Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Eginak 14

Eginak :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28

Paulo eta Bernabe Ikonion
14
1 Ikonion ere, Paulo eta Bernabe juduen sinagogan sartu ziren eta, hain ongi hitz egin zutenez, judu eta greziar
14,1 greziar: Hemen, eta aurrera beti, greziar hitzak jentila esan nahi du, judu ez dena.
14,1 judu eta greziar 18,4; 19,10.17; 20,21.
askok sinetsi zuen. 2 Baina sinetsi ez zuten juduek jentilak zirikatu zituzten eta senideen aurka gogo-gaiztotu.
14,2 juduak aurka 13,45+. // senide 1,15+.
3 Hala eta guztiz ere, Paulo eta Bernabe luzaroan egon ziren bertan, Jaunari buruz ausarki
14,3 ausarki 4,13+. // mirari eta egintza harrigarri 2,43+. // baiesten zuen Mk 16,20; Heb 2,4.
hitz eginez; eta Jaunak, mirariak eta egintza harrigarriak egiteko dohaina haiei emanez, bere onginahiari buruzko mezua baiesten zuen.
4 Hiriko jendea bi aldetara jarri zen, batzuk juduen alde eta besteak apostoluen
14,4 apostoluak: Hemen apostolu hitza segur aski bere zentzu etimologikoan hartu behar da, bidali zentzuan alegia. Gainerakoetan, izan ere, Lukasek Hamabiei bakarrik ematen die izen hori, bere ideia bereziaren arabera (ik. 1,21-22 pasartean apostolu izateko dakartzan baldintzak). Paulok, bai, emango dio bere buruari apostolu izena (ik. 1 Ko 9,1; 15,9; Ga 1,17; 2,8).
14,4 apostoluak: a) Hamabiak 1,2.26; 2,37.43; 4,33; 5,12.18.29; 6,2.6; 8,1.14; 9,27; 11,1; 15,2.22; 16,4. b) bidaliak 13,2-4; 14,14; 22,21; Jn 13,16.
alde. 5 Halako batean, ordea, jentilek eta juduek, agintariekin batera, gogorrera jo eta apostoluak harrika hiltzea
14,5 harrika hil 14,19; 2 Ko 11,25; 2 Tm 3,11.
erabaki zuten; 6 baina Paulok eta Bernabek, horretaz jabeturik, Likaoniako Listra eta Derbe
14,6 Listra eta Derbe: Ik. Pauloren Ibilaldien Mapa.
herrixka eta inguruetara ihes egin zuten, 7 eta han ere berri ona zabaltzen
14,7 berri ona zabaldu 5,42+.
jardun zuten.
Paulo eta Bernabe Listran
8 Bazen Listran oinak elbarri zituen gizon bat; sekula oinez ibili gabea zen, jaiotzatik baitzegoen elbarri. 9 Paulori entzuten zegoen batean, Paulo begira-begira jarri zitzaion eta, sendatzeko adinako fedea
14,9 sendatzeko fedea 3,16+.
bazuela ikusirik, 10 oihu handiz esan zion: «Jarri tente oinen gainean!»
14,10 elbarri bat sendatua 3,2-8.
Salto batean zutitu eta ibiltzen hasi zen. 11 Paulok egina ikustean, oihuka hasi zen jendea Likaoniako hizkuntzan: «Jainkoak jaitsi zaizkigu geure artera giza itxuran!»
14,11 Jainkotzat eman 28,6.
12 Bernaberi Zeus deitzen zioten eta Paulori Hermes, hau baitzen hitz egiten zuena
14,12 Zeus… Hermes: Greziar mitologian Zeus (Jupiter erromatarrentzat) jainkoen buruzagia da, eta Hermes jainkoen bozeramailea eta mandataria.
. 13 Hiriko sarreran zegoen Zeusen tenpluko apaizak zezenak ekarrarazi zituen, lore-sortaz apaindurik, hiriko ateetara, eta jendearekin batean oparitzat hil nahi zituen apostoluen omenez.
