Lehenengo ibilaldia (13,1–14,28)
Bernabe eta Paulo misiolari bidaliak
13
1 Antiokiako eliz elkartean bazen zenbait profeta eta irakasle 13,1 Profeta: I.Z.eko profetak bezala, I.B.ko profetak ere Espirituaren argiz Jainkoaren izenean mintzo dira. Espirituaren lekuko jatorrak dira, haren agerpenak ematen baitituzte ezagutzera. // irakasle: Fedeari dagozkionak irakasteko kargua duten elizkideak. , hala nola, Bernabe, Simeon –izengoitiz Beltza–, Luzio Zirenearra, Manaen –umetan Herodes erregearekin batera hazia– eta Saulo.
2 Behin, barau-egunez, Jaunaren kultu-ospakizun batean zeudela, Espiritu Santuak honela esan zien: «Bereizi niretzat Bernabe eta Saulo, nik dei egin diedan egitekorako». 13,2 Espiritua eta misioa 1,8+.
3 Orduan, barau eta otoitz egin ondoren, haiei eskuak buruan ezarri 13,3 eskuak ezarri: Ik. 6,6 oh. eta bidali egin zituzten. 13,3 Ik. 14,23. // otoitz egin 6,6+. // eskuak ezarri 6,6+. // bidali 14,26; Mt 10,5+.
Zipren: Sergio Paulo kontsulordea eta Elimas aztia
4 Beraz, Bernabe eta Saulo, Espiritu Santuak bidalirik, Seleuziara 13,4 Seleuzia: Antiokiako portu zen hiria. jaitsi ziren, eta handik Ziprera 13,4 Zipre 11,20; 15,39. jo zuten itsasoz.
5 Salaminara heldurik, juduen sinagogetan 13,5 juduen sinagogetan 13,14.46; 14,1; 16,13; 17,2.10.17; 18,4.19; 19,8; 28,17.23. Jainkoaren mezua hots egiten hasi ziren; Joan 13,5 Joan: Joan Markos; ik. 12,12 oh. ere berekin zuten laguntzaile.
6 Uharte guztia zeharkatu zuten Pafoseraino, eta lanbidez aztia zen sasiprofeta judu bat aurkitu zuten han, Barjesus zeritzana. 13,6 aztia 8,9-10; 19,19.
7 Uhartean gobernatzen zuen Sergio Paulo kontsulordearen 13,7 kontsulorde: Erabat bakean jarriak eta gudari-talderik gabe zeuden erromatar probintzietako arduradunen deitura. ingurukoa zen. Kontsulordea zentzuzko gizona zen, eta Bernaberi eta Saulori deitu zien, Jainkoaren mezua 13,7 Jainkoaren mezua 4,29+. entzun nahirik.
8 Baina Elimas, Aztia –horixe esan nahi baitu izenak–, aurka atera zitzaien, kontsulordea sinesmenetik aldentzeko.
9 Orduan, Saulok, Paulo 13,9 Saulo/Paulo: Apostoluaren hebrear izenak (Saulo) erromatar era (Paulo) hartzen du, mundu jentil ofizialarekin harremanetan hasten den unean. Erromatar izena erabiliko da bakarrik hemendik aurrera. Une honetan, bestalde, misioaren buru eta Eginak liburuko pertsonaia nagusi bihurtzen da Paulo. ere deituak, Espiritu Santuak eraginik, aztiari begira-begira
10 esan zion: «Hi, iruzurti eta gezurrontzi, deabrukume eta zuzenbide ororen etsai hori, ez ote haiz Jaunaren bide zuzenak okertzen aspertuko? 13,10 Ik. 8,20-23. // gezurrontzi, deabrukume Jn 8,44.
11 Hor duk, bada, gainean Jaunaren zigorra: itsu geldituko haiz eta ez duk aldi batean eguzkiaren argirik ikusiko».
Eta bertan, ilunperik beltzenean gelditu zen Elimas, eta itsumustuka zebilen, eskutik nork eramango. 13,11 itsu gelditu 9,8-9; 22,11. Ik. 8,24.
12 Gertatua ikusirik, kontsulordeak sinetsi egin zuen, Jaunari buruzko doktrinaz ere biziki harriturik baitzegoen.
Pisidiako Antiokian: Pauloren hitzaldia
13 Paulo eta beronen lagunak Pafostik itsasoz atera eta Panfiliako Pergera 13,13 Perge: Paulok bere misio-ibilaldietan igaroko dituen tokien berri, ik. Pauloren Ibilaldien Mapan. iritsi ziren. Han Joanek alde egin zien, eta Jerusalemera itzuli zen. 13,13 Joanek alde egin Ik. 15,38.
14 Besteak, berriz, Pergetik Pisidiako Antiokiaraino joan ziren. Eta larunbatez sinagogan 13,14 sinagogan 13,5+. sartu ziren eta eseri.
15 Legearen eta profeten irakurgaiak egin ondoren, sinagogako buruzagiek ohar hau bidali zieten: «Anaiok, herriari adore emateko zerbait esateko baldin baduzue, mintza zaitezte». 13,15 irakurgaia 13,27; 15,21. Ik. Lk 4,16-21.
