Paulo Efeson
19
1 Apolo Korinton 19,1 Apolo Korinton 18,27-28. Ik. 18,24 oh. zegoela, Paulo Efesora 19,1 Efeso: Asia Txikiaren mendebaldeko itsasbazterrean zegoen hiria, Asia erromatar probintziako hiriburua. Politika-, merkataritza- eta erlijio-hiri handia. iritsi zen, Asia Txikiko mendialdean barrena. Han ikasle batzuk aurkitu zituen
2 eta galdetu zien:
–Hartu al zenuten Espiritu Santua sinetsi zenutenean?
Haiek erantzun zioten:
–Espiritu Santua badenik ere ez dugu entzun. 19,2 Hartu al zenuten Espiritu Santua? 8,15-17; Jn 7,39.
3 Paulok, berriro:
–Zein bataio hartu duzue, bada?
Haiek erantzun:
–Joanen bataioa 19,3 Joanen bataioa: Ik. 1,5 oh. 19,3 Joanen bataioa Mt 3,6+. .
4 Eta Paulok esan zien:
–Joanek bihozberritzearen ezaugarri zen bataioa ematen zuen, baina herriari beraren ondoren zetorrenagan, Jesusengan alegia, sinesteko esanez. 19,4 Joanen bataioaren esanahia 1,5; 13,24-25; Lk 3,3.15-18.
5 Hau entzunik, Jesus Jaunaren izenean bataiatu 19,5 bataiatu 2,38+. ziren.
6 Paulok eskuak ezarri zizkienean, Espiritu Santua etorri zitzaien gainera, eta hizketa arrotzez mintzatzen 19,6 eskuak ezarri: Ik. 6,6 oh. // hizketa arrotzez mintzatu: Ik. 10,46 oh. 19,6 eskuak ezarri 6,6+. // Espiritu Santua jaitsi 1,8+. // hizketa arrotzez mintzatu 10,46+. // profeta gisa hitz egin 11,27+. eta profeta gisa hitz egiten hasi ziren.
7 Hamabiren bat lagun ziren.
8 Hiru hilabetetan zehar, sinagogara 19,8 sinagogan 13,5+. // Jainkoaren erregetza 1,3+. // ausarki 4,13+. joan zen Paulo eta Jainkoaren erregetzaz ausarki hitz egin zuen, entzuleei sinestarazten saiatuz.
9 Baina batzuek beren burugogorkeriagatik ez baitzuten sinetsi nahi eta batzarraren aurrean kristau-bideaz gaizki-esaka ari baitziren, Paulok haiengandik alde egin eta ikasleekin talde berezia egin zuen. Egunero irakasten zuen Tirano 19,9 Kristau-bide: Ik. 9,2 oh. // Tirano: Bere eskola Paulori alokatzen zion (goizeko hamaiketatik arratsaldeko lauretara, testuaren beste irakurketa batek zehatzago dioenez) erretorika-maisuren bat izan behar zuen. zelako baten eskolan. 19,9 juduak aurka 13,45+. // kristau-bidea 9,2+. // ikasleak 6,1+.
10 Bi urte egin zituen horrela, eta Asia probintziako 19,10 Asia probintzia: Ik. 16,6-7 oh. guztiek, judu nahiz jentil, entzun ahal izan zuten Jaunaren mezua. 19,10 Efesoko egonaldia 19,8; 20,31. // judu nahiz jentil 14,1+. // Jaunaren mezua 8,4+.
Judu exortzistak
11 Mirari handiak egiten zituen Jainkoak Pauloren eskuz: 19,11 mirariak 3,6+.
12 aski zen hark soinean eramandako musuzapi edo beste jantziren bat gaixoei ezartzea, haiengandik gaitzak uxatzeko eta espiritu gaiztoak botatzeko. 19,12 ukituz sendatu 5,15-16+. // espiritu gaiztoak bota 8,7+.
13 Harat-honat zebiltzan judu exortzista 19,13 exortzista: Deabruak botatzeko ofizioa zuten juduak; horretarako erritu batzuk erabili ohi zituzten, exortzismoak alegia (ik. Mt 12,27; Lk 9,49). Haien jarduerak aztikeri kutsu handia zuen. batzuk ere Jesus Jaunaren izenaz baliatzen hasi ziren, espiritu gaiztoak botatzeko. Honela esaten zieten: «Paulok hots egiten duen Jesusen izenean, irteteko agintzen dizuet!» 19,13 Jesusen izena erabili Mk 9,38; Lk 9,49. Ik. 16,18.
14 Apaizburu zen Eskeba izeneko judu baten zazpi seme zebiltzan horretan.
15 Baina espiritu gaiztoak erantzun zien: «Ezagutzen dut Jesus eta badakit Paulo nor den. Baina nor zarete zuek?» 19,15 espirituak Jainkoaren bidalia aitortu 16,17+.
16 Bat-batean, espiritu gaiztodun gizonak gainera oldartu eta menpean hartu zituen denak, eta hain gogor eraso zien, ezen larrugorrian eta zauriturik ihes egin behar izan baitzuten etxe hartatik.
17 Efesoko bizilagun guztiek, judu eta greziar, izan zuten gertakari honen berri. Beldurrak harturik gelditu ziren denak eta Jesus Jaunaren izena 19,17 izan zuten berri 5,5.11; 9,35.42; 13,12. handiesten zuten.
