Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Daniel Grekoa 2

Daniel Grekoa :Sarrera 1 2 3

Susanaren historia
2
1 Behinola, Joakim izeneko gizon bat bizi zen Babilonian. 2 Helkiasen alaba Susanarekin ezkondua zegoen. Oso emakume ederra zen Susana eta Jainkoari begirune ziona; 3 haren gurasoak israeldar zintzoak ziren eta Moisesen legean hazia zuten alaba. 4 Joakim oso aberatsa zen eta parke bat zuen etxe ondoan. Eta denetan agurgarriena zenez, haren etxean bildu ohi ziren juduak.
5 Urte hartan, herriko bi zahar izendatu zituzten epaile; ondo baino hobeto zetorkien haiei Jaunak esandako hura
2,5 Jaunak esandako hura: Aipamena ez da bere horretan aurkitzen Biblian eta ez dugu beraren jatorria ezagutzen.
: «Herri-gidari behar luketen epaile zaharrengandik sortu da gaiztakeria Babilonian». 6 Epaile haiek sarritan izaten ziren Joakimen etxean, eta auziren bat zutenek han aurkitzen zituzten.
7 Eguerdi aldera, jendeak alde egiten zuenean, Susana bere senarraren parkera joaten zen paseatzera. 8 Bi epaile zaharrek egunero ikusten zuten parkean paseatzen, eta harenganako irrika gaiztoa piztu zitzaien. 9 Burua galdu eta Jainkoaz eta beren epaile-erantzukizunaz ahaztu egin ziren. 10 Biak Susanaren irrikaz erretzen bazeuden ere, ez zioten beren bihozmina elkarri adierazten: 11 lotsa ematen zien harekin elkartzeko irrikan zeudela aitortzeak. 12 Egunero hura ikusteko eginahalak egiten zituzten.
13 Egun batez, etxera bazkaltzera joateko ordua zela eta, irten eta nor bere aldetik joan zen. 14 Baina biak atzera itzuli eta elkarrekin topo egin zuten toki berean. Orduan, horren arrazoia jakin nahirik, beren grina aitortu zioten elkarri. Eta, elkar harturik, Susana bakarrik aurkitzeko egokieraren bila hasi ziren.
15 Hartan, une aproposaren zain zeudela, Susana atera zen, ohi bezala, bi neskame bakarrik lagun zituela, eta parkean bainatzeko gogoa etorri zitzaion, bero egiten baitzuen. 16 Ez zegoen han inor, gordeta zelatan zeuden bi zaharrak besterik. 17 Susanak neskameei esan zien: «Ekarri gantzugailu eta usaingarriak eta itxi parkeko ateak, baina nadin». 18 Esana egin zuten neskameek: parkeko ateak itxi eta aldameneko atetik irten ziren eskatu ziena ekartzera; ez zituzten zaharrak ikusi, gordeta baitzeuden. 19 Neskameak irten bezain laster, atera ziren gordelekutik bi zaharrak, Susanagana lasterka joan 20 eta esan zioten:
–Adizu, parkeko ateak itxiak daude eta ez gaitu inork ikusten. Zure irrikaz gaude; emazu amore eta etzan zaitez gurekin. 21 Bestela, salatu egingo zaitugu, zurekin mutil bat zegoela esanez eta horregatik bidali dituzula neskameak.
22 Susana aieneka hasi zen:
–Ez dut irtenbiderik! Zuek esana egiten badut, heriotza-zigorra dut adulteriogile izateagatik
2,22 adulteriogile izateagatik: Antzinako Israelen adulterioak heriotza-zigorra zeraman berekin (ik. Lb 20,10; Dt 22,22).
; egiten ez badut, berriz, ezin ihes egin zuen eskuetatik. 23 Nahiago dut, hala ere, ezezkoa eman eta zuen eskuetan erori, Jaunaren aurka bekatu egin baino.
24 Eta oihuka hasi zen Susana. Oihu egin zuten zaharrek ere, 25 eta bietako bat parkeko atea irekitzera joan zen lasterka. 26 Etxeko morroiak, parkeko oihuak entzutean, aldameneko atetik arrapaladan sartu ziren, zer gertatzen ote zen ikustera. 27 Zaharrek beren istorioa kontatu zutenean, erabat lotsaturik gelditu ziren morroiak, ez baitzuten Susanaz halakorik inoiz entzun.
28 Biharamunean, herria Susanaren senar Joakimen etxean bildu zenean, etorri ziren bi zaharrak ere: Susanaren kontra asmo gaiztoz beterik zetozen, hura hilarazteko prest. 29 Herriaren aurrean esan zuten: «Ekarri Susana, Helkiasen alaba, Joakimen emaztea!» Joan ziren haren bila, 30 eta Susana bere guraso, seme-alaba eta ahaide guztiekin etorri zen. 31 Susana xarma handiko emakumea zen, ikusgarria benetan. 32 Aurpegia estalia zuen, baina bi zital haiek estalkia ken ziezaiotela agindu zuten, artean ere haren edertasunaz gozatzeko. 33 Etxekoak eta ikusten zeuden guztiak negarrez ari ziren.
34 Bi zaharrek, herriaren aurrean zutiturik, eskuak Susanaren buruan ezarri zituzten
2,34 eskuak Susanaren buruan ezarri: Keinu honi buruz, ik. Lb 24,14.