14 Ohartu zirenean, Bernabe eta Paulo apostoluak beren soingainekoak urratu
14,14 soingainekoak urratu: Ik. Mk 14,63 oh.
14,14 soingainekoa urratu Mt 26,65+.
eta jendartera oldartu ziren, deiadarka: 15 «Zer ari zarete? Gu ere gizakiak gara zuek bezalaxe, eta berri on hau adierazten dizuegu, hain zuzen: utz ditzazuela idolo hutsalak eta bihur zaiteztela Jainko biziarengana, zeru-lurrak eta itsasoa eta horietan dagoen guztia egin zituenagana.
14,15 ohoreari uko 10,25-26+. // Jainkoarengana bihurtu 3,19; 15,19; 17,30; 26,18.20; 1 Ts 1,9. // Jainkoa kreatzaile 4,24+.
16 Joandako gizaldietan Jainkoak herri bakoitzari bere bidetik joaten utzi dio,
14,16 herri bakoitza bere bidetik 17,30; Erm 3,25.
17 baina ez bere burua ezagutzera eman gabe, egin dituen mesedeen bidez: euria eta urtaro aberatsak
14,17 euria eta urtaro aberatsak Jr 5,24; Sal 147,8.
bidali dizkizue zerutik, eta janariz ase eta pozez bete zaituzte».
18 Hitz hauekin, nekez bada ere, kendu zioten jendeari oparia eskaintzeko asmoa.
19 Orduan, Antiokiatik eta Ikoniotik judu batzuk etorri ziren eta, jendea beren iritzira bildurik, Paulori harrika eman zioten, eta hiritik kanpora atera zuten arrastaka, hilda zegoelakoan.
14,19 Ik. 14,5+.
20 Baina, ikasleak ondora bildu zitzaizkionean, Paulo jaiki eta berriro hirian sartu zen. Biharamunean, Derberantz atera zen Bernaberekin.
Siriako Antiokiara itzuli
21 Hiri hartan berri ona zabaldu
14,21 berri ona zabaldu 5,42+. // ikasle 6,1+.
eta ikasle asko egin ondoren, Listrara, Ikoniora eta Antiokiara itzuli ziren. 22 Ikasleen gogoak bizkortzen zituzten bidenabar, fedean sendo irauteko adore emanez
14,22 fedean irauteko adore eman 11,23+. // Larrialdi asko eraman behar Mt 7,14; 1 Ts 3,3-4.
. «Larrialdi asko eraman behar dugu –esaten zieten– Jainkoaren erreinuan sartzeko». 23 Eliz elkarte bakoitzean arduradunak
14,23 arduradunak 11,30+. // otoitz 6,6+. // eta barau 13,3.
izendatu zituzten eta, otoitz eta barau egin ondoren, Jaunari gomendatu zizkioten, harengan sinetsi baitzuten.
24 Ondoren, Pisidian barrena, Panfiliara iritsi ziren. 25 Eta, Pergen mezua predikatu ondoren, Ataliara
14,25 Atalia: Ik. Pauloren Ibilaldien Mapa.
jaitsi ziren. 26 Han ontzia hartu zuten Antiokiarako, handik izan baitziren bidaliak
14,26 handik izan ziren bidaliak 13,2-3. Ik. 15,40.
burutu berria zuten egitekorako, Jainkoaren onginahiari gomendatuak izan ondoren.
27 Antiokiara iritsi zirenean, eliz elkartea bildu zuten eta Jainkoak beraien bidez egindako guztia azaldu zieten, baita jentilei federako atea nola ireki zien ere.
14,27 egindakoak azaldu 15,4.12; 21,19. // jentilei federako atea ireki 10,45-48; 11,1.18; 15,3.7-9.
28 Paulo eta Bernabe bertan gelditu ziren denboraldi batean ikasleekin.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7