18 Fededun berri askok ordu arteko beren jarduera okerrak agerian aitortu zituzten,
19 eta aztikeriatan ibilitako 19,19 aztikeriatan ibiliak 8,9+. askok beren liburuak pila batean bildu eta denen aurrean erre zituzten. Egindako kontuen arabera, zilarrezko berrogeita hamar mila txanpon balio zuten liburuok.
20 Horrela, Jaunaren ahalmenari esker, mezua zabalduz 19,20 mezua zabaldu 6,7+. eta finkatuz zihoan.
Efesoko matxinada
21 Honen guztiaren ondoren, Jerusalemera joatea erabaki zuen Paulok Mazedonia eta Akaiatik 19,21 Mazedonia eta Akaia: Greziako lurraldeak; ik. 18,1 oh. igaroz. Eta han izan ondoren, Erromara ere joan behar 19,21 Erromara joan behar zuen 23,11; Erm 1,13. zuela pentsatu zuen.
22 Bere laguntzaileetarik bi, Timoteo 19,22 Timoteo 16,1 oh. eta Erasto, Mazedoniara bidali zituen, baina bera Asia probintzian gelditu zen oraindik aldi batean.
23 Bitarte horretan, iskanbila gogorra sortu zen Efeson, kristau-bidea 19,23 kristau-bidea: Ik. 9,2 oh. zela eta. 19,23 Efeson iskanbila Ik. 2 Ko 1,8. // kristau-bidea 9,2+.
24 Bazen han Demetrio zeritzan zilargin bat. Artemisa jainkosaren 19,24 Artemisa: Ekialdean oso beneratua zen emankortasunaren jainkosa. tenpluko iruditxoak landu ohi zituen zilarrez, artisauei irabazi ederra ematen zielarik. 19,24 irabazi ederra 16,16.
25 Bildu zituen, bada, artisauok eta ogibide bereko beste langileak, eta esan zien: «Adiskideok, badakizue irabazpide honi esker bizi garela hain ongi.
26 Eta ikusi eta entzungo zenuten, Paulo horrek, Efeson ez ezik, ia Asia probintzia osoan ere jendea franko pentsaeraz aldarazi duela, guk eskuz egiten ditugunak ez direla jainko sinestaraziz. 19,26 eskuz egindakoak ez dira jainko 17,29+.
27 Gure lanbidearen izen ona galtzeko arriskuan gaude; areago, Artemisa gure jainkosa handiaren tenplua ere ezerezkotzat har dezaten arriskuan eta Asia probintzia osoak eta mundu guztiak gurtzen duen jainkosaren ospe handia erabat galtzeko arriskuan».
28 Hitz hauek entzun orduko, guztiak amorru bizian oihuka hasi ziren: «Gora Efesoko Artemisa!»
29 Hiri osora zabaldu zen nahasmendua, eta jende guztiak antzokirantz jo zuen zalapartan, Gaio eta Aristarko 19,29 Gaio: Eg 20,4 pasartekoa bera dateke; Aristarko, Tesalonikakoa (20,4), Pauloren lagun izan zen haren presoaldian (ik. 27,2; Kol 4,10; Flm 1,24). mazedoniarrak, Pauloren bidelagunak, berekin arrastaka eramanez.
30 Paulok biltzarrera sartu nahi izan zuen, baina ikasleek ez zioten utzi.
31 Adiskide zituen probintziako buruzagi batzuek ere abisua bidali zioten antzokira ez agertzeko.
32 Bitartean, biltzarra nahasmendu hutsa zen: batak hau eta besteak hura oihukatzen zuen, gehienek jakin ere ez baitzekiten zertarako bilduak ziren.
33 Jendartetik Alexandro zelako bat atera zuten aurrera, juduek bultzaturik; honek, eskuaz isiltzeko keinu 19,33 isiltzeko keinu 12,17+. eginik, batzarrari argitasunak eman nahi zizkion.
34 Baina judua zela jabetu bezain laster, denak aho batez oihuka hasi ziren: «Gora Efesoko Artemisa!»
Eta ia bi ordu egin zituzten halaxe oihuka.
35 Hiriko idazkariak, jendea baretu ahal izan zuenean, honela hitz egin zuen: «Efesoarrok, ba ote da inor ez dakienik Efeso hiria Artemisa jainkosa handiaren tenpluaren eta zerutik eroritako beraren irudiaren zaintzailea dela?
36 Hori ukaezina da; zaudete, beraz, lasai, itsu-itsuan jokatu gabe.
37 Hona ekarri dituzuen gizon hauek ez dira gure jainkosaren kontrako sakrilego, ez biraolari.
38 Eta Demetriok eta bere artisauek inoren kontra ezer badute, hor dituzte herriko auzitegiak eta kontsulordeak. Ager bitzate han elkarren aurkako salakuntzak.
39 Eta beste gorabeherarik baldin baduzue, legezko batzar batean erabakiko da.
40 Izan ere, gaurko honengatik matxinadaz sala gaitzakete, ez baitezakegu arrazoirik eman iskanbila hau zuritzeko».
Hau esanik, bukatutzat eman zuen batzarra.
|