. 35 Hark, negarrez, zerura jaso zituen begiak, haren bihotzak Jaunarengan baitzuen konfiantza. 36 Zaharrek esan zuten: «Parkean biok bakarrik paseatzen genbiltzala, hau sartu zen bi neskamerekin, baina parkeko ateak itxi eta neskameak bidali egin zituen. 37 Orduan, gorderik zegoen mutil bat etorri eta honekin etzan zen. 38 Gu parkeko txoko batean geunden eta, gaiztakeria hura ikustean, lasterka joan ginen beraiengana. 39 Besarkaturik ikusi genituen, baina mutila ezin izan genuen harrapatu, gu baino indartsuagoa baitzen eta, atea irekirik, ihes egin baitzuen. 40 Hau, bai, atzeman genuen eta mutila nor zen galdegin genion; 41 baina ez zigun esan nahi izan. Geu gara horren lekuko».
Zahar haiei, herriko arduradun eta epaile zirenez, batzarrak sinetsi egin zien, eta Susana heriotzara kondenatu zuten.
42 Orduan, Susanak oihu handiz esan zuen: «Jainko betikoa, ezkutukoak ikusten eta gauza guztiak gertatu aurretik ezagutzen dituzuna! 43 Zuk ongi dakizu gezurrezko testigantza egin dutela nire aurka; baina, horien gaiztakeriak nire aurka asmatu duen horretan errugabe izan arren, hil egin behar dut».
44 Entzun zuen Jaunak Susanaren otoitza 45 eta, hiltzera zeramatela, Daniel izeneko gaztetxo bati barrua argitu zion Jainkoak. 46 Danielek, oihu handia eginez, esan zuen:
–Ez dut nik erantzukizunik honen heriotzan.
47 Herri guztiak, harengana itzulirik, esan zion:
–Zer ari zara esaten?
48 Hark, jendearen artean zutik, esan zuen:
–Israeldarrok, hain zentzugabeak al zarete? Auzia aztertzeke eta frogarik gabe kondenatu duzue israeldar emakume hau. 49 Itzuli auzitegira, horiek Susanaren kontra gezurrezko testigantza egin dute eta.
50 Jende guztia berehala itzuli zen eta herri-arduradunek esan zioten Danieli:
–Eser zaitez gure artean eta mintza, Jainkoak zaharrei dagokien zentzua eman baitizu.
51 Orduan, Danielek:
–Bereizi bata bestearengandik, eta neuk galdegingo diet.
52 Bereiz jarri zituztenean, bati dei egin eta esan zion:
–Gaiztakerian zahartu zaren hori! Orain datoz argitara gaurdaino egin dituzun bekatuak. 53 Epai zuzengabeak eman dituzu, errugabeak kondenatuz eta errudunak askatuz, Jaunak esanaren
2,53 Jaunak esana: Ir 23,7 tx.aren aipamena.
kontra: «Ez eman heriotzara errugabea eta zintzoa». 54 Ea bada, emakume hau mutilarekin egiaz ikusi duzunez gero, esan zein zuhaitzen azpian ikusi dituzun elkarrekin.
Hark erantzun zion:
–Arkazia baten azpian.
55 Danielek, orduan:
–Ederki! Gezur horrekin zeure burua galdu duzu. Jainkoaren aingeruak hartu du zigor-agindua eta erdi-erditik ebakiko zaitu
2,55 ebakiko zaitu: 2,54-55 eta 2,58-59 tx.etan hitz-jokoa dago zuhaitza eta zigorra adierazten duten hitzen artean.
.
56 Hura bidali ondoren, bestea ekarrarazi eta esan zion:
–Kanaandar arrazakoa zara zu, ez israeldarra! Edertasunak liluratu zaitu eta irrikak bihotza okertu. 57 Horrela jokatzen zenuten emakume israeldarrekin eta haiek, beldurrez, zuekin etzaten ziren; baina oraingoan Judako emakume batek ez du jasan zuen gaiztakeria. 58 Ea, bada, esadazu zein zuhaitzen azpian aurkitu dituzun elkarturik.
Hark erantzun zion:
–Haritz baten azpian.
59 Danielek, orduan:
–Ederki! Gezur horrekin zeure burua galdu duzu zuk ere. Jainkoaren aingerua zain dago ezpatarekin, zu erdi-erditik ebakitzeko. Biok garbituko zaituzte horrela!
60 Orduan, batzar osoa oihuka hasi zen eta Jainkoa bedeinkatu zuen, berarengan itxaropen dutenak salbatzen dituelako. 61 Gero, bi zaharren kontra altxatu ziren, beraien aitorpenez frogatu baitzuen Danielek gezurrezko testigantza egin zutela, eta lagun hurkoari egitea pentsaturik zutena egin zieten beraiei: 62 Moisesen legea betez, hil egin zituzten
2,62 hil egin zituzten: Gezurrezko testigantzak heriotza-zigorra zeraman berekin (ik. Dt 19,16-21).
. Egun hartan pertsona errugabea salbatu zen. 63 Susanaren aitak –Helkiasek– eta amak, Joakim senarra eta ahaide guztiekin batera, eskerrak eman zizkioten Jaunari, beraien alabaren errugabetasuna garbi gelditu zelako.
64 Ordutik aurrera, Daniel oso estimatua izan zuen herriak.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7