Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Efesoarrei 6

Efesoarrei :Sarrera 1 2 3 4 5 6

Guraso eta seme-alabak
6
1 Seme-alabok, izan zaitezte gurasoen esaneko, hori baita zuzena Jaunarenak direnentzat.
6,1 gurasoen esaneko Kol 3,20.
2 Ohoratu aita-amak: hori da berekin agintzari bat daraman lehen mandamendua, hau da:
6,2-3 Ohoratu… Ir 20,12; Dt 5,16; Mt 15,4; Mk 7,10.
3 Luzaroan bizi eta zoriontsu izan zaitezen lurraldean. 4 Gurasook, ez sumindu seme-alabak; hezi itzazue, ordea, Jaunari dagokion bezala irakatsiz eta zentzaraziz.
6,4 hezi Dt 6,7.20-25; Kol 3,21.
Nagusiak eta esklaboak
5 Esklabook, izan mundu honetan nagusi dituzuenen esaneko, erabateko begirunez eta bihotz-bihotzez, Kristoren esaneko bezala;
6,5-7 Esklaboak Kol 3,22-23.
6 ez jagolearen begiradapean edo gizakiei atsegin izateko bakarrik, Jainkoaren nahia gogoz betetzen duten Kristoren esklabo bezala baizik. 7 Bete ezazue gogo onez zeuen zerbitzua, Jaunarentzat bezala eta ez gizakientzat. 8 Badakizue, egindako ongiaren neurrian sarituko duela bakoitza Jaunak, esklaboa nahiz librea izan.
6,8 Jaunak sarituko 2 Ko 5,10; Kol 3,24-25.
9 Zuek ere, nagusiok, joka ezazue era berean esklaboekin, mehatxurik egin gabe; hartu kontuan haien eta zuen nagusia zeruan dagoela, eta hark ez duela bereizkeriarik egiten.
6,9 nagusia zeruan Kol 4,1. // ez du bereizkeriarik egiten Dt 10,17; Eg 10,34; Ga 2,6; Kol 3,25.
Gaizkiaren aurkako borroka
10 Bukatzeko, sendo zaitzatela Jaunak bere indar ahaltsuaz. 11 Har itzazue Jainkoak ematen dizkizuen armak, deabruaren maltzurkeriei aurre egiteko gai izan zaitezten.
6,11 Jainkoak emandako armak Erm 13,12; 2 Ko 10,4; 1 Ts 5,8.
12 Gure borroka, izan ere, ez da hezur-mamizko arerioen aurkakoa, goiko espiritu gaiztoen aurkakoa baizik, mundu ilun honetako aginte, ahalmen eta botereen
6,12 Gure borroka: Eskuizkribu askok Zuen borroka diote. // aginte, ahalmen eta botere: Ik. 1,21 oh.
aurkakoa.
6,12 espiritu gaiztoen aurka 2,2; Jn 14,30; 1 P 5,8-9.
13 Horregatik diotsuet: Hartu Jainkoak ematen dizkizuen armak, une txarrean gogor eutsi eta zailtasun guztiak, atzera egin gabe, gainditu ahal ditzazuen.
14 Zutik, beraz! Lotu gerrikotzat egia, jantzi bularrekotzat zintzotasuna
6,14 Lotu gerrikotzat egia Is 11,5; Lk 12,35; 1 P 1,13. // bularrekotzat zintzotasuna Is 59,17; St 5,8.
15 eta oinetakotzat bakearen berri ona zabaltzeko ardura.
6,15 berri ona zabaltzeko ardura 2,17; Is 52,7; Na 2,1; Erm 10,15.
16 Eduki beti besoan babeskitzat fedea, etsaiaren suzko geziak oro itzali ahal izateko. 17 Hartzazue burukotzat salbamena, eta ezpatatzat Espirituaren ezpata, hau da, Jainkoaren hitza.
6,17 burukotzat salbamena Is 59,17. // Jainkoaren hitzaren ezpata Is 49,2; Os 6,5; Heb 4,12; Ap 1,16.
18 Egin otoitz eta eskariak etengabe, Espirituaren indarrez. Egon erne, beila eginez, fededun guztien alde erreguan lehiatsu;
6,18 otoitz eta eskariak etengabe Lk 18,1; Kol 4,2-3; 1 Ts 5,17.
19 baita nire alde ere, Jainkoak hitz egokia ahoan jar diezadan, berri onaren
6,19 berri onaren: Zenbait eskuizkributan ez dator.
misterioa ausardiaz adierazteko.
6,19 mezulariaren alde Eg 4,29; Kol 4,3; 2 Ts 3,1. // berri onaren misterioa 1,9+.
20 Berri on honen bozeramaile naiz kate artean
6,20 kate artean: Ik. 3,1 oh.
; Jainkoak ausardia eman diezadala, behar bezala hots egin dezadan.
6,20 Berri onaren bozeramaile 2 Ko 5,20. // kate artean 3,1+. // behar bezala hots egin Kol 4,4.
AZKEN AGURRA (6,21-24)
21 Nire gorabeherak eta zertan ari naizen zuek ere jakin dezazuen, Tikiko
6,21 Tikiko: Ik. Eg 20,4 oh.
anaia maite eta Jaunaren zerbitzari leialak emanen dizue guztiaren berri.
6,21-22 Tikiko Eg 20,4; Kol 4,7-8; 2 Tm 4,12; Tt 3,12.
22 Horretarakoxe bidaltzen dizuet, nire berri eman diezazuen eta adorez bete zaitzaten.
23 Jainko Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman diezazkietela senideei bakea eta maitasuna fedearekin batera. 24 Grazia Jesu Kristo gure Jauna maitasun iraunkorrez
6,24 maitasun iraunkorrez: H.h., ustelezinean. Honela ere itzul daiteke: Grazia, hilezkortasunarekin batera, Jesu Kristo… maite… , edo Jauna, hilezkor bizi dena, maite…
maite duten guztiekin.
6,24 Kristo maite 1 P 1,8.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7