Pedrok Jerusalemgo eliz elkarteari berri eman
11
1 Jakin zuten apostoluek 11,1 Jakin zuten apostoluek 8,14; 11,22. // Jainkoaren hitza 4,29+. eta Judeako senideek, jentilek ere Jainkoaren hitza onartu zutela.
2-3 Pedro Jerusalemera itzuli zenean, erdainkuntzaren aldeko 11,2-3 erdainkuntzaren aldekoak 15,1-2.5; 21,20-21. // erdaingabeen etxean sartu 10,28; Ga 2,12. fededun juduek erdaingabeen etxean sartu eta beraiekin jan zuela bota zioten aurpegira.
4 Orduan, Pedrok dena zehatz-mehatz kontatu zien 11,4 zehatz-mehatz kontatu zien 10,9-20. :
5 «Jopen otoitzean ari nintzela, goi-ikuskari bat izan nuen: oihal handi baten antzeko zerbait ikusi nuen, lau puntetatik zintzilik, zerutik ni nengoen tokiraino jaisten.
6 Begira-begira jarri nintzaion, eta lauoinekoak, basapiztiak, narrastiak eta hegaztiak ikusi nituen barruan.
7 Orduan, mintzo bat entzun nuen, niri esaten: “Ea, Pedro, hil eta jan”.
8 Eta nik erantzun: “Inola ere ez, Jauna! Ez dut egundaino ezer lohirik edo kutsaturik ahoan sartu”.
9 Zerutiko mintzoak berriro esan zidan: “Jainkoak garbi egin duena, zuk ez esan kutsatua denik”.
10 Hiru bider gertatu zen hori, eta ondoren dena zerura jaso zuten.
11 Eta une horretan hiru gizonezko agertu ziren gu geunden etxera; Zesareatik bidalita zetozen niregana.
12 Kezkarik gabe haiekin joateko agindu zidan Espirituak. Sei senide 11,12 Sei senide lagun 10,23.45. hauek joan ziren nirekin, eta gizon haren etxean sartu ginen.
13 Hark kontatu zigun 11,13 Hark kontatu zigun 10,4-5.30-33. nola aingeru bat agertu zitzaion etxean eta esan zion: “Bidal ezazu norbait Jopera, Simoni, Pedro ere deituari, etortzeko esatera.
14 Hark esango dizunaren bidez salbatuko zarete, zu eta zure etxekoak 11,14 zure etxekoak 10,2+. ”.
15 Hitz egiten hasi nintzen orduko, Espiritu Santua jaitsi zen haiengana, hasieran guregana jaitsi zen bezala. 11,15 Ik 2,1-4; 10,44.
16 Orduan, Jaunak esana gogoratu nuen: “Joanek urez bataiatu zuen, baina zuek Espiritu Santuaz izango zarete bataiatuak”. 11,16 Jaunak esana 1,5.
17 Beraz, Jainkoak guri Jesu Kristo Jaunarengan 11,17 Jesu Kristogan sinestea 10,43+. // guri emandako dohaina bera 10,45+. // Jainkoari aurka egiteko 5,39; 10,47; 15,10. sinesteagatik eman zigun dohain bera eman badie horiei ere, nor nintzen ni Jainkoari aurka egiteko?»
18 Hau entzutean, baretu egin ziren entzuleak eta Jainkoa goretsi zuten, esanez: «Jentilei ere eman die, beraz, Jainkoak bizira daraman 11,18 jentilei bizira daraman bihozberritzea 13,46.48; 14,27; 17,30. Ik. 2,38+. bihozberritzea!»
Palestinatik kanpora (11,19–12,25)
Antiokiako eliz elkartearen sorrera
19 Bitartean, Esteban hil zutenean sortutako erasoaldikoan sakabanatu ziren fededunak Fenizia, Zipre eta Antiokiaraino 11,19 Antiokiako eliz elkartearen eraikuntzaren berriak 8,1-4 atalean kontatutako sakabanatzearen hariari heltzen dio berriro, kontakizun haren jarraipena baita. // Antiokia: Siria erromatar probintziako hiriburua, inperio guztiko hirugarren hiririk garrantzizkoena, Erromaren eta Alexandriaren hurrengo. Garrantzi handiko misio-biltokia izango da hemendik aurrera Eginak liburuan. heldu ziren; juduei baizik ez zieten, ordea, mezua iragartzen. 11,19 sakabanatzea 8,1-4. // mezua 8,4+.
