeen arabera, emandako agindua aldaezina da.
14 Orduan, haiek erregeari:
–Ba, errege jauna, Judatik gatibu ekarritako Daniel horrek ez dizue batere begirunerik, ez zuri, ez zure aginduei: bere Jainkoari hiru aldiz egiten dio otoitz egunean.
15 Hau entzutean, erregea biziki nahigabetu zen eta Daniel libratzea erabaki zuen. Iluntzera arte ibili zen hura salbatu nahian. 16 Baina etorri ziren berriro ere gizon haiek eta esan zioten:
–Errege jauna, ondo dakizu, mediarren eta pertsiarren legeen arabera, erregeak sinaturiko debekuak nahiz aginduak aldaezinak direla.
17 Orduan, Daniel ekarri eta lehoien zulora jaurtitzeko agindu zuen. Erregeak esan zion: «Halako iraupen handiz zerbitzatzen duzun Jainkoak bakarrik salba zaitzake!»
6,17 lehoien zuloa DnGr 3,31.
18 Harri bat ekarriz, lehoi-zuloaren sarreran jarri zuten, eta erregeak bere errege-zigiluz eta funtzionarioen zigiluz zigilatu zuen, Danieli buruz erabakitakoa inork alda ez zezan. 19 Gero, erregeak bere jauregira itzuli eta emakumerik gabe
6,19 emakumerik gabe: Zalantzazko itzulpena; arameerazko hitzaren esanahia ez da segurua.
eta baraurik igaro zuen gaua. Ezin izan zuen gau osoan lorik egin.
Daniel lehoi-zulotik onik atera
20 Eguna argitu orduko, jaiki zen erregea eta lehoi-zulora joan zen lasterka batean. 21 Lehoi-zulora hurbiltzean, Danieli hots egin zion ahots saminez:
–Daniel, Jainko biziaren zerbitzaria! Hain iraupen handiz zerbitzatzen duzun Jainkoak libratu al zaitu lehoiengandik?
22 Danielek erantzun zion:
–Bizi zaitez luzaro, errege jauna! 23 Nire Jainkoak aingerua bidali du lehoien ahoak ixtera, eta ez didate kalterik egin. Izan ere, badaki nire Jainkoak errugabe naizela eta zure aurka, errege jauna, ez dudala hobenik egin.
6,23 aingerua bidali 3,28+. // lehoien ahoak itxi 1 M 2,60; Heb 11,33.
24 Orduan, erregeak, pozaren pozez, Daniel zulotik ateratzeko agindu zuen. Atera zutenean, ez zuen urratu bat ere, Jainkoarengan jarri baitzuen bere uste ona. 25 Gero, Danielen salatzaileak ekartzeko agindu zuen erregeak, eta lehoi-zulora jaurti zituzten beren emazte eta seme-alabekin batera. Eta zulo barrenera heldu baino lehen, lehoiek beren atzaparretan hartu eta txiki-txiki egin zituzten.
26 Dario erregeak, orduan, herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeari mezu hau bidali zion:
«Bake osoa!
6,26 Bake osoa 3,31.
27 «Hauxe agintzen dizuet: Nire erreinu guztian Danielen Jainkoari begirune osoa izan diezaiotela guztiek.

«Hura Jainko bizia baita,
hura betiko dirauena.
Haren erregetza ez da hondatuko,
haren ahalmenak ez du azkenik.
6,27 Haren erregetza… 4,31+.
28 Hura da askatzaile,
hura salbatzaile;
egintza harrigarriak eta mirariak
egiten ditu zeru-lurretan.
Hark askatu du Daniel
lehoien atzaparretatik».

29 Danielek, berriz, kargu handiak izan zituen Dario eta Ziro
6,29 Ziro: Ik. Esd 1,1 oh.
pertsiarraren erregealdietan.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7