16 Jaiki zen Paulo eta, eskuaz isiltzeko keinu 13,16 isiltzeko keinu 12,17+. // Israeldarrok… guztiok 10,2+. eginik, honela mintzatu zen: «Israeldarrok eta Israelen Jainkoa gurtzen duzuen guztiok 13,16 mintzatu zen: Hemen hasten da Paulok juduei egindako predikutik Eginak liburuak gorde digun eredu zabal bakarra; ik. 2,14 oh. // Israelen Jainkoa gurtzen duzuen guztiok: Ik. 10,2 oh. , entzun.
17 Israel herriaren Jainkoak gure arbasoak aukeratu zituen, Egiptoko atzerrian bizi zirela herri handi bihurtu 13,17 herri handi bihurtu Egipton Ir 1,7.9-12. // ahalmen handiz atera Ir 6,1.6; 12,51. eta, ondoren, ahalmen handiz atera zituen handik.
18 Berrogeiren bat urtez 13,18 Berrogeiren bat urtez basamortuan Ir 16,35; Zen 14,34. // eroapenez gidatu zituen Dt 1,31; 2,7. eroapenez gidatu zituen 13,18 eroapenez gidatu zituen: Eskuizkribu garrantzitsu askok beste hau diote: janaritu/zaindu zituen. basamortuan zehar
19 eta, Kanaan lurraldean zazpi nazio suntsitu 13,19 zazpi nazio suntsitu Dt 7,1. // lurra ondare Jos 14,1. ondoren, berauen lurra eman zien ondare.
20 Horretan guztian laurehun eta berrogeita hamarren bat urte 13,20 laurehun eta berrogeita hamar urte Has 15,13; Ir 12,40-41; Dt 2,7. // buruzagiak Ep 2,16. // Samuel 1 Sm 3,19-20. igaro ziren. Ondoren, buruzagiak eman zizkien, Samuel profetaren garaia arte.
21 Orduan, erregea eskatu zuten 13,21 erregea eskatu zuten 1 Sm 8,5.19-22. // Saul 1 Sm 10,20-22.24; 11,15. , eta Jainkoak Saul eman zien, Kixen semea, Benjaminen leinukoa; berrogei urtez izan zen errege.
22 Gero, Saul kendu eta David jarri zuen errege, eta aitorpen hau egin zuen honetaz: “David, Jeseren semea, aurkitu dut neure gogoko gizon; nik nahi guztia egingo du honek”.
23 Hitzemana zuenez, honen ondorengotik 13,23 honen ondorengotik 2,30; 2 Sm 7,12; Is 11,1. // Jesus salbatzailea 4,12+. sortu zion Jainkoak Israeli Salbatzailea, Jesus alegia.
24 Hau etorri aurretik, bihozberritzeko eta bataiatzeko 13,24 bihozberritzeko eta bataiatzeko: H.h., bihozberritzeko bataioa. hots egin zion Joan Bataiatzaileak Israel herri osoari. 13,24 Joanen egitekoa Mt 3,2+, Mt 3,6+.
25 Eta bizitzaren azken aldera, honela zioen Joanek: “Ni ez naiz zuek uste duzuena; badator nire atzetik beste bat, eta ni ez naiz inor horri oinetakoak askatzeko ere”. 13,25 Joanek bera Mesias dela ukatu Lk 3,15; Jn 1,20-25; 3,28. // ondoren datorrena Mt 3,11+; Mk 1,7; Lk 3,16; Jn 1,27.
26 «Senideok, Abrahamen odoleko zaretenok eta zuek, Israelen Jainkoa gurtzen duzuenok, guri 13,26 guri: Eskuizkribu askok, garrantzizkoak batzuk, zuei diote. 13,26 Israelen Jainkoa gurtzen duzuenok 10,2+. // salbamen-mezua 4,12+; 8,4+. bidali zaigu salbamen-mezu hau.
27 Jerusalemdarrek eta beraien agintariek ez zuten Jesus aintzat hartu 13,27 ez zuten Jesus aintzat hartu 3,17+. // profeziak bete 3,18+. eta, berau kondenatuz, larunbatero sinagogan irakurtzen dituzten profeziak bete zituzten.
28 Heriotza merezi zuenik 13,28 Heriotza merezi zuenik ez Lk 23,4+. // hil zezala Pilatori eskatu Lk 23,21.23-25; Jn 19,6-7.15-16. ezer aurkitu ez zioten arren, hil zezala eskatu zioten Pilatori.
29 Eta Liburu Santuak hartaz zioen guztia bete zutenean, egurretik eraitsi eta hilobian ezarri 13,29 egurretik eraitsi eta hilobian ezarri Lk 23,53; Jn 19,38.41-42. zuten.
30 Baina Jainkoak piztu 13,30 Jainkoak piztu 2,24+. egin zuen hildakoen artetik.
31 Egun askotan zehar agertu zitzaien Galileatik Jerusalemera berarekin igo zirenei, eta horiek ditu orain bere testigu herriaren aurrean. 13,31 agerraldiak 1,3+. // testigu 1,8+.
