5
1 Izan zaitezte, beraz, Jainkoaren antzekoak, beraren seme-alaba maite zaretenez. 5,1 Jainkoaren antzekoak Mt 5,48.
2 Bizi zaitezte maitasunean, Kristoren antzera, berak maite izan baikintuen 5,2 baikintuen: Eskuizkribu askok baitzintuen diote. eta bere burua gure alde eman baitzuen, Jainkoak atseginez onartzen duen oparitzat eskainiz. 5,2 Bizi maitasunean Jn 13,34; 15,12; Erm 14,15; 1 J 3,16. // Kristok gure alde eman zuen bere burua 5,25; Ga 2,20. // oparitzat eskainiz Sal 40,7; Heb 10,10.
3 Aipatu ere ez egin zuen artean lizunkeria edota inolako bizio eta gutiziarik, fededunei dagokienez;
4 ezta gordinkeria, kirtenkeria edota zorakeriarik ere; hori guztia ez baita itxurazkoa. Aitzitik, eman eskerrak Jainkoari. 5,4 hitz txarrak 4,29; Kol 3,8.
5 Jakizue, lizun, zikin eta gutiziatsu bakar batek ere –halakoa sasijainkozalea baita– ez duela Kristoren eta Jainkoaren erreinuko ondarean parterik izango. 5,5 erreinuan ez sartuko 1 Ko 6,9-10.
Jokatu argiaren partaide zaretenez
6 Ez zaitzatela inork argudio hutsalez lilura, horrexegatik pizten baita Jainkoaren haserrea errebeldeen aurka. 5,6 Ez liluratu argudio hutsalez 4,14; Kol 2,4.8. // Jainkoaren haserrea 2,3+.
7 Ez izan halakoen kide.
8 Izan ere, garai batean ilunpetan bizi zineten; orain, aldiz, argitan bizi zarete, Jaunarekin bat eginik. Jokatu, beraz, argiaren partaide 5,8 argiaren partaide: H.h., argiaren seme-alaba. zaretenez; 5,8 garai batean ilunpetan, orain argitan 2,11.13; Jn 8,12; Kol 1,13; 1 Ts 5,4-8; 1 P 2,9. // argiaren partaide Lk 16,8; Jn 12,36.
9 argiaren 5,9 argiaren: Eskuizkribu askok Espirituaren diote. fruitua onginahia, zintzotasuna eta egia oro dira.
10 Azter ezazue zer zaion Jaunari atsegin 5,10 Jaunari zer atsegin 5,17; Erm 12,2.
11 eta ez hartu parte ilunpetan bizi direnen alferrikako egintzetan; sala itzazue, ordea, 5,11-13ez hartu parte ilunpetan bizi direnen egintzetan Jn 3,20-21; Erm 16,17; 2 Ts 3,6.
12 lotsagarri baita horiek isilean egin ohi dutena aipatzea ere.
13 Baina argiak salatzen duen guztia agerian gelditzen da 5,13 Esaldiaren esanahia ez da segurua. Honela ere itzul daiteke: Hori guztia, salatua denean, argitara ateratzen da. ,
14 eta agerian gelditzen dena argi bihurtzen. Horregatik esan ohi da:
Esna zaitez, lo zauden hori,
jaiki hildakoen artetik
eta Kristok argituko zaitu 5,14 Ez dakigu bertso hauen jatorria; beharbada, antzinako kristau-gorazarreren batetik hartuak dira (ik. 1 Tm 3,16). . 5,14 Esna zaitez Is 26,19; 51,17; 52,1; 60,1; Erm 13,11; 2 Ko 3,18. // Kristok argituko zaitu Heb 6,4; 10,32; 1 P 2,9.
15 Begira, bada, arretaz, nola zabiltzaten; ez jokatu ergel, zentzuz baizik,
16 egokieraz baliatuz, garai txarrak baititugu. 5,16 egokieraz baliatu Kol 4,5. // garai txarrak Am 5,13; 1 Ko 7,26.31.
17 Ez izan, beraz, burugabe, baizik eta saiatu Jaunaren nahia zein den ulertzen.
18 Ez mozkortu, ardotik nasaikeria baitator; aitzitik, bete zaitezte Espirituaz,
19 zeuen artean salmoak, gorazarreak eta kantu inspiratuak 5,19 kantu inspiratuak: Ik. Kol 3,16 oh. abestuz. Kantatu eta egin gorazarre Jaunari bihotz-bihotzez,
20 gauza guztiengatik Jainko Aitari etengabe eskerrak emanez, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean. 5,20 eman eskerrak 1,15-16; 5,4; Erm 1,8-9; Kol 1,12; 2,7; 3,15-17; 4,2; 1 Ts 1,2.
Senar-emazteak
21 Izan zaitezte elkarren menpeko, Kristori diozuen begiruneagatik. 5,21 elkarren menpeko 1 P 5,5.
22 Emazteak izan daitezela beren senarren menpeko, Jaunaren menpeko bezala, 5,22 Emazteak Kol 3,18; 1 P 3,1.
23 senarra emaztearen buru baita, Kristo Elizaren buru den bezala, bere gorputza duen Elizaren salbatzaile delarik. 5,23 Elizaren buru 1,22+; 1 Kol 11,3.
24 Eliza Kristoren menpeko den bezala, izan bitez emazteak ere denetan senarren menpeko.
25 Senarrok, maita itzazue zeuen emazteak, Kristok ere Eliza maitatu eta beronen alde bere burua eman zuen bezala. 5,25 maita zeuen emazteak Kol 3,19; 1 P 3,7. // Kristok bere burua eman zuen 5,2+.
26 Bere burua eskainiz, sagaratu egin zuen Eliza, urez eta hitzaren indarrez garbituz. 5,26 sagaratu egin zuen Jn 17,19; Heb 10,10.14; 13,12. // urez Tt 3,5. // hitzaren indarrez Jn 15,3.
27 Horrela prestatu zuen beretzat Eliza distiratsua, zikinik eta zimurrik edo antzeko deusik gabea, santu eta kutsugabea.
28 Era berean, senarrek ere beren gorputza bezalaxe maitatu behar dituzte emazteak. Emaztea maite duenak bere burua maite du.
29 Ez du inork bere gorputza gorrotatzen, baizik eta jaten eman eta zaindu egiten du, Kristok Elizarekin egiten duen bezala;
30 eta gu guztiok gorputz horren 5,30 gorputz horren: Eskuizkribu batzuek hau eransten dute: haren haragitik eta hezurretatik atereak (ik. Has 2,23). atal gara.
31 Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat 5,31 bat: H.h., haragi bat. izango dira.
32 Handia da misterio hau, eta nik Kristori eta Elizari loturik ikusten dut. 5,32 Kristo eta Eliza 5,23+.25+.
33 Dena dela, zuetariko bakoitzak maita beza emaztea bere burua bezala, eta emazteak izan biezaio begirune senarrari.
|