20 Baina haien arteko batzuk, Zipreko eta Zirenekoak, Antiokiara 11,20 Antiokia 11,25-26; 13,1-3; 14,26-28; 15,30-35; 18,22-23. // berri ona iragarri 5,42+. heldu zirenean, jentilei 11,20 jentilei: H.h., greziarrei. Eskuizkribu askok, batzuk garrantzizkoak, helenistei diote (ik. 6,5 oh.); baina greziar hitzak, juduei kontrajarria (19. tx.) denean, jentilak esan nahi du, judu ez direnak, alegia. ere Jesus Jaunaren berri ona iragartzen hasi ziren.
21 Eta, Jauna lagun zutenez, askok sinetsi zuten eta Jaunarengana bihurtu ziren.
22 Jerusalemgo eliz elkarteak honen guztiaren berri jakin zuen 11,22 honen berri jakin zuenean 8,14; 11,1. , eta Bernabe bidali zuten Antiokiara.
23 Hara iritsi eta, Jainkoak bere onginahiaz haien artean egina ikustean, biziki poztu 11,23 poztu 8,8+. // Bernabe 4,36+. // leial irauteko adore eman 13,43; 14,22. Ik. Mt 10,22. zen Bernabe, eta bihotz-bihotzez Jaunarekiko leial irauteko adore ematen zien.
24 Bernabe gizon ona baitzen, eta Espiritu Santuaz eta fedez betea, jende asko elkartu zitzaion Jaunari. 11,24 Espiritu Santuaz betea 4,8+. // Jaunari elkartu 2,41+.
25 Handik Tarsora 11,25 Tarsora 9,30+. joan zen Bernabe, Sauloren bila 11,25 Sauloren bila: Ik. 9,30, han esaten baita nola bidali zuten Paulo Tarsora Jerusalemgo senideek. ,
26 eta, aurkitu zuenean, Antiokiara eraman zuen. Urtebete osoa egin zuten eliz elkarte hartan elkarrekin lanean, jende askori irakatsiz. Antiokian eman zitzaien lehendabizikoz ikasleei «kristau» 11,26 kristau: Kristauek beren buruari ezarri zioten beste zenbait izenen ondoren, deitura berri hau agertzen da orain, Kristo izenetik sortua; itxura denez, kristau ez zirenek atera zuten izen hau, Kristoren aldeko edo zale zentzuaz. 11,26 «kristau» izena 26,28; 1 P 4,16. izena.
27 Garai hartan, profezi dohaina zuten senide batzuk jaitsi ziren Jerusalemdik Antiokiara. 11,27 profezi dohaina dutenak 13,1; 15,32; 21,9-10. Ik. 2,17-18; 19,6; 1 Ko 12,28.
28 Haietako batek, Agabo 11,28 Agabo 21,10. zeritzanak, Espirituak eraginik, mundu guztian gosete handia izango zela adierazi zuen. Hala gertatu zen Klaudio 11,28 Klaudio: Erromako enperadore 41etik 54ra. Haren agintealdian (48. urtean) gosetea izan zela baieztatu digute erromatar historialariek. enperadorearen garaian.
29 Ikasleek, orduan, Judeako senideei laguntza 11,29 Judeako senideentzat laguntza Erm 15,31; 2 Ko 9,1-13. bidaltzea erabaki zuten, bakoitzak ahal zuena.
30 Eta hala egin zuten: Bernabe eta Saulorekin bidali zizkieten emaitzak hango arduradunei. 11,30 arduradunak 14,23; 15,2.4.6; 16,4; 20,17; 21,18.
|