32 «Guk ere berri on hau iragartzen dizuegu: gure arbasoei egindako agintzaria, 13,32-33 agintzaria guretzat betea 2,39; 13,23.
33 guretzat, haien ondorengoontzat, bete duela Jainkoak, Jesus hildakoen artetik piztuz. Hala dago idatzia bigarren Salmoan:
«Nire semea zara zu,
gaur zaitut nik sortu.
34 «Eta heriotzara gehiago ez itzultzeko piztu duela hildakoen artetik, honela zuen esana Jainkoak: Davidi eginiko agintzari santu eta fidagarriak beteko dizkizuet.
35 «Horregatik, beste toki batean ere honela dio: Zeure fededuna 13,35 Zeure fededuna… Sal 16,10. Ik. 2,24-31. ez duzu hilobian galtzen utziko.
36 «Baina David, bere aldian Jainkoak emandako egitekoa zintzoki bete ondoren, hil egin zen eta bere arbasoekin bildu; usteldu egin zen, bada, haren gorputza. 13,36 David hil eta arbasoekin bildu 2,29+.
37 Jainkoak piztu duena, aldiz, ez da usteldu.
38 «Jakizue, beraz, senideok, Jesusi esker hots egiten zaizuela bekatuen barkamena 13,38-39 Jesusi esker bekatuen barkamena 15,11; Erm 3,21-24; 10,4; Ga 2,16. 13,38 bekatuen barkamena 2,38+. // legeaz lortezina Erm 3,20. ; Moisesen legeaz lorrezina izan duzuen Jainkoarekiko adiskidetasuna
39 hari esker aurkitzen du sinesten duen orok.
40 Begira ongi, bada, profetak esandako hau gerta ez dakizuen 13,40 gerta ez dakizuen 28,25-28. :
41 «Ikusazue , harro sinesgogorrok,
harri zaitezte eta desagertu betiko!
Egintza harrigarri bat
egingo baitut zuen egunotan,
inork kontatuko balizue
sinetsiko ez zenuketena».
42 Sinagogatik ateratzean, hurrengo larunbatean ere gai beraz hitz egiteko erregutu zien jendeak.
43 Batzarra banatu zenean, judu eta juduberri 13,43 juduberri 2,11+. // irauteko adore eman 11,23+. jainkozale 13,43 juduberri jainkozale: Ik. 2,11 oh.; baina beharbada, kasu honetan hitzak ez du bere berezko esanahia; hitzaldiko agurrean aipatu direnak (13,16) adieraz ditzake hemen; ik. 10,2 oh. asko Paulo eta Bernaberekin joan ziren; hauek Jainkoaren dohainari atxikirik irauteko adore ematen zieten beren hitzez.
44 Hurrengo larunbatean, ia hiritar guztiak bildu ziren Jaunaren mezua entzutera.
45 Jendetza hura ikusirik, juduak 13,45 juduak aurka 5,17; 14,2-19; 17,5; 18,6.12; 19,9; 21,27… bekaizkeriaz bete ziren, eta irainez egiten zieten kontra Pauloren hitzei.
46 Orduan, Paulok eta Bernabek ausarki esan zuten: «Zuei adierazi behar genizuen lehenengo Jainkoaren mezua! Baina mezua baztertu eta zeuen buruak betiko bizirako gai ikusten ez dituzuenez gero, jentilengana joko dugu. 13,46 juduei lehenengo 3,26+. // Ik. 13,5+. // jentilengana joko dugu 18,6; 28,28. Ik. 9,15+.
47 Honela esan baitigu Jaunak:
«Nazioen argitzat ezarri zaitut,
salbamena lurraren bazterreraino
eraman dezazun».
48 Hori entzunik, biziki poztu ziren 13,48 poztu ziren 8,8+. // Jaunaren mezua 8,4+. jentilak eta Jaunaren mezua goraipatzen zuten. Eta betiko bizirako zirenek sinetsi egin zuten.
49 Jaunaren mezua zabalduz 13,49 mezua zabaldu 6,7+. zihoan eskualde hartan guztian.
50 Baina juduek andere handiki 13,50 andere handiki 17,4.12. jainkozaleak eta hiriko jauntxoak berotu zituzten, eta Pauloren eta Bernaberen aurka erasoaldi bat sortu eta beren lurraldetik kanpora bota zituzten.
51 Pauloren eta Bernabe, beren oinetako hautsa 13,51 oinetako hautsa astindu Mt 10,14+. protesta gisa haien aurka astindurik, Ikoniora 13,51 oinetako hautsa astindu: Ik. Mk 6,11 oh. // Ikonio: Ik. Pauloren Ibilaldien Mapa. joan ziren.
52 Ikasleak, berriz, pozez eta Espiritu Santuaz 13,52 Espiritu Santuaz eta pozez Ga 5,22; 1 Ts 1,6. beterik gelditu ziren.
|